Teknologia albisteak

Datu irekiekin aplikazioak egiteko lehiaketa bikoitza EAEn

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-10 : 12:26

Eusko Jaurlaritzako Open Data Euskadi zerbitzuak bi lehiaketa antolatu ditu hiru Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundi eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalekin batera, datu-irekien berrerabilpenaren kultura sustatzeko asmoz. Bi kategoria daude, ideia lehiaketa, eta aplikazio garapena.

 

Ideia lehiaketaren alorrean ideia originala aurkeztea da kontua. Zerbitzu, ikerketa, bistaratze, web-aplikazio edo gailu mugikorrentzako aplikazio bat sortzeko baliagarri izango den ideia bat asmatzea. Bi sari izango dira, 5.000 eta 3.000 eurokoak.

Aplikazio lehiaketan, ideia baino gehiago, sortu egin behar dazerbitzu, ikerketa, web-aplikazio edo gailu mugikorrentzako aplikazio bat. Kasu honetan, 10.000 eta 8.000 eurokoak dira sariak.

Bi deialdietan pertsona bakar batek hainbat proiektu aurkez ditzake, bakarka edo talde bateko partaide gisa. Aurkeztutako proiektuek honako datu-katalogo hauetako datu-multzo bat gutxienez erabili beharko dute, bi kategorietan.

Informazio zehatzagoa, atal bakoitzeko lehiaketaren inguruan, goragoko esteketan. Epea, aipatu bezala, azaroaren 20a arte.

Erantzun

Sartu