Teknologia albisteak

Euskara ingurune digitalean garatzeko dirulaguntzak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-06-07 : 15:24

Eusko Jaurlaritzaren IKT alorreko dirulaguntza deialdia ('Euskara ingurune digitalean') inaktibo egon da konfinamenduaren aste luzeetan, baina berriro aktibatu da aste honetan, eta uztailaren 2a arte dago eskaerak aurkezteko epea.

Bi ildotan aurkez daitezke:

  • Euskarazko egitasmoak.
  • Beste hizkuntza batzuetako egitasmoen euskarazko bertsioak.

Bi multzoetan, honako proiektuak aurkez daitezke.

Aurkez daitezkeen egitasmoetan badira murrizketak, ze ezin dira halako proiektuak aurkeztu:

    1. Alderdi politikoen, hauteskundeetarako koalizioen eta sindikatuen egitasmoak.

    2. Egitasmo pertsonalak.

    3. Egitasmo puntualak (gertakizun, ekitaldi edo jardunaldi jakin baten inguruan propio antolatutakoak, euskararekin lotura zuzena izanik ere).

    4. Demoak eta prototipoak.

    5. Produktu eta helburu zabalago baten osagai diren egitasmoak, baldin eta publikoarentzat erabilgarriak ez badira.

    6. Softwarea sortzea, lokalizatzea edo eguneratzea helburu duten egitasmoak.

    7. APPak sortzea, lokalizatzea edo eguneratzea helburu duten egitasmoak.

    8. Enpresa edo erakunde baten barne erabilerarako egindako intranetak eta antzeko produktuak.

    9. Egitasmo komertzialak, hau da: izaera komertziala dutenak, produktuak eta/edo zerbitzuak saltzeko edo sustatzeko helburu nagusia dutenak.

    10. Online dendak edo salerosketarako plataformak.

2019an euskal admistrazioek hedabideekin hitzartutako egitasmoak ere ezin dia aurkeztu: Hiru urterako laguntza-hitzarmen bat adostu zen iaz, eta bere dirulaguntza deialdi berezkoak garatu ziren, ondorioz. Esate baterako, Sustatu deialdi honetara aurkeztu zen, eta handik lortu zuen finantzazio maila bat hiru urterako.

Dirulaguntza deialdi honetaz informazio gehiago, hemen. Ikus, halaber, apirileko deialdi ofiziala, eta hura zuzendu duen maiatzekoa.

Erantzun

Sartu