Teknologia albisteak

CovidEuskadi 'maker' komunitatea martxan, babeseraki biserak egiten

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-03-23 : 09:43

'Maker' komunitatea esaten zaio, IKT alorrean, hardware eta objektu fisikoekin langintzan diharduen zaletuen komunitate informatikoari. Halako talde bat aktibatu da CovidEuskadi izenarekin, Covid-19 pandemiaren garai honetan gauzak egitera. 3D inprimigailuekin babeseko biserak egiten ari dira, besteak beste.

Jarduera horretan partikularrak ari dira, eta baita inprimigailuak dituzten erakundeak, hala nola Hirikilabs delakoa, Donostiako Tabakalera zentroaren adarra.

Maskarak egitea hasieratik baztertu dute, izan ere, 3D inprimagailuetan erabiltzen duten PVC materiala ez da egokia helburu horretarako, materialaren porositatea dela eta. Baina biserak bai, ze ez bakarrik bekokiaren inguruan jartzen diren parteak, aurrealde gardena ere eraiki daiteke 3D inprimigailu gehienekin.

Biserek osasun-profesionalak ez kutsatzeko balio dute, eta, horrela, birusaren hedapena geldiarazten laguntzen dute medikuen, erizainen, anbulantzietako langileen eta arriskuguneetan dauden gainerako profesionalen artean. 100 bat biseraz osatutako lehen lotea joan den larunbatean entregatu zen Gasteizko Txagorritxu ospitalean, pandemiak eragindako Euskal Herriko gune kritikoenetako batean. Gainera, 2.000 bisera sorta berri bat aste honetan bertan (asteartean edo asteazkenean) iritsiko da osasungintza publikora.

Erantzun

Sartu