Teknologia albisteak

Berria Aretoa, sortzaileentzako areto birtual bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-03-14 : 20:25

'Berria Aretoak' astelehenetik aurera irekiko ditu ateak. Euskal sortzaileen emanaldiak eskainiko ditu Berria egunkariak areto digital horretan. Koronabirusaren eraginez kultur ekitaldi ia guztiak bertan behera geratu diren honetan, euskal sortzaileen emanaldiak eskainiz, kultura alorreko hutsune hori nolabait bete nahi du Berriak.

Sortzaileen sofatik, mundura. Besteak beste, Anari, Morau, Mursego, eta Birkit musikariak, Mikel Martinez aktorea eta Dorleta Kortazar ipuin kontalariek saio bana eskainiko dute.

Zerrenda haziz joango da egunez egun, eta astelehenetik aurrera jakinaraziko da zehatzago programaren nondik norakoa. Zuen proposamenak bidaltzeko idatzi kultura@berria.eus helbidera, gaiari dagokion lekuan «BERRIA Aretoa» idatzita, eta jarriko gara zuekin harremanetan. Atea irekitzear da, beraz, agian, eta soilik agian, aste batzuez, digitalki bakarrik bada ere, irekita egon ahalko den areto bakarra.

Ikus-entzunezko hauez gozatzeko, Berria Aretoa egunkariaren webgunean edo Berria TB Youtube kanalean.

Erantzun

Sartu