Teknologia albisteak

Genero desoreka demografiko inportanteak Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-03-08 : 10:54

Gaindegiak azterketa interesgarria egin du publiko aste honetan, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira: desoreka demografiko nabarmen bat dago gizonezkoen eta emakumezkoen artean hirigune eta landa-eremuen artean. Izatez, hiriburuetan eta Lapurdin emakumezkoen presentzia ohi baino handiagoa da, eta beste eskualde guztietan txikiagoa.


Hau da, hiri handiez gaindiko eskualde populatuenean emakumeen presentziaren gabezia arin bat nabari da, eta landa eremuetan, berriz, gabezia ertain bat toki askotan, eta larria ere Arabako parte handi batean eta Nafarroako Pirinio eta inguruetan. Mapak erakusten du egoera garbiki. Eta portzentaietara ekarrita honakoa da egoera eskualde horietan:

  • Pirinioetan, herritarren %41,9a diren andreak.
  • Arabako Mendialdean %42,4,
  • Trebiñun %42,8
  • Arabako Ibarretan, %43,1.
  • Aurrepirinioetan, %43,8.
  • Zangozaldean %45,9.

Euskal Herrian herritarren %51,3 emakumeak dira, 1.626.800 emakumezko. Ohikoa da proportzioa gizonezkoena baino zertxobait handiagoa izatea, eta hala gertatzen da Europako herri gehienetan ere. Baina detektaturiko desorekek beste zerbait adierazten dute: Landa-eremuak atzean uzteko joera handiaoa dute emakumezkoek.

Egoera azaltzeko, ondorio hauek ateratzen ditu Gaindegiak: "Ekonomia produktibo berriagoak zerbitzuen bueltan egituratzen dira eta emakumezkoen laneratzea errazten dute, baina ez dira berdintasunaren berme. Beraz, bai landa-eremuan, baita hiriguneetan ere, genero berdintasuna urrun dago Euskal Herrian, batean zein bestean emakumeek pairatzen duten bereizkeria oraindik ere nagusi delako. Agerikoa da inon ez dela aukera berdintasuna lortu, baina are gutxiago hiriguneetatik kanpo (landa guneetan zein zonalde industrialetan), eta horrek lurralde orekaren zein kohesio sozialaren ahultzea dakar. Egun indarrean dauden lurralde egitasmoek gizon eta emakumeen artean ezarritako desberdintasun sozioekonomikoak indartzen jarraitzen dute."

Informazio gehiago: Gaindegia.

Erantzun

Sartu