Teknologia albisteak

Botaba, esamoldeekin bideoak egin eta jolasteko lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-13 : 14:33

Botaba euskarazko esamoldeekin jokatzeko proposamen bat da, Labayru Fundazioak sustatutakoa. Aurten hirugarren urtea da antolatzen dela, eta Instagram bidez bideoak egin eta zabaltzea izango du funtsa (Youtube eta Twitter ere erabil daitezkeen arren).

Aurten beroketa fase batekin ekin diote. Jarraitu Botaba kontua Instagramen urrian zehar, eta prestatu eta ohitu esamolde eta adibideekin.

Ondoren, azaroan izango da lehiaketa berez, azaroaren 4tik 25era. Adi egon beharko dira partaideak Labauryk proposatutako esamolde zerrendari, eta bestela han ez datorren esamolde batekin egin beharko dituzte bideoa. #Botaba traola erabili beharko da, noski.

Kolaboratzaile gisa, Iban Garcia youtuberra eta Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreak izango dira aurten Botaban. Eurak izango dira esamoldeen erronka Instagramen zabaltzeko ardura izango dutenak.

Amairean bi sari izango dira: bideo onenarentzako sari nagusia, lau lagunentzako Interraileko txartelak; eta bestetik, esamolde originalenaren saria, lau lagunentzako abentura-esperientzia bat Leaktibairen eskutik.

Informazio gehiago, Botaba.eus.

Erantzun

Sartu