Teknologia albisteak

Parte hartu euskarazko ariketa psikolinguistiko batean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-17 : 15:32

Miren Arantzeta irakasleak ariketa psikolinguistiko bat prestatu du euskaldunentzat. Denok gaude gonbidatuta parte hartzera. Web bidez edo telefonoarekin, helbide honetatik ekin, eta 20 minutu izango dituzu proba egiteko (irudi batzuetan ikusten duzuna izendatzea da kontua). Akaso nahikoa duzu 10 minuturekin.

 

Galdetegian sartu aurretik, euskaraz eta gaztelaniaz duzun mailaz galdetzen dizu sistemak (ez dakigu agian beste kokapen batetik sartuta, Ipar Euskal Herritik, frantsesa agertzen ote den). Datu-babeserako ziurtasunak sinatu ondoren, ohartxo hau:

"Psikolinguistika ikerketa batean parte hartu behar duzu. Ariketa honetatik jasotzen ditugun datuak afasiadun eta afasiagabeko pertsona elebidunek ahozko hiztegia nola biltegiratzen eta berreskuratzen duten ikertzeko erabiliko ditugu."

Eta gero irudiak. Adibidekoa da sagarrarena, beraz ez dugu ezer aurreratzen. Baina tira, irudietan gauza arruntak ikusten dira eta horiek idatziz erantzutea da kontua.

Lagundu ikertzaile honi eta ekin esperimentuarekin!

Erantzun

Sartu