Teknologia albisteak

Europar Hiritar Saria eman diote Euskaltzaindiari

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2013-06-06 : 18:15
Euskaltzaindiak 2013ko Europar Hiritar Saria jasoko du, gaur, ekainaren 6an, Europar Parlamentuak jakinarazi duenez. Parlamentuak berak aditzera eman duenez, Europa osoko 21 herritako 43 hautagai sarituak izan dira aurten, horien artean Euskararen Akademia. Hemen sarituen zerrenda osoa.
Europar Parlamentuak 2008an sortu zuen Europar Hiritar Saria. Horren helburua, Europako baloreak, hiritar guztien gizarteratzea edota Europar Batasunean dauden estatuen arteko elkarlana sustatzen dituzten pertsonak edo erakundeak saritzea da.

Parlamentuak jakinarazi duenez, Izaskun Bilbao europarlamentariak aurkeztu zuen Euskaltzaindiaren hautagaitza. "Espainiaren izenean", lau hautagaitza zeuden, eta bi saritu dituzte. Bestea PAH izan da, Hipotekak Kalte Egindakoen Espainiako Plataforma (Ada Colau buru duen taldea). "Frantziaren izenean" talde sarituen artean dago Vents et Marees antzerkia sustatzearen aldeko taldea.

Saria urrian emango diote Euskaltzaindiari, hilaren 16an eta 17an, Bruselan, Europar Parlamentuaren egoitzan egingo den ekitaldian.

Erantzun

Sartu