Teknologia albisteak
22

Legorretan, Zaldibian eta Itsasondon bikoiztu egin da birziklatze tasa

Erabiltzailearen aurpegia
2013-04-16 : 21:44

Hiru aste igaro dira Legorretan, Zaldibian eta Itsasondon (Gipuzkoa) hondakinak atez ate jasotzen hasi zirenetik, eta Sasieta Mankomunitateak emandako datuen arabera, birziklatze tasa bikoiztea lortu dute hiru herri horietan. %30-%40 birziklatzen zuten lehen, eta %80tik gertu daude orain. Itsasondoren kasuan, %88ra iritsi dira. «Sortzen dugun hondakin kopuru izugarriari irtenbidea emateko lanean dihardugu azkenaldian, eredu iraunkorrago baten alde egin nahian. Gure ahaleginak eman ditu lehen fruituak. Emaitzak oso onak dira», adierazi du Azeari Andonegik, Sasieta Mankomunitateko lehendakariak.

Guztia irakurri (berria.info) »»

Txioak (22)

Erantzun

Sartu