UEUk hitzaldi-sorta antolatu du BILBON Udako Ikastaroen urteurrena ospatzeko
| Hezkuntza | 2012-06-01 : 11:06
Udako Ikastaroen 40. urteurrena ospatzeko, UEUk hitzaldi zikloa antolatu du datorren astean pil pilean dauden gaiekin. UEU ezagutzera emateaz gain, Udako Ikastaroetarako gonbita izan nahi dute ekitaldi hauek. Hitzaldi guztiak Bilboko La Bolsan izango dira, datorren astelehenetik ostegunera (ekainaren 4tik 7ra).
Hona hemen datorren asteko egitaraua:
2012-06-04
Krisi induzitua izan da
Joseba Felix Tobar Arbulu. UEUko kidea eta UPV/EHUko irakaslea.
18:30etan
2012-06-05
Borroka sinbolikoa Euskal Herrian
Ander Iturriotz Lauzirika. UEUko kidea.
Soziologian Doktorea eta Filosofian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea
18:30etan
2012-06-06
Euskararen inguruko diskurtso edo "framing" berri baten premiaz
Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba. UEUko kidea. UPV/EHUko irakaslea
19:00
2012-06-07
Euskal Herria 0 urtean
Gabirel Ezkurdia Arteaga. UEUko kidea. Zientzia Politikoetan lizentziatua.
18:30etan



Unai (UEUko Ekonomia Saila) | 2012-06-01 : 12:24 | #1
Egungo makro-krisi ekonomikoak gogor kolpatu du Euskal Herria (hori baino gehiago ere bada... krisi-politiko-sozial-ekonomiko-finantzario-fiskala). Hala ere, testuinguru ilun honetan, une gogorretatik indartuta irteteko gaitasuna izatea beharrezkoa da, zenbait politikarik apropos zabaldutako beldurrari aurre eginez. Nolabait, dominazio ideologiko eta intelektualari aurre eginez.
Jarrera proaktibo horri jarraituz, UEU-ko Ekonomia Sailak egungo makro-krisiari buruzko hitzaldi-dibulgatiboak antolatzeko asmoa du. Gizarte-eraldaketa beharrezkoa den heinean, prozesu horri begira gure ekarpen xumea egin nahi dugu: ikuspegi kritiko batetik, goi mailako formakuntza eskaini nahi diogu euskal gizarteari, euskaraz eta euskal gizartearen beharrizanei egokituta.
Lehen saio bezala, Krisiari astindu bat eman nahi diogu. Horretarako, UEUko Ekonomia Sailkidea den Joseba Felix Tobar-Arbuluren ikerketa lanen ondorioa aurkezten dizuegu. Krisia induzitua izan da.
Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa aretoan, ekainaren 4ean, arratsaldeko 18:30etan.
Elkar ikusiko garelakoan, ANIMATU!!!