Teknologia albisteak
1

Whatsapp eta egiaztapen bikoitzaren misterioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-05-31 : 17:05

Zenbat eztabaida sortuko ote zituen Whatsapp aplikazioaren egiaztapen bikoitzak edo double checkmark delakoak! Pentsa zenbaterainokoa, aplikazioaren arduradunek misterioa argitu behar izan dutela Twitter bidez. Bigarren egiaztatzeak sortzen zituen zalantzak, zer esan nahi ote zuen, eta egileek adierazi dutenez, bidalitako mezua helburuko gailura ongi iritsi dela adierazten du, baina ez irakurria izan denik. Hona egileek zabaldutako tuita:

Polemikaren katea luze samarra dela dirudi, begiratu bestela ondoko laburmetraia, Notodo Filmfestean aurkeztua:

Erantzunak

ainhi
2012-06-01 : 10:25

Egiaztapen bikoitzak sortu du polemika, baina baita aplikazio berak ere. David Guapo-k umorez azaltzen digu. 2:10 minututik aurrera



Nekagarria izan daitekeela ere badiote batzuk:



Etzaie arrazoirik falta, ez.


Erantzun

Sartu