Teknologia albisteak
2

Appoteo: poteoak errazteko android aplikazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-05-30 : 18:05

Kuadrila handietan poteatzean sortzen den arazoa: paper eta boligrafo baten bila ibili behar gero edari guztiak tabernan eskatzeko. Gaur egun gure telefono mugikorretan denetik egiten duten aplikazioak ditugu, eta poteoa errazteko beste bat sortu du lagun talde batek Androiderako: Appoteo. Lau taldetan sailkatuta daude edariak: txikiak, normalak, sobremesa eta konbinatuak. Aplikazio sinple eta erabilgarria, euskaraz.

Hala aurkeztu dute sortzaileek aplikazio berria:

Kuadrillarekin poteatzen zaudela paper eta boligrafo gabe bazabiltza erabili ezazu aplikazio hau!! Edari arruntenak bertan daude, eta laister zure edari gustokoenak sartu ahalgo dituzu.

Erantzunak

axis23
2012-05-30 : 19:57

Jode, horrelako aplikazioa egitekotan negoen, nik eramaten detelako kuadrillako portea. Erabiltzen hasiko naiz, mila esker

Homo Habilis
2012-05-31 : 15:50

Azkenean sortu dute! Orain arte, tresna egokirik gabe, poteatzea infernu bat izan da. Eskerrak aurrerapenaren korrontean sartuta gauden eta IKTak dauzkagun gure bizitza errazten eta gure arteko komunikazioa areagotzen.



Segi bide horretatik, oraindik ere modu primitiboan (teknologia garaturik gabe)egiten ditugun ekintza gehiegi geratzen dira!



Erantzun

Sartu