Teknologia albisteak

Javier Etxebeste, Betor hitzaldia ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia
CodeSyntax
2012-04-23 : 11:04

Etorkizunaz hitz egitera etorriko zaigu Javier Etxebeste laugarren Betor hitzaldian, Donostian. Yahoo exekutibo gisa eta Nestorian sortzaile eta gidari gisa izandako ibilbidearen errepasoa egingo du, baina ez da bere hitzaldiaren muina izango. Etorkizunaz duen ikuspegia partekatzera etorriko da. Apuntatu apirilaren 26a (osteguna) agendan, mereziko du eta.

Noiz eta non

  • Apirilak 26, osteguna, arratsaldeko 18:00etan.
  • Innogunea - Garate eraikina, Deustuko unibertsitatea (Mundaiz pasealekua 50, Donostia)

Programa

  • 18:00 – 19:00 Javier Etxebesteren hitzaldia, Gari Araolazak moderatua.
  • 19:00 – 19:30 Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar.

Izen-ematea eta informazio gehiago

Aurreko Betor hitzaldiak

Betor hitzaldiak dira aukera bat Interneteko proiektu eta jokalekuen inguruan hausnarketa bat egiteko aukera, aditu euskaldun baten eskutik. Antolatzaileak gara CodeSyntax, Berria eta Miramon Enpresa Digitala. Agian kuriositatea izango duzu aurreko hitzaldiak nolakoak izan diren jakiteko. Hemen Sustatun argitaratu izan ditugun laburpenak:

  1. Txomin Jauregi eta Deskontu.com. Eguneroko eskaintza guneak.
  2. Iñigo Arandia eta Kaixomaitia.com. Harremanak Internet bidez.
  3. Iruri Knörr eta Ideateca. Mugikorretako jokoen mundua.

Erantzun

Sartu