Urgarden Gipuzkoako ibaietan pilatutako hondakinak garbitzeko helburuarekin sortu bolondres taldea da. Azken uholdeen eraginez erreka alboetan eman zen zabor pilaketa ikusita, kezka piztu eta ekimen hau aurrera eramatea erabaki zuen neska talde batek.
Hernaniko garbiketan ateratako argazkia.
Azkenaldian horren entzute handia izan duen zaborrari buruzko eztabaidari loturik, ibai alboetako zabor pilaketaren arazoa auzolanean eta herritarren parte-hartzeaz konpon daitekeela sinetsita sortu da Urgarden. Honela, ez bakarrik ingurumenarekiko konpromezu irmoa adieraziz baizik eta talde-lanaren zein parte-hartze herrikoiaren indartzea bilatuz. Honez gain, hasieratik batu ziren taldekideen jatorri ezberdinei erreparatuz, bertokoen eta kanpotarren arteko lankidetza ere sustatzen du helburu egitasmo honek.
Hausnarketarako deia ere luzatzen da Gipuzkoako ibaien egoeraren atzean dauden faktoreen gainean, ez ote den sinplistegia uholdeei leporatzea adar zein erreka alboetan pilatutako plastikoen arazoa, orain arte egoera honek horrenbeste denbora irauteak noren erantzunkizuna den gogoeta egin gabe.
Hitzetatik ekintzetara, proiektu honen lehen saioa martxoaren 10ean burutu zen Hernanin, honelako ekintza baten bideragarritasuna aztertzeko. Honela, beharrezkoak ziren baliabideen eta zailtasun nagusien zerrendatzea egin zen, proiektua arrakastaz aurrera eraman ahal izateko hurrengo saioetan.
Zazpi neskek osatutako tadea bi orduz egon zen Urumea ibaiko Ibaiondo aldeko zonaldean marea beheran hondakinak batzen. Eskularru, zabor poltsa eta boten laguntza bakarraz, irisgarritasun errazeko zonaldea aukeratu zen lana burutzeko arriskurik txikiena egon zedin bolondresentzako.
Azkar ikusi zen hondakinak ez zirela bakarrik neguko uholdeek ibaian behera erraz eraman zitzaketen plastiko zatiak. Etxetresna, gurpil eta kable ugari topatu ziren besteak beste garbiketan, hauetatik eramangarrienak mugitu eta pilatu egin ziren baina honek guztiak, ibaien egoerari buruzko kezka handitu besterik ez zuen egin.
Urumea inguruko herrietako udaletxeekin harremanetan dago ondorioz Urgarden taldea, eta oso erantzun positiboa jaso da, laguntzeko zein baliabideak eskura jartzeko aukerak luzatzeaz gain.
Ekintzen egutegia
Honela, udaberrian zehar 2-3 astero lan-taldekako garbiketa ekintza hauek burutzea eta antolatzea gain hartu Urgardenek, Hernani, Astigarraga eta Donostiako ibai zatietan kontzentratuz lehenik eta behin.
Ordutegia mareen arabera finkatuko da baina gutxi gora-beherako plangintza honako hau da:
Urumea
Oria
(Facebook-en ere orria du Urgardenek https://www.facebook.com/groups/urgarden/)
Erantzun
Sartu