Eusko Jaurlaritzak gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa aurkeztu du
| Hizkuntza | 2012-02-29 : 10:02
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gaztelaniatik euskarara itzultzen duen tresna aurkeztu zuen atzo Bilboko Alhondigan. Herritar guztien eskura dago jada tresna www.itzultzailea.euskadi.net helbidean. Testu labur orokorrak itzultzeko tresna lagungarria izango da eta, horrez gain, webguneak ere itzultzen ditu eta bertan nabigatu ahala itzuli egiten du. Dokumentu luzeagoak ere itzuliko ditu, baina funtzionaltasun hori Eusko Jaurlaritzako intranetean bakarrik erabiliko da.
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gaztelaniatik euskarara itzultzen duen tresna aurkeztu zuen atzo Bilboko Alhondigan. Blanca Urgell Kultura sailburuak, Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Juan Alberto Alonso Lucy Software Ibérica itzultzaile automatikoaren garapenaz arduratu den Bartzelonako enpresaren zuzendariak itzultzailearen berri eman zuten prentsaurrekoan. Iluntzean, berriz, Patxi López lehendakariak parte hartu zuen, besteak beste, gizartearen aurrean egin zen itzultzaile automatikoaren aurkezpen-ekitaldian.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak aurkeztu zuen itzultzaile automatikoa urteetan egindako lan luzearen emaitza da, baina azkenean proiektua gauzatu ahal izan da. 2011. urtea hain zuzen, urte erabakigarria suertatu da proiektua gauzatzeko garaian; izan ere, 2011n bultzada handia eman zitzaion itzulpen automatikoaren arloari. Blanca Urgell Kultura sailburuak prentsaurrekoan aditzera eman zuenez, "Eusko Jaurlaritzak itzulpen automatikoa eremu estrategikotzat jo zuen iaz eta, hori dela eta, 1.600.000 euro inguru (1.576.575,92 zehatz-mehatz) inbertitu zuen lan garrantzitsu batzuk abian jartzeko, bi itzulpen-noranzko berri gehitzeko oraingo sistemari: euskara-gaztelania eta ingelesa-euskara, eta baita Itzulpen-memorien Banku Publikoa ere. Gaur aurkeztu den itzultzaileautomatikoan 2008an proiektua abian jarri zenetik orain arte 553.432 euro inbertitu dira (2008an 395.000 euro eta 2011n 158.432 euro)"
Gaztelaniatik euskarara itzultzen duen tresna da atzo aurkeztutakoa, eta herritar guztien eskura dago jada www.itzultzailea.euskadi.net helbidean. Testu labur orokorrak itzultzeko tresna lagungarria izango da eta, horrez gain, webguneak ere itzultzen ditu eta bertan nabigatu ahala itzuli egiten du. Dokumentu luzeagoak ere itzuliko ditu, baina funtzionaltasun hori Eusko Jaurlaritzako intranetean bakarrik erabiliko da.
Horren arrazoia da, Jaurlaritzan egiten diren itzulpenak egiteko erabiliko dela, baina modu kontrolatuan, hau da, beti zuzenduko dira makinak egindako itzulpenak eta, zuzenketa horiei esker, sistema zuzendu eta hobetuko da. Tresna gero eta gehiago erabiliz gero, itzulpenaren kalitatea hobetzen joango da. Esan bezala, ordea, sistema hobetzeko modu kontrolatuan erabili behar da. Horrek, epe labur-ertainera Interneten jarri den itzulpen-muga (1.024 karaktere) handitzea ekarriko du. Horrekin eta sistemak onartzen dituen itzulpen-memoriekin, laster, sistema asko hobetzea espero da.
Lucy Software enpresa alemaniarraren Bartzelonako filialak egin du tresna hau. Eusko Jaurlaritzak, enpresa horri esleitu zion, lehiaketa publikoaren bidez, itzultzailea garatzeko kontratua. Lanak aurrera eramateko Euskadiko hiru enpresarekin kontatu zuen: UZEIrekin, hizkuntza-baliabideak prestatzeko (datu-base lexikala) eta sistema probatzeko eta zuzentzeko; Emergiatech-ekin sistemaren gramatika konputazionalak diseinatzeko eta inplementatzeko, eta Gizerbitek-ekin, itzultzailea Eusko Jaurlaritzako sistema informatikoan txertatzeko egin beharreko lanak burutzeko. Itzulpen automatikoko sistema hau ordenagailu programa bat da, esan bezala, testuak gaztelaniatik euskarara itzultzen laguntzen duena. Itzulpen automatikoko beste edozein sistema bezala, laguntza-tresna da eta ezin du inolaz ere giza itzultzailea ordezkatu.
Askotan, euskarazko itzulpena zuzena izango da, edo ia zuzena, estilo kontuak alde batera utzita; beste batzuetan, ostera, euskarara egindako itzulpena zati batean bakarrik izango da zuzena. Hori ezinbestean da horrela, itzulpen automatikoaren arloan teknologiaren egoera ikusita. Kontuan izan behar da itzulpen automatikoko programa batek ez duela ulertzen itzultzen ari dena (gizakiak egiten duen moduan) eta egiten duena esaldien itzulpen mekanikoa dela.
Laguntza-tresna bat izaki, horrela erabili behar da. Beraz, behar-beharrezkoa da honako hau aintzat hartzea: itzultzaile automatikoak euskarara emandako itzulpena erabili nahi bada aurkeztu edo argitaratu nahi den dokumentu edo testuren batean sartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik itzulpen hori giza itzultzaile batek aztertzea eta zuzentzea. Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordearen aburuz, "ahalik eta euskarazko itzulpen zuzenena lortzeko oso garrantzitsua da gaztelaniazko testua ondo idatzita egotea: akats ortografikorik gabe, azentuak zuzen ezarrita eta puntuazio markak egoki erabilita; gainera, sintaxia zuzena eta ez oso konplexua izan behar da. Bestalde, erabiltzaileak erakutsi aukerak laukitxoa marka dezake, sistemak zenbait hitz itzultzeko dituen aukerak ikusteko".
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak aurrerantzean lanean jarraituko du gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa hobetzen. "Baina, aldi berean, esan behar da une honetan euskara-gaztelania eta ingelesa-euskara itzulpen-noranzkoetan lan egiten ari dela eta, hortaz, 2013ko udarako prest egotea aurreikusten dela. Lan-ildo hau abian da, beraz, eta etengabe landu eta hobetu beharko da. Finean, helburua da itzulpen automatikoaren sistema integral on bat izatea, eta hori gertatuko da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza orain ere lantzen ari den Itzulpen-memorien Banku Publikoarekin lotura egiten denean" azpimarratu zuen Lurdes Auzmendi sailburuordeak.
Erantzunak
| 2012-02-29 : 12:01 | #2
| 2012-02-29 : 12:43 | #3
Lehen begiratu batean ez dut hain tresna okerra ikusten. Zu, Karlos, itultzaile hobea zara, dena den, ez dizut ukatuko.
Joseba Abaituarekin eguin nuen topo aurkezpenean, eta esan nion bere metodoa aplikatuko nuela: Itzulpen automatikoaren iragarpen testua pasatu makinatik. Tira, hori edo horrelako zerbait da. Eta hartu dut Irekian azaldu den oharraren hasiera. Hau da emaitza:
Eusko Jaurlaritzak aurkeztu du gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa, "gehiago euskara kokatzeko munduko pauso bat", Lehendakariaren arabera
Gaur aurkeztu dena da euskararako gaztelaniatik itzultzen duen eta jada esanera hurrengo helbideko hiritarretako aurkitzen duen erreminta: www.itzultzailea.euskadi.net. Laguntza-erreminta bat ez espezializatutako testuak itzultzeko da; web-orriak itzultzen ditu, halaber, eta, hartan nabigatzen ari den bezala, itzultzen ari da. Laguntza-erreminta bat soilik da eta halako bezala erabili behar da. Beraz, funtsezkoa da nahi bada hura dokumenturen batean edo aurkeztu behar den testuan sartzea edo argitaratzea itzultzaile automatikoak emandako euskararen itzulpena erabiltzea, ezinbestekoa dela kontuan izan giza zuzentzaileak ikuska dezala eta itzulpen hau zuzen dezan aurrez.
Horrez gain, izan nuen aukera hitz egiteko honen atzean dagoen teknologo nagusiarekin, Juan Alberto Alonsorekin, eta tipo fina iruditu zitzaidan.
Bere tresnaz argibide batzuk eman zizkidan, nola oinarria, Abaituak aipatu duen bezala, METAL daukan, eta ez dela software librea. Hori tamala da. C++ eta Javan idatzia ei dago eta Windows zerbitzarien gainean funtzionatzen du.
Uste dut euskararen teknifikazio beharrezkoa aurrerapausu bat badela hau. Ez idealena, demagun, baina bai probesteko modukoa.
| 2012-02-29 : 12:55 | #4
Itzultzaile erabiltzeko orduan, aukerak laukitxoa aktibatuz gero ikus dezakegu batzuetan zenbait aukeren artean makinak bere kasa diskriminatzen duela, baina sakonean, beste adieren berri badakiela.
Esate baterako, irudi honetan erakusten duguna, gaztelerazko hitz polisemiko batekin, castellano hain zuzen ere:

Argazkiak.org | Lucy es>eu © cc-by-sa: sustatu
Bestalde, Google Translate eta Lucy es>eu konparatu dituzte Zuzeun, eta Jaurlaritzak aurkeztutakoa hobea dela ematen du.
| 2012-02-29 : 14:00 | #5
En la temporada 39/40, participan en torneos como el Campeonato de la Costa y en 1940 deciden legalizar su situación y formar una directiva con Carlos Alzibar (Monte), Rafael Rodriguez, Benardino Esnaola, Ramon Unanue, Anton Barrera y Jose Martinez. Fijan su sede en el Hotel Iriondo, juegan en el campo de Montreal y los vestuarios está en los bajos del Casino-Currería.
En el año 1944 desaparece el campo de Montreal. Nuevamente son años difíciles y durante la temporada 1944/45 el Amaikak Bat no participa en competiciones oficiales. En la temporada 45/46 se reorganiza y participa en las competiciones sin terreno de juego. Pero en el año 1948 se construye un nuevo campo de fútbol, Errota-Zar (24/20/1948), que se inaugura con un partido contra el Eibar al que acuden 3.542 personas. La sede del equipo es el Hotel Visi. Otro capítulo importante es la inauguración de la tribuna de Errota-Zar en 1950.
A lo largo de los años son muchas las historias y anécdotas de este equipo histórico en Guipúzcoa, destacando la de doble campeón en el año 1961/62, ascendiendo a tercera división al vencer en la final en Atocha por 2-0 al Montragon y renunciado por motivación económica a jugar en ésta categoría. En temporadas posteriores ha habido grandes cambios en el fútbol. El Amaikak Bat, comienza a tener varios equipos. Son años con altibajos, pero siempre compitiendo por los campos de Guipúzcoa, y a pesar de ello se hacen grandes temporadas. Pero hay un denominador común, Errota-Zar peligra por su ubicación y ha quedado viejo.
Son años de pelea para la contrucción de un nuevo terreno de juego y todas las directivas tienen ese objetivo en sus ideales.
2005 - Se construye la primera fase del nuevo terreno de juego Errota-Zar, sin finalizar a fecha de hoy.
39/40 sasoian, Kostaldearen Lehiaketa bezala txapelketetan parte hartzen dute eta 1940an erabakitzen dute bere egoera legeztatzea eta Carlos Alzibar-ekin (Mendiarekin) zuzendaritza bat, Rafael Rodriguez, Benardino Esnaola, Ramon Unanue, Anton Barrera eta Jose Martinez eratzea. Bere egoitza jartzen dute Iriondo Hotelean, Montrealen eta jantzien alorrean jolasten dira dago Kasino-Currería baxuengan.
1944an Montrealen alorra desagertzen da. Urte zailak berriro dira eta 1944/45 sasoian zehar Amaikak Bat-ak ez du lehiaketa ofizialetan parte hartzen. 45/46 sasoian berrantolatzen da eta jokalekurik gabeko lehiaketetan parte hartzen du. Baina 1948an eraikitzen da, 3.542 pertsona doazen Eibar-aren kontrako alderdi batekin inauguratzen den, futbol alor berria, Errota-Zar (24/20/1948). Taldearen egoitza Visi Hotela da. 1950ean Errota-Zar-en tribunaren hasiera ematea beste kapitulu garrantzitsu bat da.
| 2012-02-29 : 14:41 | #6
| 2012-02-29 : 16:44 | #7
En el año 1944 desaparece el campo de Montreal / 1944an Montrealen alorra desagertzen da /
Montreal hori futbol-zelaia da, -- kanpofubola --, ulertzeko.
Fotbal partida, partidu, esateko , alderdi emoten dau. Hitzez-hitzezko itzulpenera artezegi doa.
Joskera aldetik be badaukaz er hobetu,
| 2012-02-29 : 17:17 | #8
Itzultzaile berri honen inguruan puntu batzuk azpimarratu behar dira:
- Itzultzaile berri hau ez dela libre eta irekia, Berrian larunbatean irakurtzen genuen bezala. Kontsulta libre bai, doako kontsulta bai, baina programa ez da libre eta irekia.
- Are gehiago, produktu honen etorkizuneko garapenak zeharo lotuta daude Alemaniako Lucy enpresarekin. Menpekotasuna sortzen du estrategia honek kanpoko enpresarekin. Hori uler zitekeen hemen bertan teknologia hori ezagutuko ez bagenu, baina ez da hori gure kasua.
- Itzultzaile hori sortzeko lehiaketa publikoan, proposamenei puntuak banatzeko orduan, 0 puntu eman zitzaion Opentrad/Matxin itzultzaileari, bat ere ez, software libre eta irekia izateagatik.
- Proiektua lau urtetan bukatu da, ez 15 hilabetean 2008an aurreikusi zen moduan, ez 395.000 eurotan, 158.432 euro gehigarri behar izan dira bukaeran. Eta emaitzak eurek abiapuntu moduan har zezaketen Matxin sistematik ez dago oso urruti.
- Pena da dirutza hori ez gastatzea hasiera-hasieratik zegoen sistema librea eta irekia hobetzeko. Orain askoz sistema hobea izango genukeela uste dugu.
- Ez da lehenengo aldia horrelakorik gertatzen dena. Antzeko estrategiari ekin zion Eusko Jaurlaritzak 2003an hizketaren prozesatzeko sistema bat sortu nahi izan zuenean. Euskal Herrian bertan zegoen talde aditua gutxietsi, eta nazioarteko ospe handiko Scansoft enpresari 706.000 euro ordaindu zion hizketa sortzeko eta ezagutzeko sistema egiteko. Hasieran Scansoft-ek demo bat zeukan bere webgunean, gero Nuance egon zen. Baina gaur egunean, zein da egoera? Euskarazko hizketa automatikoki lantzeko enpresa handien programak desagertu dira, eta EHUko Aholab taldeak eskaintzen ditu bereak, eta kalitate handiarekin gainera.
- Bukatzeko, ez da egia emaitzak guztiz kaskarrak direla, ez Jaurlaritzaren sistemarenak ez Matxinenak ere. Perfektuak ez dira, jakina, baina erabilgarri izan daitezke. Itzulpen automatikoa tresna efektibo bihurtzen ari da, euskararako ere bai. Matxin 2006tik erabil daiteke opentrad.org helbidean. Iaz OpenTrad-Matxin erabili dugu Euskal Wikipedian 100 sarrera berri sortzeko (50.000 hitz). Helburu bikoitza zuen esperimentu baten barruan erabili da, batetik Wikipedian artikuluak gehitzea eta bestetik Matxin-en itzulpenak eskuz zuzendu eta horiek erabiltzea itzultzailea hobetzeko. Bestalde, Matxin erabili da Anhitz prototipoan artikulu zientifikoak itzultzeko eta Berbatek proiektu barruan dokumentalen azpitituluak automatikoki itzultzeko. Azken bi horietan helburua ez zen testu txukun bat argitaratzea, baizik eta artikuluaren edo dokumentalaren edukiaz ideia bat egitea. Helburua hori zela jakinda, erabiltzaileek itzulpena lagungarri ikusi zuten. Guztiek ez baina, erabiltzaile batzuk ez dira moldatzen tresna hauekin eta hasieratik baztertzen dute tresna automatikoa. Azken bost urteetako aldaketak bi izan dira: batetik itzultzaile automatikoak hobetu dira, eta bestalde pertsonek hobeto dakite zer espero daitekeen programa horietatik eta gauza dira tresna moduan erabiltzeko.
Itzulpengintza automatikoaren alorra zabaltzen ari da Europan eta munduan. Baina baliabide gutxiko hizkuntzentzat hobe da software libre eta irekien bidetik egitea, eta ahal denean bertako pertsona eta egituretan oinarrituta. Inbertsio bat da: horrela adituak, eskarmentua eta baliabideak etxean bertan sortuko ditugu eta.
| 2012-02-29 : 21:35 | #9
| 2012-03-01 : 08:58 | #10
b) Emaitza ikusita, zertan dator ostera ere halako dirutzak gastatzea beste hizkuntz bikoteena prestatzeko, emaitzak hobeak izango diren segurantziarik ez badago?
c) Itzultzaileak denbora xahutu" behar badu makinaren proposamena zuzentzen, ondo jakin beharko du zertan emango duen denborarik luzeena: testua hasiera-hasieratik itzultzen ala makinaren proposamena orrazten. Neure eskarmentuaren arabera, luzeago eta neketsuago gertatzen da sarri ere sarri inorena zuzentzea (inor hori makina bada ere) norberak itzultzea baino.
| 2012-03-01 : 09:12 | #11
Horra Eusko Jaurlaritzak itzultzaile honetaz prestatu duen sustapeneko bideoa:
| 2012-03-02 : 21:52 | #12
Artikulu luze xamarra idatzi dut EJaren itzultzaileaz nire blog Translema-n (nahi baduzue irakurri).
Hiru gaiok jorratzen ditut:
- Jabetasuna
- Abagunea
- Kalitatea
Karlos del Olmo eta Kepa Sarasola-k goian eginiko iruzkinei erantzuna ematen saiatzen naiz, baina ez bakarrik.
Nire ustez, inoiz baino gehiago baloia Kultura Sailaren teilatuan datza. Aukera paregabea gerturatu zaie Blanca Urgelli eta Lurdes Auzmendiri (Araceli Diaz de Lezanak baimena ematen badu) Open Data Euskadi egitasmoa beren Sailan ere hedatzeko eta zorioneko egia bihur dadin hizkuntza baliabideen askapena:
- Itzultzailearen eduki linguistikoak (hiztegi elebidunak, transfer erregelak, euskara sortzeko gramatika)
- Itzulpen Bankua
- Termilogia Bankua (Euskalterm)
- Onomastika Datu Baseak (toponimiakoa alegia)
- Beste hiztegi eta corpusak
| 2012-03-08 : 12:21 | #13
| 2012-03-08 : 15:11 | #14
Egia bada hainbeste diruren ondoren horrelakoak egiteko balio duen "itzultzailea" sortu dutela, euskal hiztunok zerbait egin behar genuke.
| 2012-03-09 : 08:56 | #15
Itzultzaileak ez du hori ematen. Badirudi ez duzula Xabier Etxaniz Rojoren (zutabegilearen) ohiko ironia ezagutzen.
Kalma, gizona/andrea.
| 2012-03-09 : 09:00 | #16
Itzultzaileak ez du hori ematen. Badirudi ez duzula Xabier Etxaniz Rojoren (zutabegilearen) ohiko ironia ulertu.
Kalma pixka bat, gizona/emakumea.
| 2012-03-09 : 10:35 | #18
10:18
Itzulpena(eu)
Herri honetan gainerakoen lanari barre egitea asko gustatzen zaigu ... Hori bai, gainerakoek guri barre egiten digutenean ez zaigu gustatzen hainbeste. (Itzultzailearekin itzulitakoa :"En este país nos gusta mucho reírnos del trabajo de los demás... Eso sí, cuando los demás se ríen de nosotros no nos gusta tanto").
Guztiz ados!
| 2012-03-09 : 14:05 | #19
(...) barre egiteari buruz, Dario Foren esaldi hau:
(Gaztelaniaz) La sátira es el arma más eficaz contra el poder: el poder no soporta el humor, ni siquiera los gobernantes que se llaman democráticos, porque la risa libera al hombre de sus miedos.
(Euskaraz(?), Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoarekin) "Satira armarik eraginkorrena da boterearen kontra: botereak ez du umorea jasaten, ezta ere demokratiko, barreak bere beldurretako gizona askatzen duelako, deitzen dieten gobernariak".



Joseba Abaitua | 2012-02-29 : 10:28 | #1
Nire aburuak itzultzaile honetaz:
Nik aspaldi eta maiz idazten nuen honetaz...