|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet "Robot mugikorrak. Oinarriak" liburua argitaratu du UEUk© cc-by-sa Udako Euskal Unibertsitatea ¦ 2012-01-25 ¦ 09:20 ¦ zientziaAitzol Astigarragak eta Elena Lazkanok idatzitako Robot mugikorrak. Oinarriak liburua argitaratu berri du Udako Euskal Unibertsitateak Robot bat garatu eta programatzea ez da erronka makala. Liburu honetan, horretarako beharrezkoak diren ezagutza teoriko eta praktikoak jaso nahi izan ditugu, eta modu ulergarrian eskaini irakurleari. Asmo nagusia, Robotika mugikorraren arloan lehen pausuak eman nahi dituenari bidea erraztea izan da, oinarrizko kontzeptuekin hasi (eragileak, sentsoreak, kontrola...) eta gradualki konplexutasun eta sofistikazio-maila altuko arlo eta aplikazioetara iritsi arte (kontrol-arkitekturak, nabigazioa, mapak...). Betiere robotaren portaera adimentsu bihurtzen duten gakoak agerian utziz.
Esaiozu robotari zer nahi duzun egitea! Erantzunak#1. Re: "Robot mugikorrak. Oinarriak" liburua argitaratu du UEUkAitzol Astigarraga ¦ 2012-01-25 ¦ 17:54Ezin aipatu gabe utzi izan ditugu kolaboratzaile ilustreak: Iban Zaldua (sarrera edo girotze ipuina) eta Antton Olariaga (komiki-tira bidezko irakurketa umoretsuak). Horiengatik bakarrik, merezi du liburuak! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagozientzia gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|