Teknologia albisteak
1

Goienari eman diote Rikardo Arregi sari nagusia

Erabiltzailearen aurpegia
Goiena
2011-07-02 : 14:07

Gaur, zapatua, banatu dituzte Andoainen kazetaritzako XXIII. Rikardo Arregi Sariak. Goienak eskuratu du sari nagusia, "pauso bat aurretik beti joateagatik". Kazetari berriaren saria Gaztezuloko Igone Fernandezek jaso du. Kazetaritza lanik onenaren saria Berriako Ainhoa Oiartzabalek jaso du ikerketa lan honengatik: Nork hil zuen Begoña Urroz?

Ohorezko aipamena egin diete: Ignazio Arregiri, irratigintzan egindako lanagatik; eta Miren Jone Azurtzari, prentsa idatzian egindako lanagatik.

Aitormen Berezia: Euskaltzaindiak argitaratu eta Bernardo Atxagak zuzentzen duen Erlea aldizkaria.

Erantzunak

Sustatu
2011-07-04 : 15:42

Epaimahaiaren erabakiaren detaile gehiago dakar gaur Goienak, eta bertan nabarmentzen denez, Goiena.net atariaren jarduna hartu dute kontuan honetarako.


Gainera, sariarekin batera, Goiena.net-eko edukiak libre izatera igaro direla jakinarazi dute: Creative Commons Aitortu-Partekatu.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago