|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Ekintza xehetuak, aurrekontuekin, Donostia 2016 egitarauan© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-06-29 ¦ 13:00 ¦ kulturaDonostia 2016 hautagaitzak aurkeztutako egitasmotik, laburpena egin dugu. Elkarbizitzarako Kultura izeneko programa bat osatu dute 2016rako, 62 ekintzarekin, eta haien zerrenda, azalpen orokorra eta aurrekontua ekarri dugu hona. Elkarbizitzarako Kultura programa gaikako lau itsasargi handitan egituratuta dago eta guztira 62 ekintza proposatuta daude haien barruan:
Ekitaldi horietako batzuk martxan jarri dira dagoeneko, eta hala jarraituko dute 2016 arte. Beste batzuk datozen hilabete eta urteetan abiatuko dira, eta 2016. urtean ospatuko direnei gehituko zaizkie. Bakan batzuk, data horretatik areago luzatuko dira. (...) Elkarbizitzarako Kultura kultur programaren errepresentazioa Gure proiektuak gure programako lau itsasargien argi-izpietan irudikatzen diren baloreak adierazi nahi ditu. Argiizpi horiek gure hautagaitzak barne hartzen duen lurralde osoa argitzen dute, diseinatu ditugun ekitaldiei esker. Argi horren indarra, ekitaldi bakoitzak izango dituen baliabideen araberako izango da. Horrela, aurrekontuan diru-sarrera berriak sartzen badira, haien eragina askoz ere handiagoa izango da, eskeman adierazita utzi dugun bezala. Jarraian, proposatzen dugun kultur programaren xehetasun guztiak zehazten dira, lankide ditugun tokiko eta Europako kultur eragileak, noiz ospatuko den, zein da daukagun aurrekontua eta ekitaldi bakoitzari eman nahi diogun neurria. Elkarlana eta parte-hartzea bultzatuko dute laborategi ezberdinek, eta horri esker, ekimen batzuk lortu dezaketen eragina handia izan daiteke gizarte mailan eta nazioarte mailan. Horrela, jende kopuru gehien eta interes turistiko handien erakarriko duten ekitaldiak izango dira horiek. Hiritarren eta eragile partehartzaileen artean laborategietan garatuko dituzten lan-prozesuak 2012an martxan jarriko direnak, aldaketak eta berrikuntzak eragingo dituzten ekintzetan. dss2016eu egitasmotik aldaketak gehituko dizkiogu gure programari, honako hiru irizpide nagusi hauei jarraituz: artearen eta sormenaren balorea, eragin soziala, mobilizazioaren eta aurrekontuaren ahalmena. Horregatik, gure programa sendoa da, baina malgutasun nahikoa du, emaitza hobeen alde lan egiteko. Ekitaldietako batzuk gertakari handien trazua hartzen hasi dira dagoeneko. ekimenen aukeraketa bat Bakearen aldeko Itsasargia Urtea Bakearen aldeko Danborrekin hasiko da, Europako gure enbaxada ibiltarien artean lehenari bidai ona opatu eta Kultura hodeietan, poema jasa emango den une berean. Otsailean, ELKARBIZITZAREN aldeko trenak Oslora egingo duen lehen bidaiaren ondoren, Bake Hitzarmena izeneko erakusketa handia zabalduko da, artearen historian bakea eta gerra irudikatzeko moduak erakutsiko dituena. Bizitza zirkuan! etxera itzuliko da udaran, Lore Tokin Europako Lankidetzaren aldeko Campusarekin bat eginez, mundu osoko GKEen G20 moduko bat izango den horretan. Urtea amaitu baino lehen, Asistik Arantzazura, Loiolatik igarota izeneko erlijioen arteko topaketa ospatuko da Loiolan eta Arantzazun. Bizitzaren aldeko Itsasargia Ekitaldi nagusiak Martxoan hasiko dira, Kooperarock 8/8/8 izeneko diziplina anitzeko emanaldiarekin, Tabakalera berrian. Udaran programako kirol ekintzekin zita daukagu. Kirolarekin eta Ibilika, belaunaldien arteko herri-martxa, bizitzan bizi-bizi korrika ibili ezin daitezkeen pertsonak gizartean ageriko egiteko. Urte amaieran, Feministaldia jaialdi feminista ospatuko da, mundu osoko artisten eta ekintzaileen bilgune bihurtuko dena, eta Europako Banketea inauguratuko da, artea eta gastronomia uztartuko dituen erakusketa handia. Ahotsen aldeko Itsasargia Olatu Talkak, kultura amateurraren festibala, udaberrian zabalduko du itsasargi horretako ekitaldiprograma. Heri Hotza, Nazioarteko eremu urriko hizkuntzen Kongresuak eta Euskarari eta munduko hizkuntzei buruzko erakusketaren inaugurazioak bat egingo dute egutegian. Uda baino zertxobait lehenago, Tolosako txotxongiloen Topic festibalean Altzoko Haundia estreinatuko da, musika korala eta txotxongiloak uztartuko dituen ikuskizuna. Abuztuko gauetan, Kristina Enea parkean, Uda gau bateko ametsetaz gozatu ahalko dugu, Shakespeare idazleari omenaldia, hil zeneko laugarren mendeurrenean. Nazioarteko Zine Jaialdiarekin batera, Zine Eskolen topaketa antolatuko da, gure trenak Poloniara egindako bidaiaren ostean. Urtea amaitu baino lehen, DSS2016EU egitasmoko emaitzak erakutsiko dira erakusketa baten bidez, Tabakaleran. Itsasoko eta Lurreko Itsasargia Eurohiriaren Trekkinga, mugaz haraindiko lurraldeko kostalde osoko kultur parke eta bidezidorretan barrena ibilaldia, urtarrilean jarriko da martxan eta ekainean amaituko da Festimar ekitaldiarekin bat eginez, kultur aniztasunaren aldeko 48 orduko ospakizuna eta aldaketa klimatikoari buruzko topaketa, gure hondartzek eratzen duten eszenatoki naturalean ospatuko dena. Irailean, gure itsasontzia Iberiako Penintsula guztian zehar egindako bidaiatik itzultzen denean, Hamaiketako izeneko ekitaldia ospatuko da, itsasontzien aparteko bilgunea. Itsasargiak amaiera emango die bere ekitaldiei, Arkitektura kolektiboak izeneko nazioarteko topaketarekin eta Erreala proiektatu izeneko ekimenarekin. ----------- Bakearen aldeko danborrakDonostia 2016ko Europako Kultura Hiriburuko irekitze-ekitaldia urtarrilaren 20an ospatuko da, bertako jai nagusiaren egunean. Europa guztiko 9.000 haur baino gehiagok, upel eta danbor errepikaz, hasiera emango diote kultur festa urteari Europako festaren inaugurazio eta itxiera ekitaldia, herri-ospakizun jendetsua, inauterierako desfilea.
ErronkakIkasketa eta eztabaida foroa, joku interaktiboa, 60 gai
Besarkada eta adiskidetzeaGiza katea, ospakizun kultur ekintzak
Egia eta memoriaEgia, justizia eta adiskidetzearen batzordeen nazioarteko topaketa. Jurisdikzio unibertsalaren inguruan eztabaidatzeko, ireki berri den Aieteko Bakearen aldeko Egoitzan Gerraren eta arrazakeriaren aurkako festibala Egia eta memoriaren jardueren osagarri nagusia gerraren eta arrazakeriaren aurkako jaialdi bat antolatzea izango da. Asteburu jakin batean, gai horiekin konprometituak dauden nazioarteko artista multzo bat bilduko da, agertoki baten gainean. Agertoki horretan bertan, eta zuzenean, talde bakoitzarekin bikote osagarriak osatuz, diziplina anitzeko artista desberdinek elkarrenkintzan arituko dira: bideojockeyak, performerrak, musika taldeak, eszenografoak, etab.
Bake eta adostasunaren aldeko hazitegiakIdeia laborategiak, tailer iraunkorra, Bakearen Nobel sariak, Hiri Interkulturalak
HondarretanSei haima handiek zubi bat eratuko dute Donostia eta mendebaldeko Saharan anai duen Bojador hiriaren artean. Bertan, FiSAHARA zine-jaialdi berezia ospatuko da.
Oporrak RenerekinEuropa guztiko gazteen elkarbizitza eta topaketa sustatu nahi duen nazioarteko sormen-eremua.
Lore Toki, Europako lankidetzarako campusaEspazio aske bat (37 hektarea) GKE eta beste erakunde solidarioentzako bilera leku bihurtuko dena.
Bake-hitzarmenaArtearen historian indarkeriaren eta bakearen inguruko erakusketa bikain bat. Erakusketa horrekin batera, ekintza desberdinak antolatuko dira: mintegiak, ekoizpen-tailerrak eta zine-zikloak, Elkarbizitzarako Kulturari egingo zaion ekarpen modura
Kultura hodeietan, poema jasaPuxika, hegazkin arin eta hegazkin motor gabeko flota batek Europako zerua zeharkatuko du, hiri guztiak poemaz blaituz
Giza eskubideen zinemaldiaDonostiako Zine eta Giza Eskubide jaialdiak, 2016an, XV. urtemuga ospatuko du, eta Human Rights Film Network sareak proposatutako ekintzei zabalduko dizkie bere ateak
Asistik Arantzazura, Loiolatik igarotaEuropako batasunaren eta aniztasunaren aldeko kometak. Erlijioen arteko topaketa, Gipuzkoako bi leku sakratuenetan ospatuko da. Helburua, fanatismoaren aurkako otoitz ekumenikoa sortzea .
Europako batasunaren eta aniztasunaren aldeko kometakEuroparako gogoa ospatzeko, gailu hegalarien ekitaldi jendetsua Donostiako hondartzetan
Bazter gabe, eperik gabeBarruratuak edo baztertuak duden pertsonen sormen sinbolikoari garrantzia eman, gizarte kontzientzia sustatzeko
IbilikaAstiro ibiltzeko eta bizitzan azkar ibili ezin diren pertsonei nabaritasuna emateko helburua duen herri-martxa
Odolkiak ordainetanBiztanleriari erlazio ekonomiko desberdinak (denboraren bankuak, mikrokredituak, dss2016eu dibisa...) bizitzeko aukera emango dioten finantziazio hautabideak saiatzeko proposamena Nazioarteko topaketa, ekonomia zuzena, aldizkako txanpona, finantziazio txikien plataforma
Kooperarock 8/8/8Diziplinaz haraindiko arte-plataforma kooperatiboa, Tabakalera berrian estreinatuko den Opera rock ikuskizun bat aurkeztuko duena, era guztietako adierazpen eszenikoak eta musikalak garatuko dituelarik: ikuskizuna, arte prozesu disziplina-anitza, artista kooperatiba, opera-rock.
Gizarte irekiakGure lagunarte gastronomiko tradizionalek ateak eta sekretuak irekiko dituzte, bertako gizartearen estamentu eta bisitan datozen guztientzat
FeministaldiaJarduera eta ekintza feministen multzoa. Artearen bidez, emakumeak bizitza publikoan duen zereginarekin eta bere lanbidearen eta bere bizitza pertsonalaren arteko kontziliazioarekin zerikusia duten arazoak agerian jartzeko
On egin!Gure eskualdean lehen sektorearen ezagutza areagotu nahi da: baserriak, baratzak, herri-merkatuak... era horretan, bizitza modernoaren nondik norakoak inposatzen dizkigun otordu ohiturak berriz pentsatzeko aukera izango dugu
KirolarekinAdiskidetasunarekin, aisiarekin eta osasunarekin bat, jarduera fisikoak duen garrantzia azpimarratu nahi da. Biztanleriaren partaidetza eta kohesioa erraztuko dituzten ekintzak sustatuko dira
Kasu! kasu egitenKalean egingo diren ekintza txikiak izango dira. Lagun hurkoaren zainketarekin zerikusia duten leku eta esperientziak ezagutzera emango dituzte. Besteen arretari emanak bizi direnen ahalegina indarrean jarri nahi da
Europako banketeaArtea eta gastronomia batzen dituen proiektua. Jarduera ibiltarien bidez, esperientzia berriak zabalduko ditu
Talentuz erantzunPertsonen eta beren esperientzien erretratua. Beraien lorpenen garrantziarekin gizadian eragina izan dute, eta mundu guztian ispilu eta ardatz dira
GPZK(ez)iristekoAhalmen urritasuna duten pertsonen eguneroko bizitzaren garapenean traba diren lekuen multimedia mapa
Bakoitza euro 1eanElikadura osasuntsua eta elikadura subiranotasuna aztertuko dituen proiektua. Gure sukalde laborategietan burutuko da
Kebab pil pil eraraNazioarteko gastronomiaren festa erraldoia. Immigrazioa bezalako fenomeno sozialek irudikatzen duten Europako mapa soziologikoaren zapore eta sukalde ohituren nahasketa ospatuko da
Rompeolas olatu talka festibalAmateur kulturaren jaialdia, pertsonen energian eta besteekin partekatzen duten sortzeko ahalmenean oinarritua
Heri hotza, hizkuntzaren azkentzeaEremu urriko hizkuntza batean idazten duten idazleek, beste hainbat adierazpen-alorretako sortzaileekin eztabaidan arituko dira. Elkarrekin, diziplina desberdinetako adierazpenak sortuko dituzte
Egunero kontu ezberdinaIpuin-kontalarien nazioarteko topaketa. Mundu guztiko ahozko tradizioaren igorleak elkartuko dira. Betiko kondairak kontatu, eta berriak asmatu eta plazaratuko dituzte
Le adventures de Alicia in miresgarri worldLewis Carrollen klasiko bat, hizkuntza desberdinetako multimedia pastiche batean bilakatua. Idazketa, bideoa, antzerkia eta beste jarduera artistikoekin egindako lan batean eratorriko da.
Nazioarteko zine-ikasleen topaketaZinemaldiaren barnean, plataforma anitzeko formatu berriak, ikus-entzunezkoen eskoletara eramateko saiakera da
Re-play/re-mix bertsojazzaldiaJendea dantzan ipintzen duten abestien bertsio berriak; Beethoven-ek idatzitako Alaitasunari odatik hasi eta Mori Kante-ren Yeke-Yeke-arekin amaituz
BertsojazzaldiaJazz-musikari eta bertsolarien topaketa. Gure itsasargietan landutako gaiak oinarrian, elkarrekin lan egingo dute
Aita-alabak tabernan daude, ama-semeak enparantzanAbesti bilduma herrikoi bat osatzeko, betikoabestiak berriro landu nahi dituen proiektua.Kanta horiek, Txikiteroen Egunarekinbat eginez, kalean ospatuko den karaokeerraldoi batean abestuko dira
Galtzaile zoragarriakHiri-kulturetara hurbilduko den proiektua. Esparruak askatu, eta hirian hondatuak dauden eremuak estetikoki berrituko dira. Kontzertuak, showroomak, bizikleta-kustomizazioa, skate-ak eta abar bilduko dituen ospakizunarekin emango zaio amaiera
Uda gau bateko ametsaShakespeare-ren antzerki lana era berezietan antzeztua. Hiriko kultur parkeak izango dira ikuskizun horien lekuko
On-offKomunikabideen aldi baterako isiltasunaren eta Haizearen Orraziko eremuan Flashmob moduan egingo den talde-oihuaren arteko aldea
Liet international 2016Eremu urriko hizkuntzen abesti jaialdia.ETBk eskainiko du, eta, horrez gain, kashubieraz abesten duten Poloniako taldeak eta euskaraz aritzen diren hemengo taldeensaioak egin eta emango ditu
Kaleak kantuHerri-abesbatzen tradizioa birziklatuko duen ekintza. Aldarrikapen edo azterketa sozial gisa erabiliko dena
Altzoko haundiaEuskal herri-ohiturak eta elkarbizitza uztartuko dituen txotxongilo opera bat. Protagonista, Altzoko Haundi mitikoa izango da
Hitzezko agur-uhinakAutobus geltokian, haur parkeetan, azoketan ematen diren beste hainbat hizkuntzetako hitz eta esaldien quick learning programa da
Europako hizkuntzen eguna. Irailaren 26an, Europako Hizkuntzen Eguna ospatzen da. Gertaera hori probestuko dugulurralde osoa hizkuntza desberdinetako hitzezkoagur-olatuez uhinez. Denda-leihoak, etxeetakobalkoiak, eraikitzen dauden eremuetakohesi eta belakiak, etab, hornituko ditugu.Herritarren energiaren indarra erakutsiko dugu,hitzak pasieran aterako dituzte, hizkuntzenaniztasunezko agur erraldoi batean. Expolingua dss2016eu. Abenduan ospatzen den Durangoko Liburu etaDisko Azokarekin batera joango den beste os-pakizun bat antolatuko dugu Irunen: Expolingua dss2016eu. Hizkuntzalari profesionalen azokabat izango da; merkatuan dauden gailu guztiak jorratuko ditu, NTICen bidez ekoiztu eta/edo ba-natu diren edukiei arreta berezia jarriz: edukienhedapen eta merkaturatze plataformak, gailudigitalak, mediatekak, multimedia heziketaedukiak, hizkuntza irakaskuntza plataformak,ikaste eta itzulpen sofware ekoizpen-etxeak,etab Lurralde MugikorraAlfabetizazio digitala hasi berrientzat eta arte-ekoizpenerako programak Interneten natibo digitalentzat
EurovisionsIkus-entzunezko «telefono matxuratu» bat. Gaztediaren sentimenaren inguruan eta Europari buruzko haien ikuskera kontuan izanda, istorio bat josiko dugu
Kontxako perlakHondartzara maiztasunez joaten den jendeak egin eta antzeztutako igeriketa sinkronizatu koreografia bat
HutsarteaTren geltokiak, autobus-geralekuak eta garraio-bide publikoetako bidaiak, kultur esperientzia eta erakusketa gune bihurtzeko proiektua.
Erreala proiektatuArkitekturak eta urbanismoak artearekin, irudiarekin eta esanahiarekin duten erlazioa aztertuko duen urteroko programa. Hiriak elkarbizitzaren aldeko eremu gisa aztertzea izango da 2016ko helburu nagusia
Eurohiriaren trekkingaIbilaldiak muga arteko bideetan barrena. pertsonen arteko elkarrekintza bultzatuko duten ekintza txikiez dinamizatutakoak
SoinumapaLurraldeko baso, hiri eta itsasaldekosoinuak bilatu eta gorde; ondoren, Interneten jarriko den mapa geolekutu batean erakusteko. Europako soinu-mapa erraldoi baten hasiera izango da
Festimar, ekintza ozeanikoak korridore ekologikoanGiza ekintzek itsasertzean eragiten dituzten ondorioei buruzko sentsibilizazio proiektua. Tailerrak, kontzertuak eta eskulturak egongo dira; amaiera traineruek Zurriolarain oeramango dituzten zazpi bale mugikorrek azalduko dute
ZubideakEuropaz haraindiko Jaialdiaren barruan antolatutako programa. Zubia metafora gisa erabiliko da, eta ekintzak Irungo Etorbide Zubian eta Santiagoko Zubian antolatuko dira, Frantziarekin mugan
Hiria bizirikBehatoki soziala. Baloreen galera edo etxebizitzaren arazoa bezalako erronkei irtenbidea bilatzen saiatuko gara
6etan sorpresa gaur!Ezezagun zaigun horri eskainia egongo den programa. Ezusteko ekintzek hiriko eremu publikoa itxuraldatuko dute
Just a mo(nu)ment!Urgull mendiko Jesusen Bihotz Sakratua begien bistatik desager araziko duen magia ekitaldia. Horrekin bat, eraikuntzen sinbologiaren inguruan hausnarketa sustatu nahi da
Arkitektura kolektiboakArkitektura eta hirigintza eredu iraunkorrak pentsatu eta martxan jartzeko ekintza multzoa
Ibilbide gainjarriakLiteratura, zinea edo artearen eskutik ibilbideak sortuko dituen hiriaren alderdi bat. Antzinako lekuetara eta hiri eremuen bestaldera eramango gaituzten ibilbide poetikoak
Europa, ibaiburmuin haundiaEuropako ibaiek osatzen duten bizi-sareaospatzeko eremua. Bere historia, lotune sozial eta komertzial gisa indarrean ipini nahi da, baita biztanleriaren bizitzaren esparrua izateko azpimarratu ere
AsteroAlkiza herria laborategi txiki bilakatuko da dss2016eu programaren barnean, landa-mundua Europako bihotzean txertatzeko eta herrien artean loturak eraikitzeko
HamaiketakoMilaka itsasontzik hamaiketako erraldoi bat ospatuko dute, eta estropadak Munduko Ondare izendatzeko eskatuko diote Unescori
Itsasoaren erritmoaItsas paisaian burutuko den proiektu artistikoa. Itsasaldi eta olatuen energia iraunkorra aztertzeko modua izango da
Restop festivalGasolindegi eta zerbitzugune sarean antolatuko den ikuskizun eta ospakizun programa bat, joan-etorrian dabilen ikusleari zuzendutakoa
------------- Detaile gehiago, dokumentu orijinalean aurkituko dituzue: Erantzunak#1. Donostia 2016, eta finantzaketa?Eneko ¦ 2011-06-29 ¦ 19:06Egitasmoa eta gastuen aurrekontuak ageri dira goian... baina finantzaketa? Hau da, sarrerak nondik datoz? Ikusi dudanez, Donostiak hautagai izateko aurkeztu zuen proposamenean finantzaketa publikoa da planteiatzen duen diru-iturri nagusia: gutxienez sarreren %75erako diru publikoa aurreikusten da. Horrela dago adierazita sarreren aurrekontuan:
Zeintzuk dira dirua ipintzen dituzten entitate publikoek? Garai onetan sinatutako akordioaren arabera, Donostiako udalak %37,5 ipintzen zuen, Eusko Jaurlaritzak beste %37,5 eta gainerako %25a Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ez dirudi Kultura Ministeritza edo Europar Batasuneko aportaziorik dagoenik. Gastuaren zati handiena 2015 eta 2016an bada ere (10.900.000 euro 2015ean eta 40.000.000 euro 2016an) hamaika urterako aurrekontua da (2009-2020). Baina kontutan izan behar da Administrazio publikoko aurrekontuak urtero, urtez urte, onartu behar direla (Udalean, Aldundian, Jaurlaritzan,...), Ipiniko dira ados finantzaketa horretan erakunde ezberdinetan boterean dauden alderdiak? Bestalde, aurreikusten diren gainerako sarreren beste %25ean seguruenez egongo da finantziazio publikoa: sozietate publikoen sponsorizazio konkretuak, sarrera, ticket edo kamiseten erosketa masiboak, eta abar. Guztia, administrazio publikoen defizit garaian. Diru-kontuak albora utzita, pertsonalki proposatzen den inpakto-ebaluaketa-kontrol sistema iruditu zitzaidan berritzailea, intangibleen neurketarako "transformetroak" edo deitzen direnak: TRANSquestion sistema (Garraioetan), kids are the way (galdeketa haurrei), ASOMO edo About SOcial MOvement (www.asomo.net ), BAIalaEZ sistema (inkestak mugikorrekin eta pantailetan), emozionometroa "touchpoints" bidez, eszena eztabaidak, SOCRATES kafea, ... Egia esan giza zientzietan gehienetan gertatzen den bezala adierazle manipulable samarrak izan daitezke baina zaila horren kontra egitea ... Eszeptiko samarra naiz dss2016 inpaktoarekin, baina hala ere, sarritan gertatzen den bezala, prozesua da garrantzitsuena eta hori neurtzea oso zaila da. Zorionak, eta zorte on Donostiari..., eta Hiriburutza ordainduko dugun guztioi. #2. Re: Ekintza xehetuak, aurrekontuekin, Donostia 2016 egitarauankarlott ¦ 2011-06-29 ¦ 19:48Ikusi batera, dena "erosoegia" edo "erosiegia" ikusten dugu, eginegia, aurretiaz bukatuegia. Ez dakigu zein enpresari erosiko zaizkien espektakuluak. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagokultura gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|