|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet eitb.tv, Euskal Telebistako eduki guztiak Interneten© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-05-20 ¦ 07:12 ¦ hedabideakHerenegun Bilbao Web Summit Nazioarteko Kongresuan aurkeztu zuten Patxi Arratibelek eta Edurne Ormazabalek EITB Nahieran, ekainetik aurrera EITBk martxan izango duen webgune berria: eitb.tv. Atzo arratsaldean EITBren egoitzan egin zuten aurkezpenean izan ginen, eta lehenago izan dugu webgune hori probatzeko aukera. Webgune konbentzionaletatik haratago, Internet bidez kontsumitzeko telebista da.
Aurkezpen ofizial publikoa ekainaren 14an izango da, baina atzo arratsaldean aurkezpen txiki bat egin zuten EITBren egoitza nagusian, eta bertan izan zen Sustatu. eitb.tv izango da telebistako programa guztiak batzen dituen webgunea; telebista bat Internetez bitartez zuzenean dagoena, zein diferituan lehenago eman dutena, ikusi ahal izateko. eitb.com atarian jarraituko dute orain arte bezala bideo-pilulak txertatzen, eta eitb.tv-n programa osoak egongo dira. Akaso, geroago, telebistan ematen ez diren zenbait eduki ere gehituko dituzte bertan. Orain arte 9.000 GBetik gora kargatu dituzte eta, pixkanaka, gero eta handiagoa izango da repositorio hori. Albistegiekin, adibidez, kaduzitate parametro batzuk jartzea pentsatu dute; baina beste eduki asko hor pilatzen joango dira. EITBren jabetzan dauden filmeak,adibidez, bertan jarriko dituzte, euskaraz eta doan. Beste zenbait eduki, marrazki bizidunak kasu, astebetez eskainiko dira bertan, EITBk ez baitu eskubidea zenbait eduki Interneten denbora gehiagoz emateko. ETBren produkzio propioak digitalizatzen ari dira bertan sartzeko, artxibo handi batean: Jaun ta Jabe edo Bi eta Bat ikusteko aukera dago bertan, besteak beste. Kriterio garbirik ez dago nondik hasi, baina jendearen eskaerak kontuan hartuko dituzte eduki-aukeraketa hori egiteko. Oraindik ofizialki estreinatu ez bada ere, sarean beta bertsio bat badago eta hor ikusi dezakezue nolako itxura izango duen EITB Nahieran atariak.
Bideoa handi-handi erreproduzitzen du atzean, eta alboetan menu batzuk telebistako edukietan nabigatu ahal izateko. Bilbao Web Summit jardunaldietan egindako aurkezpenean Ormazabalek AEBetan egindako ikerketa bat aipatu zuen. Ikerketa horren arabera, gaur egun herritarrek ikus-entzunezko edukiak kontsumitzeko ordenagailua telebista baino gehiago erabiltzen dute. Webgune berriak eskaintzen ditu telebistako eduki guztiak: zuzenekoak eta iragandakoak. Ikusi ahal izango duzu bertan, modu intuitiboan, aurreko eguneko Goenkaleren kapitulua, edo iragan asteko Arratsaldero saioa, edo dena delakoa. Orain arte euskaraz egindako ikus-entzunezko datu-base handiena eskainiko dio erabiltzaileari. eitb.com-eko Edurne Ormazabalek Sustatun bertan eman aurreratu zuen berria duela zenbait aste. Telefonorako aplikazioakAndroid eta iPhonerako aplikazioa garatuta daukate jada; atzo bertan onartu zuten EITB Apple Developer gisa, eta aurki aurkeztuko dute aplikazioa (aurkezpen ofizialean, agian). Horrez gain iPaderako aplikazio bat ere egitea eitb.com-en agendan daukatela aitortu zuen Iņako Gurrutxagak atzo egindako aurkezpenean. Sarean dagoen hori, publikoki aurkeztu gabe badago ere, bisitatu dezakezue, eta akatsik topatzen baduzue, iradokizunik proposatu nahi baduzue, e-posta helbide honetan egin dezakezue: eitbnahieran@eitb.com. Horrez gain, EITBren webgune berria ekainerako izateko asmoa ere badute; eta bertan umeentzako atal bat egongo da, zeinetan umeentzako edukiak besterik ez diren emango. Erantzunak#1. Re: eitb.tv, Euskal Telebistako eduki guztiak InternetenUnai ¦ 2011-05-20 ¦ 08:59Oso ondo dago webgunea. Baina berriro ere euskaldun negartiarena egin behar dugu. #2. Re: eitb.tv, Euskal Telebistako eduki guztiak InternetenSilverman68 ¦ 2011-05-20 ¦ 09:27Kaixo, #3. Re: eitb.tv, Euskal Telebistako eduki guztiak InternetenLontzo Sainz ¦ 2011-05-20 ¦ 17:07Epa Unai: kontutan izan beta bertsioa dela eta honelakoak gerta daitezkeela. Eskerrik asko abisatzeagatik #4. Re: eitb.tv, Euskal Telebistako eduki guztiak InternetenZergaitikez ¦ 2011-05-23 ¦ 23:23Nik ezagutzen dudan beste zerbitzu baten antza hartu diot: Kataluinako TV3en 3alacarta zerbitzua (http://www.tv3.cat/3alacarta/#/directes/TV3). Hori bai, kopiak kaskarragoa dirudi. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohedabideak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|