Tsunamiaren lehen irudiak telebista kateek emanak izan ziren, puntu finko batetik edo airetik. Orain, bideo amateurrak ari dira agertzen. Hau Rikuzentakata herriko suhiltzaileek egina da. Ez da irudi garbienak dituena, baina izu eta ihesaren ideia bat ematen du, hasiera lasai baten ondoren, terrorea:
Rikuzentakata herri horretan, hiruzpalau solairu duten eraikinak ere suntsitu zituen tsunamiak:
Minamisoma inguruko klip pare bat daude hemen, dramatikoenak erakusten du tsunamiak lurra jotzean egindako talka ikaragarria, errepide batetik gertu (irudiek ez dute jarraitzen: pentsatzekoa da ihesari ekin ziola bideogileak):
Kesennuma hirikoa da hau, oso gertutik grabatua:
Sendai hiriko aireportuan, terminal barrutik:
Miyako herrian:
Hau ere Miyako omen da:
Kamaishi hirikoa da hau:
Hachinohe hiriko portuan:
Hau Ofunato herria da.
Uste dugu hau ere Ofunato dela:
Bideo honen hasierakoak elurra ari zuen herri batekoak dira. Grabatzaileak dauden etxean belaunetaraino iristen zaie ura. Gero beste irudi ezagun batzuk ageri dira:
Yamada herria:
Beste bideo batzuk, bart gauez agertu direnak Youtuben:
Sendaiko portuko industrialdean:
Bideo hauen kokapenetako batzuk ABC telebista australiarrak jarri ditu mapa batean.
Ikaragarria izan (izaten ari) da! Sustatun bildu dituzuen bideoek ederki erakusten dute Japonian bizitzen ari diren izua eta tragedia.
Hala ere gauza batekin nago oso inpresionatuta, hango jendearen erantzuna... ez da ikusi histeriarik, ezta gehiegikeririk; erabat harrigarriak dira ikusten diren irudiak, ez dakit nola esan, serenitatea? halabeharra onartzea? jakinduria? Guztiz hunkitzen nau horrek.
Dozenaka auto, kamioi eta itsasontzi ikusten dira bideo hauetan urak nahi erara darabiltzala. Baina ez dago argi pertsonarik dagoen hauetan. Honako bi hauek igo berriak dira Youtubera. Lehenbizikoan, auto beltza errepidetik zihoan, eta ez dirudi gidariak aukera askorik izan zuenik urak harrapatu zuenean.
Shiogama hirian gertatu zen goiko hori.
Bigarren honetan, bi itsasontzi kai edo itsasadarretik irten dira, tsunamia aurrera datorrela, haren kontra zuzenean, aukera gehiago izateko itsasoan barrualdean geratu baino. Badirudi egoera gainditu egiten dutela bi untziek, baina tsunamiaren gorena igaro baino lehenago amaitzen da klipa.
Ez dakigu zein itsasadar den bideo honetakoa.
Tsunamiko beste bideo batzuk azken orduetan zabaldu direnak. Fenomenoak itxura desberdina izan dezakeela ikusten da, batzuetan olatu erraldoiak dira, eta beste batzuetan, berriz, urak astiro samar gainezka egingo balu bezala da.
Beste bi bideo ikusgarri:
Azkenik, itsatsita utzi dugun honetan, zakur batek ez du zauritutako beste zakurra utzi nahi.
Lehen bi bideoen herri horretan ateratako argazki bat ikusi nuen larunbatean, eta neure blogean itsatsi. Tsunamiaren biharamunean, andrazko bat ume batekin bizkarrean.
Emakumearen jantzi tradizionalak, eta paisaiaren sinestezinak burura ekarri zizkidan Hayao Miyazakiren filmak, non izua eta poesia ere nahasten diren sarri, hainbeste maite dudan estetika eta sentsibilitate japoniar horrekin. Gora Japonia!