Teknologia albisteak
2

Eguneroko otoitzak Interneten gaztelaniaz, Jesuiten eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-03-20 : 09:03

Espainiako Jesuitek webgune bat egin dute egunero otoitz bat proposatzeko. Ingelesezko Pray-as-you-go webgunean oinarrituta rezandovoy (otoitz eginez noa) egin dute. Euren prentsa ohar batek zera dio:

Jesusen konpainia, antzindari eguneroko otoitzentzat teknologia berriak erabiltzen.

Duela egun batzuk jarri zuten abian webgunea, hausterre egunarekin.

Rezandovoy egunero deskargatzeko otoitz proposamena da. Zure mp3 irakurgailuan, iPodean edo ordenagailuan entzuteko. 10 minutu baino zertxobait gehiago. Musika, testuak, lagundutako isiltasuna.... Jainkoari tarte bat egiteko zure eguneroko erritmoan, oinez ari zaren bitartean, zure eguneroko lanetan ari zarenean...

Otoitzak podcast bidez banatzen dituzte, eta aste osoko otoitzak konprimitutako artxibo batean deskargatzeko aukera ematen dute.

Webgunearen promoziorako bannerrak, prentsa iragarkiak, kartelak eta politinoak jarri dituzte.

Antzeko ekimenik ez dugu ezagutzen euskaraz.

Erantzunak

xme
2011-03-20 : 10:16

Dionisio Amundarainek urteko igande guztietako mezatako irakurgaiak prestatuak ditu.



Opus Dei-ren orriren batean ere ikusiak ditut otoitzak euskaraz.



Eta izango dira gehiago.



A, euskaraz "hausterre eguna" esaten da, ez errauts asteazkena.

Sustatu
2011-03-20 : 20:19

Zuzendu dugu, Xabier, eskerrik asko.

Erantzun

Sartu