Teknologia albisteak
1

Rage edo amorruaren komikiak, adibide bat euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo
2011-03-01 : 11:03

Rage comic edo amorruaren komikiak dira Interneten hedatzen ari den meme barregarri bat. 4chan foroan sortu ziren 2008. urtearen bueltan, baina une honetan toki askotan ageri dira. Bereziki, Reddit albiste partekatuen komunitatean pil-pilean daude. Euskarazko adibide bat sortzera animatu naiz...

Oinarrian 4chan da irudiak kargatzeko foro bat. Zuzentasun politikorik gabeko anabasa bat da, baina meme askoren oinarria hantxe dago, hala nola LOLkatuak, adibidez. Rage komikiak ere bertan sortu ziren, Windowseko Paint programa sinplearekin egindako asmo handirik gabeko komiki bezala. Pixkanaka ideia puztu egin zen eta pertsonaia edo esamolde batzuk, estandar bihurtu dira.

Adibidez, erronka onartua!

Troll aurpegi arketipikoa:

Hainbar aurpegi espresio...

Zergatik zuk ez... Y U NO???

Bertsio femeninoak, normalean adats horixka, eta xingola ilean:

Irudi hauetako batzuk oso berriak dira, 2011koak. Adibidez, AEBetako ateo elkarte bateko presidente David Silvermanek, urtarrileko telebista programa batean jarri zuen harridura aurpegia Rage komikietako meme bihurtu da:

Irudi horrek bere horretan beste hainbat bertsio eragin ditu, eta Silvermanek berak Facebook-eko bere profilean jarri ditu batzuk, tartean bertsio femeninoak ere bai.

Reddit komunitatean foro oso bat dago hauei dedikatua, baina beste foro edo eztabaida-adar batzuetan ere ugariak dira, adibidez ateismokoan. Sarean, komikiak sortzeko tresna automatikoak ere agertu dira.

Eta zer marrazten da rage komikietan? Eguneroko bizitzako kontuak, ustezko anekdota egiazkoak giza-harremanei dagozkienak, edo egin ohi ditugun lerdokeria horiek...

Euskaraz egin ote du inork? Atzo Facebook-en lagun batek profilean jarri zuenak eta gero gertaturikoak eman dit bide neuri rage komiki bat marrazteko. Tira, ex-lagun esan beharko nuke...


Argazkiak.org | Rage komikia euskaraz © cc-by-sa: Luistxo.F

Euskarazko lehena ote? Ez dakit. Baina ez dadila azken izan, ea inor animatzen den ;-) Erronka onartua?

Erantzunak

Ffffuuu Jauna
2011-03-01 : 14:41


Aprobetxatuz meme horretako aurpegi ezagun bat, mezu argiabidali nahi diot baneatu gaituenari:




Erantzun

Sartu