Teknologia albisteak

Deskontu hedatzeko jende bila

Erabiltzailearen aurpegia
Txomin Jauregi, Deskontu.com
2011-02-11 : 08:02

Azaroaren 2an hasi genuen Deskontu.com abentura. Donostia eta Gipuzkoako produktu eta zerbitzuen eskaintzak egunero jarri ditugu orduz gero eta lortutako emaitzak ikusita beste hiri eta probintzietara hedatzeko asmoa dugu. Soluziorik errezena komertzialak kontratatzea izan liteke baina ez ditugu gauza errazak atsegin.

Orain arteko Deskonturen arrakasta lokalizazioan eta bertako merkatuaren ezagutzan dagoela uste dugu eta bide horretatik jarraitu nahi dugu.

Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko merkatua, dendak eta komertzioak ezagutzen dituzten pertsonekin sare bat sortu nahi dugu.

Bazkideak, Deskontu abenturan murgiltzeko gogoz, interneteko negozio berri batean parte hartzeko desioarekin.

Lana taxuz, poliki baina pauso sendoz, eta epe luzera enfokatuta egiten dugu eta modu berdinean jarraitu nahi dugu beste hirietan ere. Helburua ez da edonola merkatua handitzea, poliki poliki erabiltzaileak fidelizatzea baizik.

Lana ez da erraza, kalean eta telefonoan asko ibili behar da egunero Deskontu bat lortzeko, baina erraza balitz edonork egingo luke ezta?

Interesa baduzue edota galdera gehiago badituzue, idatzi beldurrik gabe: txomin@deskontu.com

Erantzun

Sartu