Teknologia albisteak

Grafologo andere batek 36.000 euro jaso zituen Iruña-Veleiako grafitoei buruzko txosten batengatik

Erabiltzailearen aurpegia
Maritxu Goikoetxea (Sos Iruña-Veleia)
2011-02-02 : 10:02

Arabako Aldundiak 36.000 euro ordaindu zizkion María Magdalena Ezcurra Gondra andereari Iruña-Veleiako grafitoen azterketa grafologikoa egin zezan.

EAko Lorena Lopez de Lacallek zuzentzen zuen Arabako Foru Aldundiko Kultura Departamenduak Grafotec enpresako Alicia Martinez Carrasco grafologoa kontratatu zuen 2009ko urtarrilean. Helburua, grafitoetako letrak eta zenbait udatan ospatu ziren "Ludi Veleienses" delakoetarako egin zen letrina erromatar baten imitazioan zeuden idatziak konparatzea eta aztertzea.

Urte horretako martxoan entregatu zen txostena, eta ez zen batere erabakigarria. Horrela bukatzen zuen: "Debido a ello y para extremar la prudencia, esta perito no debe concluir asegurando que el que ha realizado los grafitos de las letrinas haya realizado también parte o gran parte de las de los yacimientos, si bien insiste que muchas de las coincidencias tan peculiares así lo sugieren, pero lo que realmente puede afirmar es que es significativo y sorprendente el paralelismo, entendiendo que es excesivo para ser simplemente fruto del azar".

Ez dugu jakin ahal izan grafologoak kobratu zuena bere lanagatik. Lurmenek, eraso grafologikoa ikusita, bere azterketa propioa egin nahi izan zuen, eta harremanetan jarri zen grafologiara dedikatzen den enpresa batekin, baina Foru Aldundiak ukatu egin zien piezetarako sarbidea.

Diputazioak ez zuen etsi bere ahaleginean, eta beste grafologo bat bilatu zuen. Grafologo andere berriak bi zatitan egindako txostena bukatuta zeukan, nonbait 2009 bukaera aldera, bi aldiz filtratu baitzen prentsara titular ikusgarriekin: "Grafólogos apuntan a Eliseo Gil como el autor de los grafitos de Veleia" (Correo 2009-11-2); eta  "Grafologoek ere ondorioztatu dute Veleiako euskarazko idazkunak modernoak direla" (Berria 2010-01-30). Baina sekula ez zen egilearen izenik filtratu. Gure ustez, bazen isilpeko itun bat egilearen izen ona "babesteko".

Plataforma honek duela gutxi aurkitu du ondorengo notizia Aldundiaren web orrian

  • Objeto del contrato: Realización de análisis caligráficos de los grafitos de Iruña-Veleia
  • Expediente: 1701
  • Tipo Contrato: Servicios
  • Entidad: Diputación Foral de Alava
  • Departamento: Euskera, Cultura y Deportes
  • Datos del Contacto: Félix López López de Ullibarri
  • Adjudicatario definitivo: María Magdalena Ezcurra Gondra
  • Importe de adjudicación definitiva: 31.034,48 IVA: 4.965,5

Hots, María Magdalena Ezcurra Gondra izeneko grafologoak 36.000 euro kobratu zituen txosten bategatik. Txosten horren ondorioa da, filtrazioen arabera, esku bakar batek eta berberak egin dituela aztertu dituen grafito guztiak (75) eta komunean agertzen diren idazki guztiak. Emakume honena da literaturaren historiara pasa litekeen parrafoa:

"las concordancias entre los dibujos y letras de la letrina y los de los soportes milenarios se establecen por la utilización de herramientas gráficas procedentes de una misma red neuronal y trasladadas al soporte a partir de una integración neuromuscular y de coordinación visomotora única, que no puede significar sino que ha intervenido un único motor".

Sos Iruña-Veleiak hainbat konparazio-azterketa egin ditu grafitoetako eta komuneko idazkien artean (webgunean kontsulta daitezke). Diferentziak hain nabarmenak eta begi-bistakoak dira, letren forman, tamainan, altueran zein euren arteko distantzian, eta abar, ezen ezin baitugu asmatu zein motibazio mota izan duen grafologo andereak hain ondorio biribiletara heltzeko.

Erantzun

Sartu