Teknologia albisteak

"Zigortzaileak" euskal filmaren estreinaldia

Erabiltzailearen aurpegia
izaskun
2011-01-05 : 09:01

Haurrak protagonista diren lehen euskal filma dugu Zigortzaileak. Eskolan burutzen diren tratu txarrak ditu oinarritzat pelikulak. Gaur urtarrilak 5, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako zinemetan egongo da ikusgai.

Arantza Ibarra dago film honen atzean bai gidoilari eta zuzendari bezala. Azken lan honetarako Alfonso Arandiaren laguntza ere izan du. Filmaren oinarria bullyng-a, eskola jazarpena da baina era dibertigarri eta entretenigarri batean dago kontatua. Bizkaiko hainbat herritan dago grabatua eta 7 haur dira istorioko protagonistak. Hain zuzen, beste haur batzuek eskolan jasaten duten jazarpenaren aurrean nazkatuta, talde sekretu bat sortzea pentsatzen dute ekintza horri aurre egiteko.

Kasting jendetsua eta mamitsua izan zen. 1200 haur baino gehiago aurkeztu ziren probetara eta tartean, aktore ezagunak ere agertzen dira. Hala nola, Anne Igartiburu, Carlos Sobera, Loli Astoreka, Xabier Elorriaga...

Arazo sozial bat hobeto ezagutarazko balio duen filma dugu hau eta EITBren parte hartzea eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak jaso ditu.

Erantzun

Sartu