Hirugarren urtez, Entzun! disko-liburua argitaratu dute, bertakoa zein kanpoko musikan ardaztutako edukiz gainezka. Entzun!en 60. zenbakia, hirugarrena da formatu liburuan ateratzen dutena. Oraingo honetan, Euskal Herriko soto eta estoldetara jaitsi dira, Daniel Clowes marrazkilari amerikanuaren tintazko lerroak segitu dituzte, Arcade Fireko lagunek mundua dakusaten altitudeetaraino igo dira eta Euskal Herriak eman dituen azken nobedadeen gainean planeatu dute liburuaren kolorezko 144 orrietan zehar. Guzti hau, ohiko atalekin eta etxeko 17 talderen beste horrenbeste kantu biltzen dituen CD bilduma batez lagundu dute, zeina, gainera, gure musika eszenaren lagin interesgarria ere baden.
Edukiak
Edukiak
- M-ak. Ezinbesteko banda honen atzera begirakoa. Xabier Montoia eta Kaki Arkarazoren adierazpen esanguratsuak eta taldearen diskografia.
- 90etako underground kartografia. 90etako lur azpiko punkaren ibilbidea gure geografiako leku desberdinetan loratu ziren soinuak argira ateraz.
- Killed by Death. 1989an bilduma berezi batek ikusi zuen argia eta ahanzturaren
zulo beltzean galduko ziren punk talde eta doinu bikain ugari esku-eskura jarri zizkigun.
- Elkarrizketak: Zea Mays, Atom Rhumba, Los Chicos, Split 77, Lobo eléctrico, Elfo Negro, Never Surrender, Los Galerna, Munlet, Surfin Kaos, Las Culebras, Stupenda Jones, Mantisa, Electric Riders, Txuma Murugarren, Makala & Jimmy Bidaurreta, The Hot Dogs, Xarma, Killministers, Pablo Salgado (Muskaria aldizkariaren berrargitarapenaren arduraduna), Ibon (Kafea eta Galletak), Muy Fellini
- Daniel Clowes. Azken urteetako underground komikigintzaren ordezkari inportantenetakoa da marrazkilari estatubatuarra.
- Barrioko freskoak. Zer daukate komunean Kokoshca, Espanto, Montañas, Cohete eta Tarantula taldeek?
- Los Saicos & Peru underground. Zer gertatu zen 60. hamarkadako Perun Los Saicos gisako taldeak loratzeko?
- Euskal Rock & Rolling!! Eta rocka euskalduna bihurtu zen. Euskal rockaren aitzindariak aurkituko ditugu hemen.
- Albokak, bizi berri bat. Desagertzekotan egon baziren ere, gure albokek erronka berriak dituzte XXI. mende hasi berri honetan.
- Erreportaje gehiago: Jay Reatard, Tom Robinson Band, Emon, Esne Beltza, Imelda May, Muturreko euskal metala: Aiumeen Basoa eta Ilbeltz
- Irudiak: Urteko argazki onenak, urteko kartel onenak, Ioioren umore tirak eta Jon Juarezen komikia.
- Disko kritikak, iritzi artikuluak eta askoz ere gehiago!
Entzun! CD -bilduma 2010
CDa, 17 abestikoa: aurten argitaratutako 16 kantu + argitaragabeko beste bat (Giorgio Bassmatti)
- ZEA MAYS Zure pozoidura jarraibideak 0246
- SPLIT 77 31 0501
- SURFIN KAOS Berriz ere 0332
- SANTIAGO DELGADO Y LOS RUNAWAY LOVERS Johnny Ramone 0249
- LOS GALERNA Ciclón 0329
- LOBO ELÉCTRICO Rayo cósmico 0346
- ELECTRIC RIDERS Foreword to abyss 0433
- ATOM RHUMBA Cynic skin 0259
- XARMA Zilborhestea 0438
- POTEMKIN Suge dantza 0327
- ELFO NEGRO Raubzeaug on the road 0317
- MANTISA Esaldi errazen erdian 0208
- BUNPADA SOUND Muima 0421
- ESNE BELTZA Hommes et femmes de couleur 0338
- GOZATEGI Jon Uein 0252
- SOKAIDE Urrutitik kantu 0428
- GIORGIO BASSMATTI Bizitza erdia 0240
Oharra: Liburua eta CDa batera saltzen dira 15 euroko prezioan
Informazio gehiago nahi izanez gero edo libnurua eskuratzeko: entzun@entzun.com edo 948 121976 telefonoa. Helbidea: Entzun!, Antsoain 1, behea 31014 Iruñea. Liburua elkar-eko dendetan ere erosten ahal da.
Erantzun
Sartu