Teknologia albisteak
5

Sakoneta (15): "Jo, tia, mugitu, berandu gabiltzala"

Erabiltzailearen aurpegia
Xabier Mendiguren Elizegi
2011-01-03 : 10:01

uzt. 2 15:50
–Jo, tia, mugitu, berandu gabiltzala.
–Jope, Uxu, bazkaldu gabe nagoela.
–Baina zertan egon zara orain arte?
–Zertan egongo nintzen ba? Ilea garbitzen.
–Jo, tia, ya te vale.
–Markelek txima zikinekin ikusteko, ezta?

–Ba, barkatu esatea baina, Markelen txukundadea ere...

Neska biek barreari eman diote, eta barre lasai horrek baretu dizkie nerbioak ere.

–Bueno, zer eraman behar dugu? –galdetu du Naiarak, beren onera etorri direnean.

–Ba, Ainhok dio denetik eraman behar dela, gerrara bezala.

–Gerrara?

–Bueno, oporretan bezala.

–Ba nik datorren astean joan behar nuen oporretara.

–A, bai? Nora?

–Ba, Amagoia eta biok goaz. Hasieran Marokora joan beha genuen. Pixka bat Marrakex eta Fez, eta gero Atlas aldera.

–Ya, askoz autentikoagoa.

–Baina nola Amagoiari-eta lantokia itxi dieten, txakur txikirik gabe dago, eta hortaz, Pirinioetara goaz, Huescako partera, kanpinean.

–Jo, ba, dabuten, tia.

–Bueno, ondo pasatzen saiatuko gara.

–Ba ni, tia, ni bai nagoela sin una puta pela. Lehen deitzen zidaten handik eta hemendik, ordezkapenak egiteko eta hola, baina orain...

–Ba, etorri gurekin.

–Ya, baina datorren astean Sanferminak dira.

–Egia.

–Eta Sanferminak galtzea...

–Klaro.

–Bestela, gustura joango nintzen zuekin. Ze, nire zaharrek daukate un rollo más chungo! Lehen Saloura joaten ziren, baina urte batean, nola peña guztia etxera ekarri nuen, eta gero bizilagunek esanda enteratu ziren, ba orain ez dira joaten.

–Ze kabroiak.

–Ya te digo.

–Ta orduan, zer eramango dugu?

–Ba, oporretarako prestatuta daukazun guztia.

–Gitarra ere bai?

–Bai, bai, de puta madre, tia.

–Baina jotzeko aukerarik edukiko dugu, ala?

–Jo, ba, ez dakit, baina ondo egongo zen, ezta? Pentsa, han, sutondoan, denak bilduta.

–Eta Markel entzuten.

–Hori, hori... –eta barreari eman diote bi lagunek ostera ere.

Erantzunak

Pernan
2011-01-03 : 17:00

Elkarrizketa xelebre eta euskañol hauek maite ditut! Jajaja! :-D

xme
2011-01-03 : 20:11

Kaleko euskañola nire pertsonaiena baino askoz ere lardatsagoa da; erdara gehiago daukana, batetik, eta euskara ere probreagoa; baina liburuetan erabiltzen dugun euskara superzuzenaren aldean, zerbait errealagoa egin nahi nuen, umore puntua ematen diotelako, batetik, eta egiazki hitz egiten denera hurbiltzeko ere bai.

Pirmin
2011-01-04 : 23:36

-Jo, tia, eta badakizu zer esan zidan el muy petardo? Ba, sanferminak idazten zirela en minúscula.

-No me jodas... Eske este tío da la leche. Beti holako txorradakin.

-Eta araua eta dena esan zidan. "125. araua" eta no se qué.

-Desde luego...

:-)

Ka-sai
2011-01-06 : 03:14

xme berak dioen bezala, kaleko euskañola askoz ere traketsagoa da. adibidez, lehen esaldikoa ez litzateke izango "Jo, tia, mugitu, berandu gabiltzala" baizik eta asko jota "Jo, tia, mugitu, gabiltzala berandu". eta zer esanik ez, "txukundadea" bezalako hitzak ezagutu ere ez dira egiten aho-belarri horietan..



o sea, edo ez da hizkera horren parodiarik egiten, edo bere gordinean egiten dira... bestela, ez du zentzurik... Nire uste apala da.

Pernan
2011-01-12 : 10:11

XMEkin erabat ados. Nik komikiak egiten ditut euskaraz eta argitaratu baita ere, astekari batean, eta, nahiz eta nire euskera oso txarra izan eta zuzentzailea behar, zuzenketetan, batzutan, "guay" eta "txungo" bezalako hitzak sartzen ditudanean, zuzendu egiten dizkidate... hizkera eta txistearen grazia apur bat galduz... ("horren txungoak" eta "horren itxura txarrekoak" ez dira gauza bera, nire ustez). Pena bat iruditzen zait.



Ka-sai, ba ez nago ados zurekin. Barkatu troleoa. Testu hau irakurtzean inpaktoa jaso nuen. Lehendabizi negatiboa, hau euskara! gero positiboa, jajaja, umorea! Ez da beharrezkoa "errealitatearen" (hizkera horren) kopia hutsa (gainera, errealitatea, zein da?). Jo, falta zitzaiguna, hizkera txungoaren araudia! Ulertzen da oso ongi euskañolez ari direla, eta idazleak bere aukera egin du hala idatziz. Beste idazleak, beste testuetan, idatziko dute "Jo, tia, mugitu, gabiltzala berandu".



Blah blih bluh, barkatu, gaur alpistea gosaldu dut... jajajaa

Erantzun

Sartu