Teknologia albisteak
3

Azkue fundazioa tuiterlari euskaldunen txisteen erdigunean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-11-27 : 12:11

Azkue Fundazioaren inbertsioak ezbaian jarri dituzte tuiterlari euskaldunek azken egunotan, umorez egindako iruzkinekin. Bizkaiko Foru Aldunditik 900.000 euroko dirulaguntza jasotzeak, webgunea egiteko 75.000 euroko aurrekontua izateak eta Shakiraren kontzertu baterako sarrerak banatu izanak hautsak harrotu ditu sarean. Azkuerekin Waka Waka jokoa ere sortu dute euskalherrian.info atarian.

Twitterren #urliafacts metodoa, alegia urlia + facts atzizkia, urliari buruzko txisteak egiteko. Ezaguna zen orain arte #patxilofacts adibidez, eta euskaldunon hashtag erabilienetako bat #azkuefacts izan da azken egunotan.

Bizkaiko Foru Aldundiak 900.000 euroko dirulaguntza ematen dio Azkue Fundazioari.

Iaz Azkue Fundazioa aurkeztu zutenean Wikipediari bultzada ematea eta

Azkue Fundazioaren azken ekimenetako bat Shakira abeslari ezagunaren kontzerturako sarrera batzuk banatzea izan da. Horretarako lehiaketa antolatu du Facebooken: argazki batean iruzkinak utzi Shakirarentzako piropo batekin eta "atsegin dut" botoia gehien sakatzen dutenentzako sarrerak.


Argazkiak.org | Shakira, Azkue fundazioa © cc-by-sa: sustatu

Umap.eu-n Azkue bilatuta Fundazioaren beraren tuitak dira gehienak, baina badaude kritikak ere bai. Azkuefacts bilatuta berriz txiste ugari aurkituko dituzue, baina tartean honako beste hau bota du Josu Lezametak:

Eta euskaldunoi ezin zaigu gustatu Shakira? Emango diogu egurra Berriari orrialde bat eskaini diolako kontzertuari? Ez, ezta? #azkuefacts

Azaldutako guzti honen inguruan idatzi zuen Zuzeun Patxi Gaztelumendik eta sortutako hariaren erdian Azkuerekin Waka Waka jokoa jarri dute euskalherrian.info webgunean.

Azkuerekin Waka Waka jokoa bi aldiz iritsi zen atzo Umap albistegira batetik jokoaren helbidea eta bestetik Zuzeun Markos Jutsuriagak argitaratutakoa.

Bideojokoan bileteak hartu behar dira 75.000 eurora iristeko, hain zuzen ere hori baita Azkue Fundazioak bere webgunea egiteko ordainduko duena. Bideojokoan horra iristen den lehenari webgune bat egingo omen diote.


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Wakazkue bideojokoa

Erantzunak

Jozulin
2010-11-27 : 23:14


Agian Azkue fundazioko norbait hurbil zitekeen antolakuntzako norbaitengana eta euskarazko zenbait esaldi iradoki, zer dakit nik. Kontua da Bartzelonako kontzertuan esaldi batzuk esan zituela katalanez eta BECen Berriako kronikaren arabera "«Arriba España» bakarren batek ihes egin zion" eta "«Oso ondo Bilbao!» esana zuen, dantzan atera zuen nesketako bati «muy bien en vasco» nola esaten den galdetu ostean".



Eta ez, ez dut Shakiraren musika -bereziki- maite.


patxi gaztelumendi
2010-11-28 : 13:39

Azkue fundazioaren aferatxo honetan, badaukat zerikusirik. Eta asumitzen dut.

Kritikak ere jaso ditut, pribatuan, eta ez dira publiko egitekoak.

Eta beldurra da nagusi, euskararen munduan, eta horrek lotsatu egiten nau.

Subentzioen logika subordinatuak noraino eroan gaituen, jendeak bizibidea ikusten du arriskuan horrelakoetan... eta euskara bizibidetzat duen asko, asko asko dago mundu honetan.

Eta orduan, beldurrik edo lotsarik ez dugunok, idatzi egiten dugu... eta labur idatzita, gauza handiak sortzen dira.

#Azkuefacts mezu hoiek, txistea diruditen arren, ez dira broma... mezua daukate, itzela. Ez da txantxa bat, ez da iseka... kultur eta hizkuntza politikaz mintzo dira batez ere. Eta serioski hartzekoak direla iruditzen zait.



Badakit, sare sozialetan bideratu dugula #azkuefacts.



Baina ez al da gehiegitxo post honetan dauden 18 loturetatik 10 umap tresna bikain horretara zuzenduak egotea?



Martxa honetan #umapfacts sortu beharko da sareotan.

Euskaltzale 2.0
2010-11-29 : 18:15

Patxi zeure iritzitik gertuago nagoela uste dut #azkuefacts-en (nire aburuz) egon diren iseka batzuetaz baino. Ez dut esan nahi guztiak isekak zirenik, nire ustez ez dala halaxe izan, baina baten bat egon da.



Gauza hauek seriotasunez jorratu behar dira ahal den heinean.

Erantzun

Sartu