Teknologia albisteak

Independentziaren aldeko Lip Duba Durangon abenduaren 6an

Erabiltzailearen aurpegia
LipDub EuskalHerrian
2010-11-26 : 10:11

Orain dela aste batzuk sarean bolo-bolo ibili zen Katalan Herrietan independentziaren alde eginiko lipduba. Momentu honetan ia 800.000 ditu bideo horrek. Zergatik ez egin Euskal Herrian antzeko zerbait? Abenduaren 6an Durangon izango da aukera.

Orain dela aste batzuk katalanek independentziaren alde munduko errekorra hautsi zuten. Lip Dub batekin egin zuten, Obrint Pas talde valentziarraren abesti batekin. Bideoa honakoa da:

Ez da makala lortutako marka. 795.257 bisita hau idazteko momentuan eta gora doa. 143.362 pertsonek ikusi dute Facebooken. "Berriak eta politika" gaiko bideorik eztabaidatuena mundu osoan hilabete honetan, eta orokorrean 34. eztabaidatuena. "Berriak eta politika" arloan "Gustoko" bozka gehien jaso dituen 12. bideoa hilabate honetan... hainbat dira lortutako markak.

Eta galdera da, zergatik ez egin antzeko zerbait Euskal Herrian? Zergatik ez egin independentziaren aldeko mobilizazio ezberdin, musikatu eta mugitu bat? Beno, badago aukera: abenduaren 6an, Durangon azoka dela medio egiteko proposamen zehatza dago.

Bideoan nahi duen orok parte har dezake. Nahikoa da http://lipdub.euskalherrian.info blogan dagoen eztabaidetan parte hartu edo sinpleki bertan publikatzen diren argibideak jarraitzea. Ideia sinplea da: ahalik eta jende gehien, ahal bada zerbait berdea soinean daramala, eguerdia Durangon igarotzeko prest.

Euskaldunok erronkak gustoko ditugula esan ohi da... baietz lortu jendetza biltzea Durangon?

Erantzun

Sartu