Teknologia albisteak

Iruñeko San Lorentzoko Danzanteek web gune berria

Erabiltzailearen aurpegia
San Lorentzoko Danzanteen Kofradia
2010-11-12 : 16:11

Hainbat dantza taldetako kide ohiez osatutako elkarte honek (Iruñeko San Lorentzoko Danzanteak) 1997an hasi zuen bere ibilbidea Iruñean. Gorpuztuz joan da eta gaur egun emanaldi askotan hartzen du parte; horien artean San Ferminak, Corpus Christiko prozesioa, San Lorentzo eguna edo Kauterak. Urrats berri bat eman dugu bere antolaketa-egitura aldatuz eta danzanteen ikuspegi orokorra eskaintzen dugu web gune berriaren bidez.

Elkartea kofradia bilakatu zen 2009 hasieratik, bere kideen artean dantzaren eta bereziki danzanteen munduan esperientzia handiko jendea biltzeko asmoz, bai musikari, dantzari, ikertzaile edo bestelako lanetan. Gisa horretan, San Lorentzoko Danzanteen Kofradiak dantzaren inguruan lan egiteko beste molde bat bilatu nahi du, espazio geografiko-kultural konkretu batean baino, genero zehatz batean zentratzeko asmoz (danzanteena, alegia).

Bestalde, azken hilabeteetan webgune sendo bat sortzen ibili gara lanean. Bertan danzanteen munduaren ikuspegi orokorra eskaini nahi dugu, dantza-genero berezi gisa; sortzea, eboluzioa eta izan duten historia orokorra zein zehazki Iruñekoa ere bildu nahi izan dugu, gaur egun San Lorentzoko Danzanteak zer diren dioen deskribapenera iritsi arte. Hemen bisita gaitzazu:

Erantzun

Sartu