|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Gurasolandia 2010© cc-by-sa Txatxilipurdi Elkartea (Arrasate) ¦ 2010-10-26 ¦ 12:20 ¦ jokoakDatorren azaroaren 2tik 7ra, Arrasateko Txatxilipurdi Elkarteak haur eta helduei zuzendutako Gurasolandia izeneko ekimena antolatu du. Zer da Gurasolandia?Gurasolandia gurasoentzat bideraturiko ekintza sorta da, helburu duena hizkuntzaren trasnsmisioa bultzatzea eta guraso eta haurren arteko harremanak (komunikazioa, jolasak...) estimulatzea. Gurasolandiaren bigarren edizioa da aurtengoa, iazko azaroan Uarkape pilotalekuan egin zena izan zelarik lehenengo edizioa. Guraso eskolak etab. antolatzen dira Euskal Herri osoan, ikastetxeen eskutik adibidez. Arrasaten esate baterako ikastolak antolatzen ditu. Halere, guk, dakigula, Gurasolandiaren formatoa eta izaera bakarrak dira Euskal Herrian. Zergatik antolatzen da Gurasolandia?Gurasolandia antolatzen da azpimarratu nahi delako hizkuntzaren transmisioan gurasoek duten garrantzia, etorkizuneko belaunaldien hizkuntza erabileretan egungo gurasoek zerikusi nabarmena dutelako. Nork antolatzen du Gurasolandia?Gurasolandia Txatxilipurdi Elkarteak antolatzen du. Nolabait, osagarria da Txatxilipurdik gurasoentzat dituen beste bi jarduera nagusiekin: Asteburutako eta ludotekako gurasoentzako transmisio proiektua eta guraso.com webgunea. Norentzat antolatzen da Gurasolandia?Gurasolandia gurasoentzat zuzenduta dago, eurak bakarrik ala haurrekin joan daitezkeelarik. Honela, ekintza batzuk gurasoentzat bakarrik izango dira (haurrentzako zaintza zerbitzuarekin) eta beste batzuk guraso eta haurrentzat batera. Zabalkundea batik bat Arrasaten egingo dugu bertako gurasoei begira, baina Debagoienan eta Elorrion ere pasatu dugu informazioa. Beste herrietako gurasoentzat ere zabalik daude gurasolandiako ateak. Euskal hiztun diren gurasoentzat bideratzen dira ekintza gehienak, baina uste dugu euskalduntze bidean dauden gurasoentzat ere positiboa izan daitekeela bertan parte hartzea (mintzapraktika moduan, guraso euskaldunak ezagutzeko, euskarazko edukiak entzuteko...). EgitarauaNoiz izango da Gurasolandia? Azaroaren 2tik 7ra. Non izango da Gurasolandia? Arrasateko gune ezberdinetan. Hitzaldiak KulturAte eta pleno aretoan. Kanpo ekintzak Biteri gunean eta Herriko Plazan. Masaje tailerra eta ipuin kontalariak Okendoko ludotekan eta mendi irteera eta salda banaketa Besaide eta Udalan. Azaroaren 2an hitzaldia KulturAteko Jokin Zaitegi gelan.
Azaroaren 3an hitzaldi-mahai ingurua Udaletxeko Pleno Aretoan.
Azaroaren 4an hitzaldia KulturAteko Jokin Zaitegi gelan.
Azaroaren 5an bi ekintza:
Azaroaren 6a, larunbata 4 ekintza:
Azaroaren 7a, igandea 3 ekintza:
Eskerrak:Txatxilipurdi Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu Gurasolandian parte hartuko duten aditu eta emaleei. Baita ere babesle diren instituzioei, bereziki Arrasateko Udaleko euskara sailari. Horrez gain, eskertu nahiko genieke eskainitako laguntza Gazteria eta Kultura sailei, udal ekipamenduak erabiltzen uzteagatik. Amaitzeko, eskerrak eman nahiko genizkieke ere Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zuzendaritzari eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko euskara sustatzeko sailburuordetzari. Oharrak:
|
Albiste gehiagojokoak gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|