Interneteko albistegia

Markoxek egin dau lastozko jantzixe

Josu Lezameta, Jozulin | Wtf | 2010-10-31 : 13:10

"Markoxek egin eban lastozko zubixe..." Denok kantatu ditugu Markoxen komeriak, txerriaren ihes epikoa; harrez geroztik, ordea, ez dugu gauza handirik jakin ez Markoxez eta ez txerri iheslariaz. Baina gauzak zer diren, Markoxek baserrian jarraitu zuen, uzta-makina erosi eta hor dabil txoria baino alaiago. Gure Markox xelebrea da, ostera, ezin bestela, eta oraingoan zer egingo eta lastozko jantzia egin ez digu ba! Horra:

Joxe Teknopataren bitartez izan genuen duela egun batzuk aspaldiko Markoxen berri. Eskerrik asko!

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu