Software Librea bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren Bulego Teknikoak jardunaldia ospatuko du astelehenean, irailaren 20an, SALEren (Software Askea Libre Euskadi) aurkezpenarekin. Software librearen aldeko komunitate eta pertsona guztiak gonbidatuta daude parte hartzera, doako sarrerarekin eta lehenago izena eman beharrik gabe.
SALE-k software askearen nazioarteko eguna ospatzeko antolatu duen jardunaldia goizeko 9:30etan hasiko da eta bertan Herri Administrazio ezberdinetan martxan dauden software libreko ekimen ezberdinak aurkeztuko dira.
Hasieran esan bezala, Software librearen aldeko komunitate eta pertsona guztiak gonbidatuta daude, sarrera libre eta doakoa da. Irailaren 20an astelehenez izango da jardunaldia, Euskalduna Jauregian (3. aretoan).
Erantzun
Sartu