|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Google Translate eta Wikipedia© cc-by-sa Unai Fdz. de Betoño ¦ 2010-09-20 ¦ 10:48 ¦ hizkuntzaNoizean behin artikulu ulerkaitzak egiten dituzte euskarazko Wikipedian. Ez dira ohiko bandalismoko ekintzak, baizik eta itzultzaile automatikoz egindako artikulu-saiakerak. Badirudi gero eta ulerkorragoak direla, gainera. Gero eta txukunagoak, benetan. Duela hilabete batzuk zuzenean ezabatzen genituen, baina azken boladan zalantza sortzen zaigu: ezabatu, ala akatsak zuzendu?
Google Translate euskaraz agertu berri izanak zerikusirik izango du, ziur aski, automatikoki itzulitako artikulu horien kalitatearen hobekuntzan. Itzulpen estatistikoan oinarritzen bada ere ―kantitatean, alegia―, Googleren tresnak emaitza dezente onak ematen ditu, ulerkortasun orokorrari dagokionez, behinik behin. Haren agerpena baino lehenagoko itzulpen automatikoak kaskarragoak zirela esango nuke. Mormoiak, esaterako, erruz saiatu ziren 2009ko maiatzean, nahiko emaitza eskasa lortuz:
wikipediaGTransJeff.jpg 22KB (23543 byte) Erantzunak#1. Re: Google Translate eta WikipediaGari Araolaza ¦ 2010-09-20 ¦ 11:04Baina, hau spammerren kontua izango da, ez da? Hau da, demagun pertsona batek nahi duela bere Wikipediako artikulua, errelebantzian eta famoseoan ikusteko. Orduan, itzulpen automatikoa erabilita Wikipediako hizkuntza guztietan kargatzen du. #2. Re: Google Translate eta WikipediaMikel Haranburu ¦ 2010-09-20 ¦ 11:50Artikulu kopurua erraz emendatzeko aukera da, translator zer hori, baina artikuluak ahalik eta lasterren zuzendu behar direla uste dut. Begira ezazue http://eu.wikipedia.org/wiki/1978ko_Sanferminak eta barre egingo duzue ausarki. #3. Re: Google Translate eta WikipediaUnai Fdz. de Betoño ¦ 2010-09-20 ¦ 15:47@Gari Araolaza: Bai, bai, gehienetan spam mota bat da, oraingoz. Hala ere, aipatu ditudan lau kasu horietatik autopromozioa bi artikulutan soilik zegoen, akaso (mormoien kasuan eta gaita-jotzailearen kasuan). Hala ere, ulertzen ez ditudan arrazoiengatik, pertsona batzuei beren pilotu kutunenari buruzko artikulua euskaraz ere egotea gustatzen zaie (aipatu dudan azken kasuan bezala), nahiz eta euskara ez ulertu. Hori ez da spam, nire ustez. Askotan egoten dira itzulpen-eskariak (nik jaso dudan azkena hauxe da). Google Translatek eskari horiek bideratzen lagundu dezakeela uste dut. @Mikel Haranburu: Artikulu hori oso gaizki dago, bai. Euskara ikasten ari den kataluniar batek egin du. Google Translate euskaraz jarri baino lehenago idatzi zuen, hala ere. Eskerrik asko oharragatik. #4. Re: Google Translate eta Wikipediaassar ¦ 2010-09-20 ¦ 21:54@Mikel: Hombre, barre egin baino hobe konpontzen saiatzea, ez? Hasi hemendik: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=1978ko_Sanferminak&action=edit #5. Re: Google Translate, euskara eta spamaSustatu ¦ 2010-09-21 ¦ 09:41Jokin Lacallaren galdera gaur: "Spamerrak izango ote dira Google-en tresnak bueltatzen dituen itzulpenen kalitatea hobetzen gehien lagunduko dutenak?" Izan ere, horra Google Translate-ren erabilpen spamatzailearen adibide gehiago euskaraz:
#6. Re: Google Translate eta WikipediaMikel Haranburu ¦ 2010-09-21 ¦ 10:49@assar: banuen asmoa artikuluari heltzeko, baina zuzendu baino, osatzeko, handitzeko ere; baina ez naiz oso trebea Wikipedian, eta denbora ere behar da. Barre egitearena ez nuen esaten asmo txarrez; izan ere, itzulpen automatikoak aukera asko ematen du barrerako, besterik gabe. Orain jakinik katalan batek egin duela sarrera hori, txalo egiten diot, eta eskertzen bere ahalegina. Ea gauza garen denon ekarpenez laster 100.000 sarrerako Wikipedia egiteko...! #7. Re: Google Translate eta Wikipediaassar ¦ 2010-09-21 ¦ 11:40@Mikel Haranburu: Ondo, Wikipedian egingo dugu topo. Bitor lankideak artikulu hori idatzi zuenean, oraindik ez genion esan Euskara ikasten ari txantiloia erabili behar zuenik. Bitor lankidearen azken 500 ekarpenak, hemen. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|