Teknologia albisteak
1

Euskarazko bilaketa emaitzak zerbitzatzen hasi da Google

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-09-16 : 12:09

Egoitz Goikoetxea (Euskalseo / Egocast) konturatu da beste inor baino lehen. Googleren euskararen erabilpenak urrats bat egin du aurrera: bilaketa batzuetan euskarara murrizten ditu jada emaitzak. Hizkuntza detektatzeko gaitasuna bazuela bagenekien (duela bi urte!), baina bilaketa orokorretara ez da iritsi oraindik aukera: tarteko bide horretan, ongi etorria izan bedi Gaurkopenak (sic) euskaraz jasotzeko aukera.

Gaurkopenak dira, Googlerentzat, web bizia esan izan zaion horren alderdi bat: unean uneko mezu laburren jario hori bizi hori, nagusiki Twitterren eta Facebook-eko profil publikoen eguneraketarekin osatzen dena. Garrantzia algoritmoa, kasu hauetan, kronologikoa da azken batean, azken agerpenak lehenak agertzea izaten da kontua. Ingelesez, updates esaten dio honi Googlek, gaztelaniaz Tiempo Real.

Googleren interfazea euskaraz badaukazu, Android bezalako termino bat Gaurkopenetan begiratuta, hauxe duzu emaitza goiko irudian itsatsi duguna.

Eta gaztelaniaz, berriz, honako hau da Tiempo Real bilaketan aurkitzen dugun:


Argazkiak.org | Google Updates gaztelaniaz © cc-by-sa: sustatu

Erantzunak

Sustatu
2010-09-16 : 13:20

Mezu pribatua bidali digute adieraziz agian izenburua ez dela zehatzena. Emaitzak zerbitzatzen baino gehiago, Google euskarazko emaitzak diskriminatzen hasi da, hau da, eduki bilekata hizkuntza jakin batera murrizten. Ñabardura zentzuzkoa, bai.


Twitterren beste iruzkin bat irakurri dugu, gaurkopenak izen egokia dela, beharbada espazioa falta zaiola: gaurko penak.


Informazio osagarri gisa, horra
Google Updates edo gaurkopenetan euskaraz bilatzeko URL eredua:


Ordeztu BAT beste edozein terminogatik bilaketa bat egiteko.


Erantzun

Sartu