|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet ETAren bideoari egindako bestelako "ekarpenak"© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-09-07 ¦ 11:45 ¦ wtfDena ez da izan analisi sakona eta hausnarketa burutsua ETAk iragarri ondoren ekintza armatuak etenak zituela. Izan da bestelako haritik tiraka ibili dena, batez ere Interneten. Hemen bildu ditugu zenbait adibide, ironia, umorea eta irakurketa bitxia eskaintzen dutenak. Eguneraketa, 11.45. Gaurko Frankfurter Allgemeine egunkarian, portada hau gaur, euskal genea aurkitua. Bai, ETAren su-etena aipatzeko da, baina ez hori bakarrik; horra azalpena.
Soinu bandaIzan ere, edukiari baino, zenbaitek moduari eta itxurari erreparatu die. Adibidez, baten bat fijatu da bideoaren soinu-bandan. Horri esker jakin izan dugu bideoaren hasieran entzuten den musika Keith Jarrett -en "Köln Concert":http://www.youtube.com/watch?v=wivo94ylmhE pieza dela. Anonimo batek, beste erreferentzia bat bidali digu postontzira: Ciclos Iturgaiz talde klandestinoaren Las noticias de ETA izeneko kantua. Ez da bat-batean konposatua, baina bidaltzaileak nonbait unerako egokia ikusi du. EszenografiaEl Periodico egunkariak iragarpenen eszenaratzeen parekotasuna baliatu du, mezuan ere gauza bera errepikatzen dela irudikatzeko (iradokitzeko, bide batez, aurrekoak bezala zapuztuko dela hau?)
Beste anonimo batek postontzira powerpoint bat bidali dugu, eta goian itsatsi dugu bertan ikusten dena. Mahai osteko erakundearen anagramaren ordez, beste batzuen artean pertsonai ezagunak azaltzen diren: Urtain, Lady Di, Madonna, Olentzero... Hitz jokorik egin duenik ere bada. Página 12 egunkari argentinarrak azal hau eman zuen atzo. Mikel Iturriak komentatu du bere blogean.
eta_reperteix.jpg 53KB (54798 byte) Erantzunak#1. Vicky Beckham ETAren estilismoari buruzD & G ¦ 2010-09-07 ¦ 10:59Atzoko "El intermedio" programan zenbait bideo montaje eskaini zituzten eta "Vicky Beckham" estilismoaz aritu zen: #2. Keith Jarrett eta WikipediaJozulin ¦ 2010-09-07 ¦ 11:43Hara nondik euskarazko Wikipedian Keith Jarretten bila nenbilela... WTF?!
#3. Txapela eta euskal geneak Frankfurter Allgemeine aldizkarianSustatu ¦ 2010-09-07 ¦ 11:44Portada xelebreen alorrean, hara gaurko Frankfurter Allgemeine egunkari alemanean datorren azalean. Euskal genea aurkitua. Horixe dator izenburuan, eta horrekin batera txapelaren argazkia.
Baina zein da kontua, genetika? Ez. Barruko bi albistetara deia egiten du portadako irudi eta izenburu xelebreak, albiste horietako bat da ETAren su-etenarena, eta bestea eskandalu politiko bat, Theo Sarrazin politikarikak atera duen liburu batek ustezko konnotazio arrazistak dituela eta, juduen edo euskaldunen geneak tarteko. Theo Sarrazin SPD alderdi sozialdemokratako kidea da, eta Bundesbank banku zentralaren administrazio kontseiluan dago. Abuztuan, bere iritzi politikoekin liburua kaleratu du, Deutschland schafft sich ab. Euskaratuz gero, Alemaniarenak egin du edo Alemania bere burua suntsitzen. Nazioaren identitate kulturalaz eta halakoez kezkak ditu Sarrazinek, Islamak duen eraginaz... Kontu polemikoak Alemanian, bereziki, herrialdearen historiagatik. Besteak beste, Sarrazinek zera idatzi du: Judu guztiek gene bat partekatzen dute, eta euskaldunek ere gene bereziak dituzte, besteengandik bereizten dituztenak. Beste esaldi polemiko bat: Nazioen identitate kulturalarena ez da alegia hutsa, Europaren errealitatea markatzen duen zera baizik. Txapelari dagokionez, Frankfurter Allgemeinek dioenez, Heinrich Boll idazlearena da prezeski argazkian agertzen dena. #4. Re: ETAren bideoari egindako bestelako "ekarpenak"Sustatu ¦ 2010-09-07 ¦ 13:36Musikaren inguruan Gorka Bereziartuak egin du bere ekarpena Boligorria blogean. Irudi hau ere prestatu du, beste baten tiran hitzak aldatuta:
Ekaitzaldi horrek blog honi egiten dio erreferentzia: euskal musika asko dago hor jaisteko moduan. #5. "El Intermedioko" bideoakleire narbaiza ¦ 2010-09-07 ¦ 15:29Atzo La Sexta kateko El intermedio saioan agertutako hiru bideo. Azkena, gogorrena: Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
WTF: Weno, Tira, Faborez!What The Fuck?! da WTF ingelesez, baina euskaraz backronimo batekin berrizendatu dugu: Weno, Tira, Faborez! Interneteko eguneroko saltsa diren zentzugabekeria horiek...
Atal honen zaindariak dira: Zuen ekarpenetarako, #weno markatu Twiterren edo hona idatzi: wtf@sustatu.com Albiste gehiagowtf gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|