|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Greba Orokorraren jarraipena sarean© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-06-29 ¦ 09:11 ¦ ekonomiaZenbait sindikatu eta alderdik Hego Euskal Herrirako gaurko deitu duten greba orokorraren jarraipen berezia egiten hasi dira zenbait GO-erreportari greba.euskalherrian.info webgunetik. Zuzeneko emanaldia, hemen, 20:00etatik aurrera. Goizaldetik argazkiak ari dira argitaratzen, adibidez. Telebista edo bideo kanal bat ere antolatu dute, eta egunean klipak eta zuzeneko emanaldiak emango dituzte, baina saio nagusia, 20.00etan izango da. Greba.euskalherria.info da jarraipenerako webgunea, eta Android telefono bat baduzu, aplikazio hau. Erantzunak#1. Grebarako eskubidea, lanerako eskubideaJoseba L. ¦ 2010-06-29 ¦ 11:30Greba eskubidea defendatzen dudan neurri berean defendatu nahi dut greba egin nahi ez duenaren lanerako eskubidea. Piketeak gora eta piketeak bera entzuten ari naiz goiz osoan, eta langileon oinarrizko eskubideen aurkako neurriak dira horiek. Nahi duenak egin dezala greba, baina lanean jarraitu nahi duenari utz diezaiotela lanean. Ezin da onartu langileen izenean langileen eskubideen hain urraketa nabarmena egitea, eta gainera, bortxa eta mehatxua erabiliz. #2. Re: Greba Orokorraren jarraipena sareanSustatu ¦ 2010-06-29 ¦ 15:35Goizez Donostian grabatu duten bideo hau ikustekoa da. Sindikatuek deitutako grebalariak kontzentratuta zeudela Bulebarrean, Goardia Zibilaren auto batzuk gerturatu dira Garibai kaletik eta Bulebarra baino lehentxoago gelditu dira. Txistukada eta oihu ugari jaso dituzte, eta halako batean atzera egin dute kotxeekin, atzerako martxan. Jendeak, orduan, Garibai kaletik aurrera egin du. #3. Re: Greba Orokorraren jarraipena sareansapi ¦ 2010-06-29 ¦ 23:57"Nahi duenak egin dezala greba, baina lanean jarraitu nahi duenari utz diezaiotela lanean. Ezin da onartu langileen izenean langileen eskubideen hain urraketa nabarmena egitea, eta gainera, bortxa eta mehatxua erabiliz." #4. Re: Greba Orokorraren jarraipena sareanJoseba L. ¦ 2010-06-30 ¦ 08:27Jarrera bat bestea bezain salagarria iruditzen zait niri. Ertzaintzaren eta enpresarien jarrera biolentoa salatzeko eta deitoratzeko prest nauzu, baina horrek ez du piketeen jokabidea ez hobetzen ez justifikatzen. Piketeak langileen eskubideen aurka ari dira. #5. Re: Greba Orokorraren jarraipena sareanLuistxo Fernandez ¦ 2010-06-30 ¦ 09:45Twitter pribatua duen lagun batek galdetu zuen atzo. "Gaur lanera joan zaretenei, galdera bat? Zer espero dezu arazoak bakarrik konpontzea? #grebaorokorra gaur" Neuri ere bazegokidan galdera, interpelatua sentitu nintzen, eta Facebook bidez erantzun nion. Hala ere, erantzun hori luzeago garatu dut nire blogean. Teknologiaren eta krisi ekonomikoaren arteko harremanaz, nolabait #6. Re: Greba Orokorraren jarraipena sareanneu ¦ 2010-06-30 ¦ 10:05"Piketeak langileen eskubideen aurka ari dira." ??? AMATXO MAITEA! #7. langile eskubideakJoseba L. ¦ 2010-06-30 ¦ 10:14Ez, "neu" ez. Greba egun batean lanera doanak aintzat hartu ditu bere langile eskubideak, greba egiteko duen eskubidea eta lan egiteko duen eskubidea, eta egokien iruditzen zaion hautua egin du. Langile eskubideei harrika egiten zaie langile batek ez duenean greba egiten enpresariaren presio edo mehatxuagatik, edo ez duenean lan egiten piketeen presio edo mehatxuengatik. Hori da langile eskubideei harrika egitea. #8. Re: Greba Orokorraren jarraipena sareanneu ¦ 2010-06-30 ¦ 10:41Sasoi bateko eskirolengatik izan balitz, gaur egungo eskirolek ez lukete izango inolako eskubiderik. Gaur egungo eskirolek epe luzeko ikuspegi horrekin joka dezatela. Euren gaurko lan egiteko "eskubidea" biharko guztion gosea da. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoekonomia gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|