Itzuli orri nagusira Bidali hau

Euskal Herriko udako jaien egutegia

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-06-23 ¦ 07:43 ¦ jaiak

Gaur, San Juan bezperarekin, udako jaien egutegiari hasiera ematen zaio, nolabait. Gaurtik hasi eta Urriaren 1ean Arrasaten Maritxu Kajoi ospatu arte, parrandarako aukera luzea dago Euskal Herri osoan zehar. Egutegia ekarri dugu hona, Kaxkajo Eibarko koadrilen maskotaren Facebook profiletik ekarrita.

Publizitatea

Ekaina

Ekaina

  • Ekainak 24, Sanjuanak: Angelu, Tolosa, Hernani, Leioa, Andoain, Arrasate, Eibar, Arbizu, Donibane Lohizune, Hazparne, Zugarramurdi, Aulesti, Bakio, Ea, Laguardia, Legazpi, Gollebar, Muskiz, Orio, Ortuella, Santurtzi, Zalla, Bermeo. Ondorengo igandean, Larrañe, Segura, Saldias, Sondika.
  • Zarauzko Sanpelaioak, Zapato Azule Ondarroan.
  • Ekainak 29, Sanpedroak: Altsasu, Asteasu, Berriz, Deustu, Dima, Doneztebe, Elgeta, Mungia, Munitibar, Oñati, Ondarru, Sopela, Eskoriatza, Lasarte-Oria, Pasai San Pedro, Zumaia, Araia, Eibar, Mundaka, Loiu, Lekeitio, Betelu.
  • Ekainak 30, Sanmartzialak: Bastida, Irun, Altza.

Uztaila

  • Uztailak 2, Santaixabelak: Usurbil, Ataun, Portugalete, Zalla, Zumarraga. Lehen asteburuan Ferixa Nagusia Elgetan.
  • Uztailak 7, Sanferminak: Iruñea, Lesaka, Pasai Antxo. Udako San Andres Zaldibarren.
  • Uztailak 9-11: Trianako Jaiak Oñatin.
  • Uztailak 16, Karmengo Ama: Alegia, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Armintza, Santurtzi, Arroa, Santutxu, Markina, Donostiako portua, Hernaniko alde zaharra, Añorga (Donostia), Gros (Donostia), Trintxerpe (Pasaia).
  • Uztaileko 3. asteburua (uztailak 16 aurten), Antzuola.
  • Uztailak 15-19 Añorga (Donostia)
  • **Uztailak 18, Santa Mariñe**: Otxandio
  • Uztailak 22, Madalenak: Arrigorriaga, Durango, Orereta, Bermeo, Elantxobe, Biana, Mutriku, Plentzia.
  • Uztailak 25, Santioak: Billabona, Busturia, Derio, Astigarraga, Tutera, Gares, Ermua, Gorliz, Elizondo, Donapaleu, Soraluze, Barakaldo, Pasai Donibane, Gasteiz, Ispaster, Etxebarria, Ordizia (16-27).
  • Uztailak 26, Santanak: Mendaro, Areta. Arrasate.
  • Uztailak 31, Saninazioak: Getxo, Azpeitia, Algorta, Derio, Lemoa, Forua, Loiola (Donostia). Hernanin, Santa Barbarako jaiak, Altzo, Zubieta (Usurbil).

Abuztua

  • Abuztuak 1: Baionako bestak. Abuztuak 1etik hurbilen dagoen asteburua, Etxarri-Aranatz.
  • Abuztuak 2, Xantistebanak: Oiartzun, Trapagaran, Derio, Bera, Aramaio, Itziar.
  • Abuztuak 4: Gasteizko Andra Mari Zuriaren festak. Getariako festak. Abuztuak 7 Gala eguna Zumaian.
  • Abuztuak 10, San Lorentzoak: Berastegi, Ikaztegieta, Gernika-Lumo.
  • Abuztuak 11, Santiburtzioak: Leitza, Sunbilla.
  • Abuztuak 14: Donostiako Aste Nagusia. Abuztuak 13 Euskal Jaia Zumaian.
  • Abuztuak 15, Andramariak: Agoitz, Amurrio, Aretxabaleta, Azkoitia, Burlata, Zarautz, Etxalar, Faltzes, Gernika-Lumo, Larrabetzu, Goizueta, Azkaine, Bardoze, Bidarte, Baliarrain, Ondarru, Mallabia, Laudio.
  • Abuztuak 16, Sanrokeak: Deba, Portugalete, Gernika.
  • Abuztuak 21: Bilboko Aste Nagusia
  • Abuztuak 24, Sanbartolomeak: Elgoibar, Zegama, Ibarra, Oikia, Amezketa.
  • Abuztuak 28, Sanagustinak: Berrobi. Koadrila eguna Zumaian. Hernaniko jaiak 27-28-29.

Iraila

  • Irailak 2, Sanantolinak: Lekeitio, Galdames, Plentzia.
  • Irailak 3, San Gregorio: Ataun
  • Elorrio, Ferixa Nagusia lehenengo asteburuan.
  • Irailak 8, Andra Mari: Andosilla, Artaxona, Bernedo, Eltziego, Hondarribia, Peralta, Sopuerta, Uxue, Zangotza, Arrate, Bermeo, Lezama, Leintz-Gatzaga.
  • Irailak 9: Zarauzko Euskal Festak.
  • Irailak 14: Altsasu, Lezo, Erriberri, Sara, Legazpi, Mutriku, Zizur Nagusia. Sanmartinak Bergaran.
  • Irailak 18 Olarru eguna Zumaian.
  • Irailak 17-19 Santa Anastasiak: Urretxu.
  • Irailak 29, Sanmigelak: Iurreta, Markina-Xemein, Zalla, Derio, Lazkao, Oñati, Irura, Aizarnazabal.

Urria

  • Urriak 1: Maritxu Kajoi Arrasaten.

j1rXDXpoWjDCmoY448QY.0.jpg 85KB (87795 byte)

Erantzunak

#1. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

zarauztarra ¦ 2010-06-23 ¦ 08:31

Eta non daude, ba, Zarauzko San Pelaiuak? Asteburu hontan parranda earra Zarautz aldian!!!!

#2. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

Karlott ¦ 2010-06-23 ¦ 08:37

Eskerrik asko ideia nagusiaren sortzaileei.
Datorren urtera begira, ene ustez, zehaztasunak egin beharko lirateke: Donostia bat sartzea, sanpelaiok, sanfaustoak, Orion sanpedroak jarri eta sanjoanak bere tokira eraman, Garaziko festak, Hendaiakoak, etab.
Zorionak eibartarrok, egin duzuen lan politagatik. Nabari da bizkaitarretan bipilenak zaretela!

#3. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

muxkilla ¦ 2010-06-23 ¦ 08:51

Xanistebanak abuztuaren 2an dira, ez 6an.

#4. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

xabi ¦ 2010-06-23 ¦ 09:16

Eta aurtengo Bilboko Aste Nagusia abuztuaren 21 hasiko da.

#5. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

ZiTAL ¦ 2010-06-23 ¦ 09:28

Ekainak 24: San Juanak Bermeon ez Mundakan.
Ekainak 29: San Pedroak Mundakan.

Abuztuak 14: Gernikako jaiak.

Abuztuak 16: San Rokeak Bermeon eta Gernikan.

Irailak 7: Andra mariak Bermeon.

#6. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

Sustatu ¦ 2010-06-23 ¦ 09:37

Hemengo erantzunetan eta Twitterretik baita ere abisu batzuk jaso ditugu. Eskuorri batetik hartuta dago egutegia. Bistan denez, eguneratze beharra zuen egutegi honek. Zuzenketa gehiago jasotzen baditugu, egutegia eguneratzen jarraituko dugu. Eskerrik asko.

#7. Jai gehiago

Txopi ¦ 2010-06-23 ¦ 09:50

Urte asko daramatza jaiak.net webguneak Euskal Herriko jaien inguruko egutegia eta batzutan baita egitaraua ere ematen. Baina orain dela urte batzuk espainiar estatua hartu zuen jai-gune bezala:

Araba: http://alava.fiestas.net/
Bizkaia: http://vizcaya.fiestas.net/
Gipuzkoa: http://guipuzcoa.fiestas.net/
Nafarroa: http://navarra.fiestas.net/

#8. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

neu ¦ 2010-06-23 ¦ 10:05

Uztailan 16xen, Karmenak, Markiñen be badie!! Ta San Junek Gollebarren!!

#9. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

neu ¦ 2010-06-23 ¦ 10:06

Uztailan 16xen, Karmenak, Markíñen be badie!! Ta San Junek Gollebarren!!

#10. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

Unai ¦ 2010-06-23 ¦ 10:09

Baina udako jaixetan gure lagun zaharrak falta dira. Pies negros horiek desagertu dira jai eremuetatik.

http://picasaweb.google.com/eltmeo/PortadaTMEO#5259346751859975730

#11. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

euri ¦ 2010-06-23 ¦ 11:51

A ze egutegia!
nola da posible Segurako sanjuanak ez agertzea?

#12. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

Mikel ¦ 2010-06-23 ¦ 11:58

Elorrioko jaiak Andra Mari jaitzat eman dituzue, eta ez da horrela: Elorrion Ferixa Nausikoak ospatzen dira, iraileko lehenengo asteburuan hasita, eta ez daukate elizarekin zerikusirik: ez santu, ez ama birjina, ez zeruetara bidaiarik. Horregatik ez dute egun finkorik: iraileko lehenengo domeka zein, orduan hasten dira Ferixa Nausikoak. Aurten, irailaren 4an, zapatua, txupinazoa, eta 5ean, domeka, feria eguna.

#13. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

Jon ¦ 2010-06-23 ¦ 12:14

Sanmartzialak Altzan ere badira; ene, hau estresa! Nola konponduko gea guzitan eoteko...?

#14. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

Elgoibartar bat ¦ 2010-06-23 ¦ 12:50

Elgoibarko (eta Zegamako) sanbartolomeak falta dira: abuztuak 24.

#15. Sanjuan jaien inguruko lekukotasunak sarean

Ahotsak.com ¦ 2010-06-23 ¦ 13:01

San Juan eguna dela aprobetxatuta, jai hauen inguruko ohitura zaharrak eta lekukotasunak argitaratu ditugu albistegian. Arrasaten, Arbizun, Oikian, Eibarren... ia-ia herri guztietan ospatzen dira sanjuanak.

Kantuak dioen moduan: Gariak eta artoak gorde! Sorginak eta zapuak erre! Gora San Juan!

Hona hemen lekukotasun pare bat, adibiderako. Arrasaten eta Oikian (Zumaia) jasoak:


San Juanak


San Juanetako ohiturak: sua eta ate gainetako lizar-hostoak

#16. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

bertol ¦ 2010-06-23 ¦ 13:01

Eta zergatik ez dugu denon artean egutegi ireki bat sortzen eta bertan Euskal Herriko jaiak sortu? Nik uste guztion artean egingo bagenu, seguru data gehiago lortuko genituzkela.
Hala ere, Zorionak eta Eskerrik asko egindako lanagatik.

#17. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

Joserra ¦ 2010-06-23 ¦ 13:16

Eta zapatu honetan Ondarrun ZAPATO AZULE-. Ezagutzen ez duenak ez daki zer galdu duen. Goizean goiz Tolosatik Ondarrurako Dinamartxa bizikleta-martxa, goiz osoan Euskal Herriko Kamiseta Azoka (Ondaruko kamisetak eta Euskal Herro osotik etorritakoak)... eta gainera kaleko giroa, dultzaineroak, dantzak, kukaina, zubitik egindako saltoen lehiaketa, bertsolariak, koadrillen bazkariak... eta gauean "ahal dabenak ahal dabena".

#18. Udan festarik festa Euskal Herri osoan zehar

Josu ¦ 2010-06-23 ¦ 16:05

Bueno, guztion artean egutegia gero eta osatuagoa daukagu... Tapia ta Leturiaren kantuak dion moduan, egutegi honekin Festarik festa!

#19. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

oua ¦ 2010-06-23 ¦ 16:30

Santutxun ere ospatzen ditugu Karmenak,

#20. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

Gautxorien gidaria ¦ 2010-06-23 ¦ 20:38

Zergatik "hasten" dira Euskal Herriko jaiak San Juanekin? Eta zergatik "amaitu" Maritxu Kajoirekin? Muga bitxia, dudarik ez dago. Hona:

San Juanen aurretik (besteak beste): San Joseak martxoan dira, hainbat herritan ospatzen dira (Bakio, Deustua eta abar). Pazko jaiak eta beste hainbat ere baditugu udaberri sasoian. Eta inor ez da gogoratzen joan den asteko San Antonio jaiez? Urkiolan, Igorren, Errigoitin,... (Errigoitin San Antonio eta San Juan ospatzen dabiltza egunotan). Urtarrilean San Bizente jaiak Barakaldon, izen bereko auzoan.

Maritxu Kajoiren ondoren (besteak beste): San Faustoak ahaztea ere! Durangon eta Basaurin ospe handiko jaiak, urriko jai patronalik handienetakoak dira biak ala biak. Bestalde, sailkapen honetan ez dakit sar daitekeen, baina Gernikan, urriko azken astelehena ere hor dago.

Hori Bizkaiari dagokionez, atera kontuak Euskal Herri osoan.

Beste batzuk, zerrendari gehitzeko: San Rokeak Portugaleten eta Gernikan ere ospatzen dira.
Karmenak Markinan eta irailaren hasierako Ama Birjinaren egunaren harira, Bermeoko jaiak dira.

#21. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

Euskaldun bat ¦ 2010-06-24 ¦ 01:38

Maiatzaren 3a, Santa Kutzak, Orexa.
San Joanak Saldiasen ere badira.
Abuztuaren 1etik hurbilen dagoen asteburua, Etxarri-Aranatz.
Abuztuaren 10a, San Lorentzoak, Berastegi eta Ikaztegieta.
Abuztuaren 15ean Baliarraingo festak ere badira.
Abuztuaren 28a, San Agustinak, Berrobi.
San Bartolomeak Ibarran ere badira.

#22. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

xiber ¦ 2010-06-24 ¦ 07:52

Beste batzuk zerrendarako:

- Sanjuanak Sondikan

- Sanpedroak Loiun

- Iraileko andra maria Lezaman

- Eta maiatzean sanisidroak Derion eta Pazko jaiak Zamudion. Eta azaroan Zamudion sanmartinak.

#23. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

Aitor ¦ 2010-06-24 ¦ 09:50

San Pedroak Lekeition ere bai.
San Roke jaiak Portugaleten

#24. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

Xabi ¦ 2010-06-25 ¦ 11:12

Uztailaren 18an Otxandixon Santa Mariñe Jaiak
Irailaren 8an Leintz-Gatzagan Andramaixak (Dorletako Amaren eguna)
Santixau eguna Gasteizen be ospatzen da (Blusen eta berakatzen eguna izaten da)

#25. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

Edorta Agirre ¦ 2010-06-27 ¦ 16:52

Atrebentzia ez bada, "Almanaka" liburuan txertatu nuen urte osoko festen egutegia agertuko dizuet, bere akats eta guzti. Barkatu eta eskerrik asko.

01.01 Urnietako (G) Adarra mendirako txango goiztiarregia
01.03 S. Genobeba, emakume artzainen patroi
Erregeenaren hurrengo igandean, Astotxo Eguna (Lazkao, G)
01.07 Otargileen eguna Nuarben (Azpeitia, G) ;Izoriako (A) festaburuak
01.17 San Anton, Berastegi (G), Zubieta (N) eta Txakolin Eguna Getaria (G)
01.18 San Antontxu, Mungian (B)
01.20 Azpeitia, Donostiako Danborradak (G), Lakuntzan festaburuak.
01.21 eta 22, Oiongo (A) festaburuak
01.26 Hemendik aurrera, igandez, Maxkaradak Zuberoan
01... Azken asteazkenean, Pottokaren Azoka, Ezpeletan (L)


02.02 Kandelario, Kandeallu: Kaldereroak Donostian (G)
02.03 San Blas, plis plas, erromeriak
02.04 Santa (Agedaren) Eskea
Tostadaren Eguna: urteko lehen olioa dastatzen da Arronitzen (N)
Ihauteriak: Ihauteri aurreko ostegunak: 1 – Gizakunde
2 – Emakunde
3 – Orokunde
Ostegun Gizen, Eguen Zuri, Otsabilko edo Lardero
Inauteri girokoak,
Zahagi Dantza Goizuetan (N)
Zanpantzarrak Ituren eta Zubietan (N)
“Markitos” Zalduondon (A)
Inauteri igandearen hurrengo igandea, Piñata

03.01 Martzak, Bizkaiko herri askotxotan
03.19 Txerri-hanka eta belarri azukreztatuak, Elon (N)
03.25 Amabirjina Martxoko, Aizarnazabalen (G)
Pazko igandea: Aberri Eguna
Aingeruaren jaitsiera, Tuteran (N)
Judaren erreketa, Gesaltzan (A)
Pazko bigarrena: Sallurtegiko (Agurain, A) erromeria
Pazkoko 2. igandea: Quasimodo eguna, Zangozan (N)
Hurrengo astelehenean, S. Migel Aralarrekoaren Bisita: euria, seguru-seguru.

04. 8 eta 9, Irulegiko (BN) festaburuak
04.15 Zumaiko (G) festaburuak, San Telmotan (Aste Santua igarota)
04.25 “Samarkopilak” guraso ponteko edo bitxiek ume besoetakoei
04.28 San Prontzio, Arabako patronala

Lehen astea: Barazkien astea, Tuteran (N)
05.01: Langileen Eguna
05.03 Kuleka jatea, Tuterako (N) ermitan
05.03 Santikutz edo Santakrutzak: Legazpi, Orexa (G), Bernedo, Urturi (A)...
05.12 San Trokaz, Abadiñoko (B) festaburuak; Zainzuriaren Eguna Deikaztelun (N)
05.14 San Bittor: Obekuriko (A) festaburuak
05.15 San Ixidro, baserritarren patroi
05.17 Paskual Bailon, artzainen patroi
05.25 Larraineko Dantza, Lizarran (N)
05.29 San Maximo, Lamiakoko (B) festaburuak
05.31 Arrantzaleen Eguna, Getarian (G)
?? Korpus Eguna, Besta Berri
hirugarren igandean, Nafarroaren Eguna, Baigorrin (BN)

V – VI: Gereziaren Besta, Itsasun (L)

Lehen asteburuan, Oltzako Zendearen (N) festa
Lehen igandean, Ardo Gorriaren Eguna, S. Martin Unxen
06.13 San Antonio erromeriak, Aldaba (G), Urkiola (B)... nonahi
06.15 Ataungo (G) festaburuak; Gereziaren Festa Milagron (N)
06.16 San Adrian ermitan (Etxarri Aranatz, N) erromeria
06.23 Udako Solstizioa.
Kanboko (L) eta Batueko (Ziordia-Olazti, N) urbegietatik edateko egun seinalatua
06.24 Axeri dantza, Andoainen (G)
06.25 Maskuri dantza, Hernanin (G)
Azken asteburuan, San Pelaio, Zarautzen (G), Donapaleun (BN)

Uztailaren hasieran Atun Besta, D. Lohitzunen (L)
Lehen igandean, Aramaioko (A) festaburuak
07.02 Antiguako Ezpata dantza, Zumarragan (G)
07.04 Barte eguna, Hermuan (A)
07.07 San Fermin, Pasaia (G), Lesaka (Zubigaiñeko dantza), Iruñea, Azkarate (N)
07.16 Karmenak, kostako herrietan
Hirugarren larunbatean Mairuaren alardea Antzuolan (G)
07.18 Sta. Marina, izen bereko ermita eta auzo guztietan
07.21 Baserri Munduaren Eguna, Miranda Argakoan (N)
07.22 Izaro uhartearen errebindikazioa, Bermeon (B) Mundakaren aurka
07.23 Miarritzeko (L) festaburuak
07.25 Santiyok, Zubietan eta Astigarragan (G)
07.25 Kutxa dantza, Hondarribian (G)
07.25 Baztandarren Biltzarra, Elizondon (N)
07.26 Ordiziako (G) Santaneroen Soka dantza
07.31 San Inazio, Azpeitian (G)

Abuztuaren lehen igandean, Kofradixaren Eguna Argiñetan (Elorrio, B)
eta Kopraixak Itziarren (G)
Lehen asteburuan, Baionako (L) festaburuak
08.03 Sanixtebanak
08.04 Andramari Zuria, Gasteiz (A)
08.05 Lanestosako (B) Uztai Loretsuen dantza
08.06 San Xalbador, Getariako (G) festaburuak
08.07 San Donato, Aiako (G) festaburuak
08.09 San Roman, Muxikako (B) festaburuak; Zangozan, Erdi Aroko afaria
08.10 Salontxo, San Lorentzo, herri askotako festaburuak
08.11 Leitzako (N) festaburuak
08.15 Festa nonahi.
08.16 Sandrokeak, Deba (G), Laudio (A) eta beste askotako festaburuak
08.17 Santimamin, Derioko (B) festaburuak
08.21 – 24 Atharratzeko (Z) festaburuak
08.23 Gastronomia feria, Baigorrin (BN)
08.23 –26 Erdi Aroan girotutako topaketak, Oliten (N)
08.24 San Bartolome, Elgoibar (G), Apellaniz (A) eta beste askotako festaburuak
08.28 San Agustin erromeria, Artikutzan (Goizueta, N)
08.29 Ernio mendirako erromeria, Errezilen (G)
08.30 San Ramon, Irunberriko (N) festaburuak
Azken igandean, Artzain Eguna, Uharte-Arakilen

Iraileko lehen igandean, Artzain Eguna Legazpi (G)
“Erregiña eta Saratsak” Arraioz (N)
Urruña (L), Garralda, Azkoien (N) eta beste askotako festaburuak
Ferixa Nausikoak, Elorrion
Hasieran, Atarrabiako Eguna
1. eta 2. igandean: Kontxako Estropadak Donostia (G)
09.08aren hurrengo igandea, Viana (N);
09.02 San Antolin, Bizkaiko herri askotako festaburuak; Antzar Festa Lekeitio (B)
09.08 Muskildako erromeria,Otsagabian (N)
09.08 eta 09 Bermeoko (B) festaburuak
09.11 Zangozako (N) festaburuak
09.13 Sarako (L) festaburuak
09.14 Santa Kurutzeak, Galdakao (B), Lezo, Zestoa (G) eta beste askotako festaburuak
Erdialdean, Porrontxo jaiak Egian, Donostia (G)
09.16 Santa Eufemia, Bermeo eta Aulestiko (B) festaburuak
09.22 Euskal Jaia, Urretxun (G); Otapurren Eguna, Uxuen (N)
09.25 San Fermin Txiki, Iruñean (N)
09.29 San Migel, Euskal Herri osoan
San Migel aurreko igandean, Artzain Txakurren Lehiaketa (Oñati, G)

1. astelehenean, Ganga Eguna, Zallan (B)
1. ostiralean, Maritxu Kajoi, Arrasaten (G)
1. igandean, Lapurtarren Biltzarra, Uztaritzen (L)
Lehen domekan, Errebonbilloak Elorrion
10.01 Santua putzura!, Isturitzen (BN)
10.02 Aguraingo (A) festaburuak
10.06 Zaldibiako (G) festaburuak
10.07 Errebonbillo jaiak Elorrion (B)
10.10 Putxera Lehiaketa, Balmasedan (B)
10.12 Mendiko Abereen Azoka, Elosun (Bergara, G)
10.13 Arto-opil benedikatuen banaketa, San Migel Basaurikoan (B)
10.15 Independentzia Eguna, Zierbenan (B)
(amaieran) Piperraren Besta, Ezpeletan (L)
Azken igandean, Lurraren Eguna, Beran (N)


Lehen astean, Asteburu Gastronomikoa, Bianan (N)
11.01 Santu Guztien Eguna, Altzola (Aia, G)
07-14, Miarritzeko (L) festaburuak
11.11 (inguruan) Gaztaiñerre eguna, Eibarren (G)
11.11 Oilasko jokoa, Amasan (G)
11.12 San Millan, Leintz-Gatzagako (G) festaburuak
2. igandean, Ereintza Eguna, Murchanten (N)
11.18 San Roman, Altzolako (Aia, G) festaburuak
11.24 S. Kataliñ, Mundakako (B) festaburuak
11.24 eta 25, Zaldi eta Ganadu Feria, Heletan (BN)
11.29 Feria berezia (XIV. mendeaz geroz), Lesakan (N)
11.30 Ormaiztegiko (G) festaburuak

Lehen astean, Durangoko Liburu eta Disko Azoka
12.06 Nikolas, mikolas, txalo eta jolas. Orio, Segura (G) eta beste askotako festaburuak
12.13 Santa Luzia Feria (zaldiak, gehienbat), Zumarragan (G)
12.21 Solstizioa (S. Tomas)
12.22 Solstizio txikia (Santamasak), Arrasaten (G)
12.24 edo 31 Onentzaro, Olentzero
12.26 Eguberriko Azoka, Donapaleun (BN). San Eztebe, Mendrakan, Elorrion (B)

#26. Re: Euskal Herriko udako santuen egutegia

U_ ¦ 2010-06-29 ¦ 09:43

Antzuolan santuik ez, baina jaiak mundialak ditugu, Uztaileko hirugarren astebukaeran. Aurten Uztailak 16 Larunbata. Ta norbaitek idatzi du mairuaren alardea dela egun hortan... baina hori jaiaren parte txiki bat besterik ez da!
GORA SANTURIK GABEKO HERRIKO FESTAK!!!

#27. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

janire ¦ 2010-06-29 ¦ 10:57

Plentzian, uztailaren edo garagarrilaren 22an, Madalenak be ospatzen doguz, herriko patroia da eta.

#28. Udan jairik jai Euskal Herrian

Ustekabe fanfarrea ¦ 2010-06-29 ¦ 14:08

Guk Sanjuanekin ireki ohi dugu gure udako tourra Eibarren egiten dugun umeen danborradarekin batera. Gure hurrengo geltokia Elgeta da ostegun eta larunbat hontan, ez dakigu Santaixabelek zerikusirik izango ote duten baina eurentzat Ferixa Nagusia da.

Datorren astean Zalbidarrera goaz San Fermin egunez, baina San Fermin baino Udarako San Andres jaiak dira han ospatzen dituztenak.

#29. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

Napar euskalduna ¦ 2010-06-30 ¦ 00:44

Egun hauetan, ekainaren 29an, San Pedroak Nafarroako Betelun ere ospatzen dituzte.

#30. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

Barañaingo Festa Batzordea ¦ 2010-07-02 ¦ 10:34

Barañaingo Festak ekainaren azken asteazkenean.
San Juanak

#31. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

Ondarrutar bat!! ¦ 2010-07-10 ¦ 11:23

Gaur nun di jaxak?? errez errez juteko ta parranda ederra botateko!! eskerrik asko!!

#32. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

Festazalea ¦ 2010-07-13 ¦ 19:56

Oiartzungo festak noiz hasi eta noiz amaizen diren norbaitek idearik ba al du? Eskerrik asko!!!

#33. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

Josu ¦ 2010-07-14 ¦ 17:55

Facebooken ekitaldi bat ikusi dut Bizkaiko jaiekin, hilabeteka eta hilabete bakoitzean herriz herri ordena alfabetikoan. Copy&Paste bat hemen:

Ekaina

  • Abanto - Zierbenako jaiak - San Antonio – Ekainak 13
  • Arantzazuko Jaiak - San Pedro – Ekainak 29
  • aratzuko Jaiak - San Pedro – Ekainak 29
  • Atxondoko Jaiak - San Pedro - Ekainak 29
  • Aulestiko Jaiak - San Juan – Ekainak 24
  • Barrikako Jaiak - San Juan - Ekainak 24
  • Bediako Jaiak - San Antonio - Ekainak 13
  • Berrizko Jaiak - San Pedro - Ekainak 29
  • Dimako Jaiak - San Pedro - Ekainak 29
  • Eako Jaiak - San Juan - Ekainak 24
  • Errigoitiko Jaiak - San Antonio - Ekainak 13
  • Galdamesko Jaiak -. San Pedro - Ekainak 29
  • Igorreko Jaiak - San Antonio de Padua - Ekainak 13
  • Leioako Jaiak - San Juan - Ekainaren 19tik 24ra
  • Lekeitioko Jaiak - San Juan - Ekainak 24
  • Loiuko Jaiak - San Pedro eta Santa Lucía - Ekainak 29
  • Mundakako Jaiak - San Juan – Ekainaren 28tik Uztailaren 6ra
  • Mungiako Jaiak - San Juan – Ekainaren 27tik Uztailaren 6ra
  • Muskizko Jaiak - San Juan – Ekainaren 20tik 29ra
  • Ondarroako Jaiak - San Pedro - Ekainak 29
  • Sestaoko Jaiak - San Pedro – Ekainaren 20tik 29ra
  • Sondikako Jaiak - San Juan - Ekainak 24 Ekainak
  • SopElanako Jaiak - San Pedro – Ekainaren 26tik 29ra
  • Truciosko Jaiak - San Pedro - Ekainak 29
  • Ugaoko Jaiak - San Juan - Ekainak 24
  • Zallako Jaiak - San Juan-Aranguren - Ekainak 24
  • Zamudioko Jaiak - Santo Tomas - Ekainak 19

Uztaila

  • Amorebieta-Etxanoko Jaiak - El Carmen - Uztailaren 15tik 27ra
  • Arakaldoko Jaiak - Santa marina - Uztailak 18 de
  • Arrigorriagako Jaiak - Santa maría magdalena – Uztailaren 18tik 26ra
  • Balmasedako Jaiak - El Carmen - Uztailak 16
  • Barakaldoko Jaiak - El Carmen – Uztailaren 12tik 20ra
  • Berangoko Jaiak - Santa ana - Uztailak 26
  • Berangoko Jaiak - Santo domingo - Uztailak 04
  • Bermeoko Jaiak - magdalena - Uztailak 22
  • Berrizko Jaiak - San Pedro - Uztailak 28
  • Santutxuko Jaiak – Uztailaren 12tik 19ra
  • Santutxuko Jaiak - San Ignacio - Uztailak 31
  • Busturiako Jaiak - Santiago Apóstol - Uztailak 25
  • Derioko Jaiak - Santiago - Uztailak 25
  • Derioko Jaiak - San Ignacio - Uztailak 31
  • Elantxobeko Jaiak - Magdalena - Uztailak 22
  • Elorrioko Jaiak - San valentín de berriotxoa - Uztailak 04
  • Ermuako Jaiak - Santiago - Uztailak 25
  • Etxebarriko Jaiak - Santa ana - Uztailak 26
  • Etxebarriko Jaiak - Santiago - Uztailak 25
  • Foruako Jaiak - San Ignacio - Uztailak 31
  • Garaiko Jaiak - San Ignacio - Uztailak 31
  • Getxoko Jaiak - El Carmen Neguri - Uztailak 16
  • Getxoko Jaiak - San Ignacio Algorta - Uztailak 31
  • Gordexolako Jaiak - Santiago apóstol - Uztailak 25
  • Gorlizko Jaiak - Santiago apóstol - Uztailak 25
  • Güeñesko Jaiak - Santiago Ignacio-güeñes - Uztailak 31
  • Lekeitioko Jaiak - San Juan - v28
  • Lekeitioko Jaiak - San Ignacio - Uztailak 31
  • Lemoako Jaiak - San Ignacio - Uztailak 31
  • Lemoizko Jaiak - El Carmen - Uztailak 16
  • Loiuko Jaiak - San Pedro eta Santa lucía - Uztailak 25
  • Markinako Jaiak - El Carmen – Uztailaren 11tik 20ra
  • Mundakako Jaiak - San Pedro - Uztailak 23
  • Mungiako Jaiak - San Juan - Ekainaren 27tik Uztailaren 6ra
  • Otxandioko Jaiak - Santa marina - Uztailak 18
  • Plentziako Jaiak - la Magdalena - Uztailak 22
  • Portugaleteko Jaiak - La Virgen de la Guía - Uztailak 01
  • Santurtziko Jaiak - El Carmen – Uztailaren 11tik 20ra
  • Santurtziko Jaiak - San Ignacio - Uztailak 31
  • Sestaoko Jaiak - San Pedro - Uztailak 23
  • SopElanako Jaiak - San Pedro – Uztailak 28
  • SopElanako Jaiak - El Carmen - Uztailak 16
  • Trapagaranko Jaiak - La Magdalena - Uztailak 22
  • Zaldibarko Jaiak - San Andrés de verano - Uztailak 06
  • Zallako Jaiak - El Carmen - Uztailak 16
  • Zallako Jaiak - Santiago Apóstol-Otxaran - Uztailak 25

Abuztua

  • Alonsotegiko Jaiak - San Bartolomé - Abuztuak 24
  • Areatzako Jaiak - San Bartolomé - Abuztuak 24
  • Arrankudiagako Jaiak - Andra Mari - Abuztuak 15
  • Bakioko Jaiak - San Juan Degollado - Abuztuak 28
  • Berangoko Jaiak - Santa Ana eta Santo domingo - Abuztuak 08
  • Bilbako Jaiak - Aste Nagusia – Abuztuaren 16tik 24ra
  • Erandio-Astrabuduako Jaiak - Abuztuaren 6tik 10ra
  • Erandio-Altzagako Jaiak - Abuztuaren 27tik 31ra
  • Fruizko Jaiak - San Salvador - Abuztuak 06
  • Galdames Jaiak - San Bartolomé - Abuztuak 22
  • Gatika Jaiak - San Bartolomé - Abuztuak 24
  • Gernikako Jaiak - San Lorenzo - Abuztuak 10
  • Gernikako Jaiak - Santa María eta San roque – Abuztuak 16
  • Gernikako Jaiak - San Bartolomé - Abuztuak 24
  • Getxo-Romoko Jaiak – Uztailaren 31tik Abuztuaren 03ra
  • Getxo-Portu Zaharra – Abuztuaren 9tik 12ra
  • Gordexola Jaiak - San Juan degollado - Abuztuak 29
  • Gorlizko Jaiak - Andra Mari - Abuztuak 15
  • Güenesko Jaiak - San lorenzo-sodupe - Abuztuak Abuztuak 10
  • Igorreko Jaiak - Santa maría - Abuztuak 15
  • Larrabetzuko Jaiak - Abuztuak 15
  • Lemoizko Jaiak - Andra Mari - Abuztuak 15
  • Mallabia. Santa maría eta San roque - Abuztuak 16
  • Maruriko Jaiak - San lorenzo - Abuztuak 10
  • Mendexako Jaiak - San Pedro - Abuztuak 16
  • Meñakako Jaiak - San Roque - Abuztuak 16
  • Ondarroako Jaiak - Santa María - Abuztuak 15
  • Portugaleteko Jaiak - San Roque - Abuztuak 14
  • Trapagarangoko Jaiak - Transfiguración del Señor - Abuztuak 6
  • Trapagarangoko Jaiak - San Ramón nonato – Abuztuak 27
  • Zaratamoko Jaiak - San Lorenzo - 10
  • Zeberioko Jaiak - San Antolín - Abuztuak 27
  • Zeanuriko Jaiak - Andra Mari - Abuztuak 15

Irailak

  • Amoroto Jaiak - San Miguel - Irailak 29
  • Arteako Jaiak - Andra Mari - Irailak 08
  • Artzentalesko Jaiak - San antolín - Irailak 02
  • Basauri-San Migueleko Jaiak - Irailaren 26tik Urriaren 5ra
  • Bermeoko – Jaiak - Andra Mari - Irailak 08
  • Karrantzako Jaiak - Buen Suceso - Irailak 17
  • Elorrioko Jaiak - San Antolín - Irailak 02
  • Ereñoko Jaiak - San Miguel - Irailak 29
  • Galdakaoko Jaiak - exaltación de la cruz – Irailaren 12tik 21ra
  • Gautegiz Arteagako Jaiak - San antolín - Irailak 02
  • Getxo-Las Arenasko Jaiak – Irailaren 19tik 21ra
  • Gordexolako Jaiak - San Cosme eta San Damián - Irailak 26
  • Iurretako Jaiak - San Miguel - Irailak 29
  • Laukizko Jaiak - San Miguel - Irailak 29
  • Algorta-Las Mercedesko Jaiak - Irailak 19
  • Lekeitioko Jaiak - San Antolín - Irailak 01
  • Lezamako Jaiak - Santa cruz - Irailak 14
  • Mendatako Jaiak - San Miguel - Irailak 29
  • Nabarnizko Jaiak - Andra Mari - Irailak 08
  • Orozkoko Jaiak - San Antolín - Irailak 01
  • Plentziako Jaiak - San Antolín - Irailak 01
  • Santurtzi-Mamariagako Jaiak - Irailak 02
  • SopElanako Jaiak - Euskal jaiak - Irailak 02
  • Urdulizko Jaiak - Andra Mari - Irailak 05
  • Zallako Jaiak - Irailak 02
  • Zeberioko Jaiak - San Antolín - Irailak 02

#34. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

Eltxo bat! ¦ 2010-08-11 ¦ 08:07

Nagusienak jarrita daude ziurrenik, baina herri txikietan ere jaiak egiten dira, hirietakoak baino hobeak askotan!

Orendaingoak, adibidez, asteburu honetan ospatuko dira, abuztuaren 13tik 16ra bitarte. Animatu!

#35. Re: Euskal Herriko udako jaien egutegia

jennifer ¦ 2010-08-26 ¦ 16:57

Aretxabaletan ere Sanmigelak ospatzen dira

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz