|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Sustatu "orrialdea" izango da aurrerantzean Facebooken, eta ez "adiskide" bat© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-06-23 ¦ 12:19 ¦ sustatuSustatuk orain arte pertsonalitate bikoitza izan du Facebook-en. Zaletuen orri bat geneukan, baina profil pertsonala ere sortua geneukan, Sustatu Adiskidea. Bigarren profil horrek lagun edo jarraitzaile gehiago egin ditu, eta izatez, zaletuekin kontaktuan egoteko erraztasun batzuk eskaintzen dizkio webgune, talde edo erakunde bati. Euskal Herrian (eta kanpoan ere bai noski), talde edo erakunde asko dira profil pertsonala dutenak. Hala ere, profil pertsonal hori ezabatzea erabaki dugu: Sustatu Adiskideak bere buruaz beste egingo du uztailaren 1ean. Hiletarekin batera, migrazio eguna antolatu dugu, adiskide izan zaretenoi, gonbidatzen zaituztegu Sustatu.com orriaren jarraitzaile izatera. Zergatik suizidio eta migrazio hau:
Zergatik ez dugu lehenago egin?
Nola egin migrazioa
Ez bazara jarraitzaile, honela ikusiko duzu Sustatu.com orrialdea.
Bat egiteko, Atsegin dut klikatu behar duzu. Ondoren, Sustaturen horman mezuak uzteko aukera ere izango duzu, honela ikusiko duzu:
biSustBi.PNG 30KB (30743 byte) Erantzunak#1. Sustatu Adiskidearen suizidioaSustatu ¦ 2010-07-01 ¦ 08:45Gaurdanik, Sustatu Adiskidearen Facebook-eko orrian ez da mezu edo interakzio gehiago izango. Hil egingo da profil pertsonal hori (tira, koma egoeran utziko dugu, bat-batean lurperatu barik). Aurrerantzean, orrialde bat gara Facebook-en: facebook.com/sustatu Dagoeneko, 570 zaletu ditu orri horrek. Adiskideak sekula edukitako lagunak baino gehiago. Azken astean, eraldaketa hau iragarri genuenetik, 150 zaletu gehitu zarete orrialdera. Eskerrik asko denoi. #2. Re: Sustatu "orrialdea" izango da aurrerantzean Facebooken, eta ez "adiskide" batSustatu ¦ 2010-07-01 ¦ 09:54Uste dugu beste erakunde batzuek ere hartuko dutela Sustaturen norabidea. Akaso Sustatu.com izan zen euskaraz halako profil instituzional-pertsonal bat lantzen lehenetarikoa Facebook-en (2009ko otsailean), eta gero beste mordo bat etorri dira. Hortaz, nolabaiteko erruduntasun sentimendutxo horrekin egiten dugu atzera orain. Horra, lagunak egiteko iradokizun orri bateko irudia:
Herri-erakundeak, mugimendu politikoak, hedabideak... Denak pertsonak bagina bezala, halaxe ibili gara. Ez da, seguraski, luzaroan agoantatzeko moduko politika komunikatiboa sare sozialen aro honetan. #3. Sustatuzaleei buruzko informazioa FacebookenSustatu ¦ 2010-07-01 ¦ 10:29Neurria gogoko duen irakurle batek, Beņat Altunak, galdera bat ere zuzendu digu Twitter bidez. Hona erantzuna: Zaletu izanda (edo zaletu izan barik berdin), orri baten zaleen zerrenda osoa ezin duzu ikusi, ez. Bakarrik ikusiko duzu zure lagunen artean, nor diren zaletuak. Horrez gain, ausaz Facebook-ek beste sei pertsonaren ikonoak erakusten dizkizu (marketin keinu bat dirudi). Orri baten administratzaileek, zerrenda osoa ikus dezakete, baina murriztapenekin. Kasu honetan, Sustatu orriaren administratzaileak gara Josu Mendicute eta Luistxo Fernandez. Ehundaka lagun horien izen eta irudiak zerrendatuta ageri zaizkigu, baina orriz orri aurrera egin beste modurik ez dago denak ikusteko, bilaketa aukerarik ez da azaltzen. Hala ere, pertsona horietako bakoitzaren profila pribatua bada, pribatua izaten jarraitzen du administratzaileontzat. Interakziorako geratzen den modua da: zaletuek gure horman mezu bat utzi, eta tira, erantzuten saiatuko gata. Badugu sarbidea, ordea, beste datu sorta batera: estatistikak. Horra bi irudi.
Estatistika hauek astero berritzen ditu Facebookek. Hor ageri diren zaletuei beste 50 gehitu zaizkie hau idatzi orduko. Era berean, Sustatuko mezuak gure Facebook-eko orrian itsasteko aplikazioak, Social RSS delakoak, beste estatistika gehigarri batzuk ere ematen dizkigu: zenbat klik egin duen jendeak gure albisteetan. #4. Re: Sustatu "orrialdea" izango da aurrerantzean Facebooken, eta ez "adiskide" batbaltuna ¦ 2010-07-01 ¦ 11:00Eskerrikasko erantzunagatik! Orrialde baten kuadeatzaleak ze ikusteko aukera duen jakitea ere interesgarria iruditzen zait, kuadeatzalea nor den ez dakizun kasuetan batez ere. #5. Gu ere profil pertsonaletik orrialderaUstekabe fanfarrea ¦ 2010-07-01 ¦ 11:12Perfil pertsonala erabili izan dugu denbora luzez gure txarangarentzat eta guk ere aldaketa egitea erabaki dugu. Hemen emandako azalpenak fanfarrearen blogera eraman ditugu. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Sustaturen inguruan
Albiste gehiagosustatu gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|