Teknologia albisteak

Manifestazioa Donostian: Osasunaren alde, moratoria, errausketarik ez

Erabiltzailearen aurpegia
Usurbil Erraustegiaren Kontra
2010-06-16 : 13:06

Usurbil Erraustegiaren Kontrako kideek dei publikoa egiten dizuegu gipuzkoar zein euskal herritar guztioi datorren igandean, ekainak 20, eguerdiko 12:00etan, Donostiako Bulebarrean egingo den manifestaziora hurbildu gaitezen. Egun horretarako “Osasunaren alde, Moratoria, Errausketarik ez” lelopean antolatu dute manifestazioa batetik Usurbilgo Ituna sinatu duten partidu, sindikatu eta mugimendu sozialek eta bestetik Errausketaren Aurkako Taldeen Koordinakudeak.


Noauatik. handiago ikusteko.

Usurbildarrok ekainaren 20ko manifestaziora joateko deialdia egin dugu. Usurbilgo Bizkarre baserri ondoko parkean bildu ginen. Atzean, Zubietan errausketa planta jarri nahi duten ingurua ikus daiteke. Igande honetan Donostian egingo den manifestaziora joateko deialdiarekin bat egin dute goiko argazkian dauden herritarrek.

Igandean, Gipuzkoarrok hondakinen arazoari egiazko irtenbidea emateko aukera bat izan behar dugula aldarrikatuko dugu eta errauste-plantarentzat moratoria eskatuko dugu.

Informazio gehiago:

Erantzun

Sartu