Itzuli orri nagusira Bidali hau

Eskuohialaren Eguna, eta Geek Harrotasunaren Eguna

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-05-25 ¦ 17:47 ¦ wtf

Gaur maiatzak 25, nazioarteko bi egun ospatzen dira. Eskuoihalaren eguna eta Geek harrotasunaren eguna. Beraz, Sustatuzale zareten heinean, espero dugu gauza izango zaretela galdera hauek erantzuteko:

  • a) Zein koloretakoa da tropa inperialen uniformea Star Wars-en?
  • b) Zein egoeratan gaude heriotza nuklearretik gertuago, Defcon 5 edo Defcon 1?
  • c) Zerk ahalbidetzen dio Delorean bati denboran bidaiatzea?
  • d) Zergatik da hain garrantzitsua eskupaņua?
  • e) Zein da Bizitza, Unibertsoa eta Beste Guztia azaltzen duen erantzuna?
  • f) Zergatik da garrantzitsua 42 zenbakia?

Publizitatea

Lehen hiru galderak Geek edo Frikien Harrotasunaren egunari dagozkionak dira.

Star Wars filma estreinatu zen eguna izan zen, 1977an, maiatzaren 25a, eta horregatik ospatzen omen da dena delako hau.

Eskuohial, xukadera edo eskupaņuaren egunaren motiboa da aldiz, Douglas Adams idazle ingelesaren lana ospatzea. Adams 2001eko maiatzaren 11n hil zen, eta handik egunera ospatu zen lehen Towel Day delakoa. Zergatik, Adams-en lan batean, The Hitchhiker's Guide to the Galaxy delakoan (zientzia fikzio satirikoa), esaten delako ezinbestekoa dela, galaxian bidaiatu behar baduzu, eskuohiala aldean eramatea.

Horregatik, gaurko egunez, jende askok irteten omen du mundura eskuohiala hartuta... Hori esaten dute behintzat.


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: Ronaldo Ferreira, Racum

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

WTF: Weno, Tira, Faborez!

What The Fuck?! da WTF ingelesez, baina euskaraz backronimo batekin berrizendatu dugu: Weno, Tira, Faborez! Interneteko eguneroko saltsa diren zentzugabekeria horiek...

Atal honen zaindariak dira:

Zuen ekarpenetarako, #weno markatu Twiterren edo hona idatzi: wtf@sustatu.com

 

 Nabigatu euskaraz