Teknologia albisteak
1

Liburu elektronikoen irakurgailuak maileguan Donostiako udal liburutegietan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-05-03 : 18:05

Donostiako Udal liburutegietan, gaurdanik, 33 liburu irakurgailu elektroniko daude maileguan hartzeko moduan. Bakoitza hainbat liburuz dator hornituta, gehienak gaztelaniaz, eta ezin da besterik gehitu. iLiad eta Cybook modeloetakoak dira irakurgailuak.

Irakurgailuak liburutegiz liburutegi daude banatuta, eta erdiak liburutegi zentralean daude, Udaletxe azpiko lokalean.

Maileguan hartzeko aparailua, liburutegiko txartela izan behar da, eta dokumentu bat bete. Hondatzekotan, aparailu bat itzuli behar da baldintza bertsuetan. Badaezpada, sinatu beharreko dokumentuak (PDF) zenbat kostatzen den ere zehazten du, 300 euro Cybook baten kasuan, 600 inguru iLiad bat bada. Kontuz gero, hondatzearekin.

Mailegua berritu ezin diren 21 egunetarako egingo da, eta ezin da erreserbarik egin.

Aparailuan ezin da konfiguraziorik aldatu, ezta ere, uste dugu, beste irakurgairik gehitu. Berezko hornikuntza hori, orain, 2010eko maiatzean, eskubide libreak dituzten hainbat lanek osatzen dute: gaztelaniazko 594 idazlan, euskarazko 69 eta ingelesezko 50.

Hemen dago ebook guztien zerrenda, PDF batean.

Informazio gehiago hemen.

Erantzunak

Sustatu
2010-05-05 : 12:24

Sareko dokumentu horretan bi modeloren berri bakarrik ikusi genuen (iLiad eta Cybook), baina beste modelo batek irakurgailu elektronikoak ere hartu ditu Donostiako Udal Liburutegiak, Papyre 6.1 modeloak, Espainiako enpresa batek eginak. Hauek dira merkeenak, bat hondatzen baduzu 268 eurokoa da itzulerako isuna.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago