Itzuli orri nagusira Bidali hau

Sasoi arteko arropa

© cc-by-sa  Leire Narbaiza ¦ 2010-04-29 ¦ 10:41 ¦ zer-erantzi

Despistatuta gabiltza termometroaren gorabeherekin. Panazko praketatik praka laburretara egun bitan pasatu gara; izan ere, negutik udara egin dugu jauzi udaberririk gabe. Oraintxe datorkigu askori buruhaustea!


Creative Commons Aitortu © cc-by: Leire Narbaiza

Publizitatea

Gure amamak-eta, sasoi arteko arropa zeukaten (entretiempo, uler dezagun). Dendetan bazeuden horrelako janzkiak: gonak, jertseak, jakak.... Gaur egun, ordea, txamarra potolotik lihozko alkandorara igarotzen da hainbat pertsona zuzen-zuzenean. Dendan ere lepo luzetik (cuello vuelto) eskote zabal-zabeletara egiten dute salto, inongo "zubirik" barik. Jendea ez da, baina, exajeratuegia? "Lehengo eguzki izpia agertu orduko, dena erantzi eta 20ērekin tiranteetan jartzen dira.":http://img.trendencias.com/2009/09/kate-bosworth-chalecos-vaqueros.jpeg

Horregatik, oso estanpa harrigarriak ikus litezke egunotan: hondartzako txankletak, botak, mauka bako nikiak, artilezko trikotak, neguko txamarrak, udako alkandora meheak... denak momentu berean, tren geltokian begira nagoela, adibidez.

Nik neuk, behintzat, ez dut ulertzen aldaketa basati hori, asko kostatzen zaidalako sasoi aldaketetan arropaz kanbiatzea. Betik berdina suertatzen zait: armairuan begiratu eta ez dut ezer aurkitzen. Nola izan liteke, baina? Iaz ez nintzen biluzik ibili sasoi honetan, barren!..... "Ez daukat zer jantzi" sindromeak jotzen nau, tiradera eta sarrekak beteta dauzkadan arren. Beste guztiek zelan egiten dute izoztu edo egosi barik eguna amaitzeko? Ba ote dago panazko praketatik haratago beste janzkera bat? Gai izango naiz berriro ere sandaliak janzteko? Folio kolore hau galduko dut inoiz? Noiz itzuliko da atzera ere negua eta betikoetara itzuli? Galderak, galderak, galderak........ baina oraindik ez dakit zer jantzi!

Erantzunak

#1. Re: Sasoi arteko arropa

Elena ¦ 2010-04-29 ¦ 11:39

Leire, ni naiz botetatik zuzenean sandalietara pasatzen den horietako bat. Galtzerdiak kendu, behatzetako azazkalak pintatu, eta listo epeletan ibiltzeko.

Mauka motza ostera, gehiago kostatzen zait. Ez dakit zergatik, mauka luzea kentzen duen azkenetarikoa izaten naiz!

Eta gero, udako lehen arropa ipintzea baino, askoz zailagoa da udako lehen bainujantzia. Horretarako beste post bat beharko da!

#2. Re: Sasoi arteko arropa

Josu Mendicute ¦ 2010-04-29 ¦ 21:16

Iaz moda-modan zeuden sokadun motxilitak. Uste dut gaur bezalako egunentzat aproposak direla: hor eraman aldatzeko arropa, eta goizean udako bermuda, kamiseta eta txankletak jantzita joan lanera. Arratsaldean, lanetik irten aurretik, botak, panazko prakak eta forroa jantzi, udako erropa motxilitan sartu, eta etxera berriro.

Sasio arteko arropak? Uda zen bazkalostean eta negua da afaldu aurretik! WTF!

#3. Re: Sasoi arteko arropa

Joseba E. ¦ 2010-04-30 ¦ 00:42

Herenegun esan zuten telebistan aldaketa klimatikoaren ondorioz desagertuko zirela udaberria eta udazkena, beraz lasai. Bitartean, umore apur batekin hartu behar direla eguraldiaren kontuak iruditzen zait.

Bestalde, akordatzen naiz behin Modesto Lomba disenatzaileari galdetu ziotela ea zein zen berarentzat gustokoen zuen urteko sasoia, arropa kontuen ikuspegitik noski, eta udazkena zela aipatu zuen, udazkenak ematen zuela halako aukera dotoreagoa janzteko. Erabat ados nago berarekin, ez prezeski udazkena aukeratzegaitik, baina erdipurdiko egun hauek dira aproposenak. Gaur bezalako egun batean esaterako, bazegoen aukera zapata arrunt batzuekin kalera ateratzeko edo jaka batekin eta betiko praka bakeroak eta mauka luzeko kamisetarekin, udako turista edo mendigoizale itxura artean aukeratu barik.

Udaberri giroko doinu bat amaitzeko. Ondo izan.

#4. Re: Sasoi arteko arropa

leire narbaiza ¦ 2010-05-13 ¦ 17:38

Sasoi arteko arropa baino, neguko arropa da beharrezkoagoa egunotan! Elena, etorriko ote zaigu sandalietara pasatzeko sasoia? Aurten neu ere zeure moduan!
Bainu jantziarekin post bat lau eskutara idatz genezake! Hainbeste dago esateko!
Josu, horrenbeste aldaketarekin, motxilatxoa ez, maletatzarra erabiltzen hasi beharko dugu!
Joseba, zurekin eta Lonbarekin bat nator. Arropa horiek aukera asko ematen dituzte, gainera, fularrak, zapiak eta abarrak asko erabil litezke!
Ondo segi hirurok!

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Zer Erantzi

Zer erantzi: moda, estetika, estiloa... Estereotipoak borrokatzeko gogoz, hiru estilista: Elena Laka, Leire Narbaiza eta Amodio Jauna elastikoa.

Badakizu zuk ezer estiloaz edo estilo faltaz? Zure kamisetak, modak edo abarrak hemen agerrarazi nahi? Idatzi lotsa barik: erantzi@sustatu.com

 

Albiste gehiago

zer-erantzi gaia duten albiste gehiago

 

 Nabigatu euskaraz