|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet "Subordinazioaren kontra" hitzaldia Joxe Azurmendiren pentsamenduaren inguruan© cc-by-sa UEU ¦ 2010-04-26 ¦ 11:04 ¦ irakaskuntzaUEUko Soziologia Sailak bultzatuta eta Bilboko Zenbat Gara elkartearekin elkarlanean, BURUTIK PLAZARA hitzaldi zikloa antolatu da. Hona zikloaren lehen hitzaldia: "Subordinazioaren kontra" Joxe Azurmendiren pentsamenduaren inguruan. Hizlariak, Ander Iturriotz eta Imanol Galfarsoro izango dira, Bilboko Kafe Antzokian, asteartea 27, arratsaldeko 20.00etan. "BURUTIK PLAZARA" egitasmo honen bitartez, pentsamenduari foro zabal bat sortu nahi izan zaio, euskaldunon gogoetek plaza egokia izan dezaten, beti ere gizartea hobetzeko ahaleginetan, arazo bakoitzaren muinera joz eta, ahal den guztietan, irtenbide egokiak proposatuz. Urtean zehar hiruzpalau hitzaldi emango dira, guztiak doanekoak eta irekiak. Informazio gehiago: ueu365 bloga Erantzunak#1. Re: "Subordinazioaren kontra" hitzaldia Joxe Azurmendiren pentsamenduaren inguruanNerea ¦ 2010-04-26 ¦ 14:49Oso interesgarria dirudi. Bihar ezin naiz Bilbora joan, baina besteren bat egingo da? Gipuzkoan baten bat bai? #2. Re: "Subordinazioaren kontra" hitzaldia Joxe Azurmendiren pentsamenduaren inguruanGorka Bereziartua ¦ 2010-04-26 ¦ 15:51Nik arazo bera dut; Internetez-edo emititzeko aukerarik badago? #3. Re: "Subordinazioaren kontra" hitzaldia Joxe Azurmendiren pentsamenduaren inguruanIban Galletebeitia ¦ 2010-04-28 ¦ 11:36Lehenik eta behin eskerrak etorri zinaten guztioi... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|