Itzuli orri nagusira Bidali hau

Dokumentala: Euskararen berreskurapena eta hizkuntzen biziberritzea

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-04-21 ¦ 09:50 ¦ hizkuntza

Garabide Elkarteak DVD-liburuxka argitaratu berri du: Euskararen berreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk. DVDko dokumentalaren lehen emanaldia bihar hilak 22 izango da New York-en, Nazio Batuen Erakundeak antolatutako Munduko Herri Indigenen Biltzarrean. Izan ere, bertan izango da aurten ere Garabide Elkartea. Hemen dokumentalaren trailerra.

Publizitatea

Liburuak 72 orri ditu eta 40 bat minutu dokumentalak. Lana osatzeko euskalgintzan diharduten hainbat eragileren laguntza eta beste hainbat erakunderen babesa jaso dute. Dokumentalean, besteak beste, Xabier Mendiguren Bereziartuk, Jose Angel Irigaraik, Joseba Intxaustik, Jon Sarasuak, Koro Zumalabek, Joxe Aranzabalek, eta Amaia Anterok hartu dute parte.

Euskal Herriko aurkezpena maiatzaren 14an izango da, Martin Ugalde Kultur Parkean (Andoain).

Informazio gehiago hemen.

Erantzunak

#1. Re: Dokumentala: Euskararen berreskurapena eta hizkuntzen biziberritzea

Goio ¦ 2010-04-21 ¦ 12:01

Bideo horrek faktura ona du: artxiboko irudi asko, musika, eta, nola ez, ikutu hunkigarria. Egiletzari buruz datu batzuk pasatu dizkidate:

  • Webgunean jartzen duen moduan, trailerra liburu-DVDaren aurrerapena da.
  • Koordinazio eta kazetari lanak: Lore Agirrezabal (Garabideko kidea)
  • Irudiak: Idurre Lazkano (HUHUEZIko ikaslea Garabiden bekadun).
  • Produkzioa: Joxerra produkzioak (Gernika) (izen xelebrea baina, horrela ei da)
  • Artxiboko irudiak honakoetatik hartuta: ETBko artxiboa. Elkartasun bideak (ETBko telebista saioa).
  • Irudi zaharrak: Ikuska sailekoak (Koldo Izagirre eta beste batzuk egindako bilduma. 60, 70, 80. hamarkadako irudiekin)

#2. Re: Dokumentala: Euskararen berreskurapena eta hizkuntzen biziberritzea

Imanol ¦ 2010-04-21 ¦ 13:17

Bai, nik ere traza ona hartu diot lan honi, eta jakin nahiko nuke Martin Ugalde Kultur Parkean egingo den aurkezpena irekia izango den. Eskerrik asko.

#3. Re: Dokumentala: Euskararen berreskurapena eta hizkuntzen biziberritzea

Lore ¦ 2010-04-21 ¦ 14:31

Bai, aurkezpena irekia izango da eta dokumental osoa ikusteko aukera izango da bertan.
Pozik, traza ona hartu diozuela jakiteaz.

#4. Re: Dokumentala: Euskararen berreskurapena eta hizkuntzen biziberritzea

Pablo ¦ 2010-04-22 ¦ 09:20

Oso berri ona, eta gogoz osorik ikusteko!
Zorionak

#5. Re: Dokumentala: Euskararen berreskurapena eta hizkuntzen biziberritzea

Miren ¦ 2010-04-22 ¦ 11:32

Oso interesgarria dirudi!
Aurkezpenaren eguna eta lekua jarri dituzue, baina, ordua jakiterik ba al da dagoeneko?

#6. Re: Dokumentala: Euskararen berreskurapena eta hizkuntzen biziberritzea

Lore ¦ 2010-04-22 ¦ 13:05

Eguerdian izango da, 12:00etan.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea