|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Bibliako pasarterik katxondoenak© cc-by-sa Luistxo Fernandez ¦ 2010-04-14 ¦ 10:04 ¦ erlijioaAste Santuan ikusi nuen Galder Gonzalez Theklan-ek Zabaldun jarritakoa, Bibliako 10 kontakizun arraroenen bilduma. Benetan barregarria iruditu zitzaidan, zer nolako astakeriak dakartzan liburu famatu horrek. Nola Biblia osoa Interneten dagoen euskaraz, pasarte katxondo horietako batzuk dokumentatu ditut.
Ingelesezko 10 pasarte horietatik, batzuk ekarri ditut hona. Baten baten azalpena desberdin aurkitu dut nik ingelesezko horretan eta Biblia euskaldunean, adibidez, ardi eta ahuntzen erreprodukzioari dagokiona (Has 30:31-42), baina tira, beste hauek ere mamitsuak dira. Biblia osoan dauden arraroen edo katxondoenak ote diren, ez dakit: seguru beste zorakeria mordoa dagoela. Burusoilari barre egiteagatikEliseo gizon zintzoa omen zen, baina, hara, egun batean... (2 Erg 2:23-24) Bidean gora zihoala, hiritik ateratako mutiko batzuk iseka hasi zitzaizkion esanez: "Tira, burusoil! Tira! Eutsi, burusoil"* Ondo dago Biblia euskalduna ze zehaztapena dakar, izarñoarekin markatuta, alopezia kasua baino gehiago, "profetek eraman ohi zuten ile-mozkera berezia" izan zela isekaren motiboa. Mendekuaren basakeria aipatzeko ez dago izarñorik: azalpenak soberan daude, argi dago merezia zutela mutikoek. Bortxaketak tutiplenBeste istorio honetako protagonistetako bat da Lebitar bat bere ohaide edo konkubinarekin agure baten etxean ostatu hartu zuena. (Epa 19:21-29) Denak pozik zeudelarik, hona non agertzen diren gizonak, gizon gaizkile halakoak; etxea inguratu eta ate-joka hasi ziren, etxeko jabea zen gizon zaharrari esanez: Berrehun zakilmuturSaul erregeren alaba Mikalek eta Davidek ezkondu nahi zuten, eta Saulek maitasun-froga eskatu zion Davidi ezkontza onesteko, baina egiazki, proba zailegia jarrita, espero zuena zen David ekinean hiltzea, ez baitzuen morroia batere gustoko: (1 Sm 18:25-27) –Esaiozue Davidi: «Erregeak ez du ezkonsaririk nahi, filistearren ehun zakil-mutur baizik, erregearen etsaiez mendekatuz». Nonbait filistear gaixoek ez zuten erdaintzeko, zirkuntzidatzeko, ohiturarik; eta horregatik ziren zakilmutur edo prepuzio haiek etsaien heriotzaren ziurtagiri. Ondo pentsatua, Saulen trikimailua; uste izango zuen 100 lortu baino lehenago filistearrek garbituko zutela David, baina argi dago hiltzaile benetan makurra eta abila zela David, 100 barik, 200 ere hil baitzituen. Goian ilustraziorako erabili digu ipuin hau: Lego piezekin egindako The Brick Testament zoragarritik, prepuzio kontaketa. Nobody fucks with the Jesus, gutxiago pikondo batek!Itun berrian ere badago pasarte aukeraturik. Bi ebanjeliotan kontatzen da haserretu zela Jesus pikondo batekin, eta zuhaitzari merezitako zigorra ezarri ziola. Mateorena da kontakizun osoena. (Mt 21:18-22) Biharamun goizean, berriro hirira zetorrela, Jesus gosetu egin zen. Pikondo bat bide-bazterrean ikusirik, bertara hurbildu zen, baina ez zuen aurkitu han hostoa besterik. Orduan, pikondoari esan zion: «Ez bedi hiregandik gehiago fruiturik sor!» Bale, otoitzean sinesteak indarra du... baina, ez ote zen praktikoagoa suertatuko ihartzeko esan beharrean, fruitu emateko agindu izan balio pikondoari? Otoitzaren indarraren adierazgarri baino gehiago, parabola honetan gehiago igartzen da haserrealdi petral batek eragindako mendekua. Ez duzula pikurik neure gosea asetzeko? ba izorratu! Bete betean The Big Lebowski-ko eszena ezaguna dakarkit neuri gogora: Nobody fucks with the Jesus!
david540.jpg 54KB (55731 byte) Erantzunak#1. Objektu hegalari ezezaguna BiblianTxopi ¦ 2010-04-14 ¦ 12:47Ezekielen liburuan pasarte misteriotsu bat dago: 30eko apirilak 5. Ezekiel ibai baten ondoan dagoela zerua zabaldu eta egaz egiten duten "lau izaki bizidun" agertzen dira. Bere azalpenetan gurpil modernoak diruditenak aipatzen ditu, faroak, motorren hotsa, kristalezko kaskoak eta abar. Testu bitxia... #2. Biblia goreJozulin ¦ 2010-04-14 ¦ 13:49Pasarte asko dira nahiko "gore" Biblian; ni txikitan semea akabatzeko gai zen aitaren kontuak arduratzen ninduen: Baina nola egin ziezaiokeen jaramon semea hiltzeko ziotson ahotsari aita ganorabako hark? Orain badakit zergatik:
LOL god izeneko blogetik hartu dut hau ere, 137. Salmoa: "Zoriontsua izan dadila zeure seme-alabak hartu eta harkaitzen kontra lehertzen dituena". WTF!?
#3. Re: Bibliako pasarterik katxondoenakAitor ¦ 2010-04-14 ¦ 15:00Ondo dago denborapasa gisa hartzea Bibliako pasarte "katxondo" batzuk biltzen hastea; baina hitzez hitz hartzea eta hortik ondorioak ateratzea, ezjakintasunaren agerpena baino ez da. #4. Re: Bibliako pasarterik katxondoenakSustatu ¦ 2010-04-14 ¦ 15:18Jozulin, euskarazko Biblian ere badago, noski, 137. salmoa. Baina ez du edozein haurren kontrako bortxakeria babesten, bakarrik Babiloniakoentzat da hori. Babilonia, hiriburu kriminal #5. Re: Bibliako pasarterik katxondoenakJozulin ¦ 2010-04-14 ¦ 15:49Mekatxis! Biblija-ren bilatzaileak ezetz ziostan. Dena dela, a ze lasaitua... Babiloniakoentzat bakarrik! #6. Re: Bibliako pasarterik katxondoenakLuistxo ¦ 2010-04-14 ¦ 15:55Bibliaren literaltasunak askorako ematen du. Robert Crumb komikigileak egin du Genesi edo Hasiera delakoaren (hala dator euskarazko Biblian) komiki errepresentazio literal bat. Zalantza eta eztabaida dago ea iraingarria ala sublimea ote den intentzioa edo/eta emaitza. Hona Crumb-en tira zati bat:
Lot-en alabek beren aita mozkortu eta harekin larrutan egin zutenekoa da. Euskara jatorrean, Has 19:30-37. Biharamunean, alaba zaharrenak gazteenari esan zion: «Bart ni egon naun aitarekin. Mozkor dezagun berriro eta gaur gauean hi joango haiz harekin etzatera; horrela, biok izango dizkinagu semeak geure aitarengandik». Babiloniako haurrena... pufa, ez da hor inguruan Irak? #7. Re: Bibliako pasarterik katxondoenakJohannes ¦ 2010-04-15 ¦ 10:49Egia da Biblia (liburuak) idatzi zituztenak beste errealidade sozio-politiko-kultural batean bizi zirela, eta baloreak bestelakoak ziren ziur aski. Bibliaren literalitatea ez omen da komenigarria (mormoiendako bai ordea), beraz zein da benetako ikuspuntua, zurea Aitor edo mormoiena? #8. Re: Bibliako pasarterik katxondoenakAitor ¦ 2010-04-15 ¦ 13:11Johannes, ez nahastu kontu diferenteak. #9. Re: Bibliako pasarterik katxondoenakAitor ¦ 2010-04-15 ¦ 13:13.. edo Koranarekin, edo hinduen edo budisten liburuekin... #10. Re: Bibliako pasarterik katxondoenakKatubeltz ¦ 2010-04-15 ¦ 21:51Bueno, nik uste Biblian datozen gauza gehienak zentzu sinbolikoan hartu behar dira. Esaterako atzerritarrak bortxatzen duen neska birkina, eta hil ostean gorpua 12 zati egin eta israelogo 12 tribuen artean banatzen dutenean, seguru aski emakume birjina ez da pertsona bat, Israelgo jendeak asko estimatzen zuen zerbait baizik; atzerritarren batek izorratuko zuen eta horren zer edo zer israeldar guztien esku geratuko zen. Agian ez du balio moralik, eta ulertzeko bere garaian zer gertatu zen jakin beharko genuke. Eta hartzak jaten dituen haur horiei guztiei buruz.. bueno, neure uste apalean haurrek inozentzia adierazten dute. Bestalde nik uste parabola horrek esan nahi duena da... tira, hau bezalako artikuluak ez idaztea hobe dela... Bueno, ni, kristaua naiz baina kristoren ebanjelioetan sinsiten dut bakarrrik, beste historio guztiak askotan, ez zaizkit oso aintzat hartzekoak iruditzen. #11. Re: Bibliako pasarterik katxondoenakAmonamantangorri ¦ 2010-04-16 ¦ 02:38Beharbada, istorio katxondo hauen kontura barre egiteak zentzu handiagoa du mundu protestantean, zeren han indarra baitu oraindik Bibliaren interpretazio literalak. #12. Pi = 3, Bibliaren araberaLuistxo Fernandez ¦ 2010-04-23 ¦ 14:06Twitterren bidez jakin dut beste hau: Pi (π) zenbakiaren balioa 3 dela Biblian, 3 zehatz, dezimalik gabe alegia. Hemen dago pasartea, 1 Erg 7:23. Hiramek brontzea urtu eta «Itsaso» deitu zuen uraska biribil bat egin zuen; ertz batetik bestera bost metroko diametroa zuen, bi metro eta erdiko sakona eta hamabost metroko ingurua. Pi zenbakiaren balioa zirkunferentzia baten eta bere diametroaren arteko harremana da. 15 metroko zirkunferentzia zati 5 metroko diametroa, 3. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|