Teknologia albisteak
2

High School Girls Take Up Jai Alai

Erabiltzailearen aurpegia
Goio Telletxea
2010-04-16 : 09:04

Zesta puntak Ameriketako EEBB-etan bizi izan ditu garai benetan zirraragarriak. 50ko hamarkadan makina irudi bitxi ikusi ahal izan ziren. Horien artean LIFE aldizkariak High School batetako neska batzuk ageri dira zestan jokatzen:

Emakume poxpolinak Jai Alai estiloan ibilgailu batean zestak eskutan

Jai Alai-aren inguruan glamour, ibilgailu garestiak, gaueko bizitza, etab.-en irudiak ikusi izan ditugu, baina ez da hain ohizkoa xistera eskuetan duten emakumeen irudiak aurkitzea. Irudi hauek topatzeko Google Images-en "jai alai source:life" jartzea nahikoa da.

Argazkiak Loomis Dean argazkilariak 1950 urteko martxoan ateratakoak dira LIFE aldizkariarentzat. LIFE argazki profesionalak biltzen dituen sareko bilduma handienetako bat da gainera.

Ta argazki hauetako batenbat gustoko baduzu enmarkatuta oparitzeko aukera ere baduzu LIFEkoek QOOP zerbitzuarekin duten akordioaren bidez. (adibide bat)

Erantzunak

loveof74
2010-04-16 : 11:20

ikeagarrriya!

auggie
2010-04-16 : 12:08

Zesta puntaren urrezko garaiak... Mad Men serie estatubatuarreko kapitulu batean garai hartako publizitate agentzia batekoak Jai-Alaia promozionatzen azaldu ziren.

Erantzun

Sartu