Itzuli orri nagusira Bidali hau

Zenbat balio du Lance Armstrong-en tweet batek?

© cc-by-sa  Mikel Iturria ¦ 2010-04-02 ¦ 09:49 ¦ aktan-jasoa

Lance Armstrong txirrindularia puntako twitterlaria ere bada (une honetan, 2.466.000 jarraitzailetik gora ditu). Ostegun arratsaldean zera idatzi du:

What do you get when you have a Texan, Belgian, Frenchman, Basque, Kazak, Lithuanian, Ukranian, and a Swissman?

Publizitatea

Hau da, gutxi gora behera:

Zer egin dezakezu tejano, belgiar, frantses, euskaldun, kazakiar, lituaniar, ukraniar eta suitzar banarekin?

Horiekin guztiekin dago Armstrong karrera bat korritzekotan, hain zuzen ere igande honetan korrituko den Flandriako Tourra. Bi euskaldun daude taldean: Markel Irizar eta Haimar Zubeldia. Bietako bat izango da. Bien izen-abizenen gainean klik eginez gero, Basque Countrykoak direla dio taldearen guneak.

Amaitzeko, nonbaiten ikusi nuen noizbait twitter-eko ranking bat, baina gaur ez dut topatu. Oker ez banago, mundu mailako lehen hamarren artean zegoen garai hartan Armstrong, Estatu Batuetako beste aktore eta kirolariekin batera. Ranking-a ez dut aurkitu, baina bai Celebtwitter, Celebrities on twitter jarraitzeko gunea.

Erantzunak

#1. Re: Zenbat balio du Lance Armstrong-en tweet batek?

Eneko ¦ 2010-04-02 ¦ 11:50

Hemen pare bat ranking: twitterholic.com/top100/followers eta wefollow.com/top

Diozun moduan, 2,466,000 follower edo jarraitzaile inguru ditu Lance Armstrong-ek, eta Wefollow ranking-aren arabera munduko 18. tokian dago, eta Twitterholic-ek dioenez 20. postuan.

Tweetworth.com aplikazioak Twitter kontu batek zenbat balio duen kalkulatzen du. Horren arabera, Armstrong-en twitter kontuak 1,451,385 dolar balio ditu.

Badakit galdera erretorikoa egin duzula, baina tweetworth-ek emandako balorea ontzat emanda eta Armstrong-ek 4600 aldiz tweeteatu duenez, tweet bakoitzak 315 dolar inguru balio du.

Konparazioan, Sustatu twitter kontuak 1.186 dolar balio du eta tweet bakoitzak 0,60 dolar.

Beno, Volta Catalunya itzulian ibili dira Radioshack taldeakoek, eta pare bat astetan Vuelta a Castilla y Leon frogan arituko dira, baina ea ez duten Radioshack taldea Espainako itzulian parte hartzen ... :-)

#2. Re: Zenbat balio du Lance Armstrong-en tweet batek?

Ishikawa ¦ 2010-04-02 ¦ 12:16

Hemen esaten dutenez, 12000$ inguru balio dezake tweet batek.
http://www.prnoticias.com/index.php/prcomunicacion/105/10054450-tweets-que-alcanzan-un-valor-de-12000-dolares

#3. 10.000-12.000 dolar

iturri ¦ 2010-04-02 ¦ 23:02

Eskerrik asko komentarioengatik, Eneko eta Ishikawa. Bide batez, goazen ondo jartzera PR Noticiaseko lotura. Honen arabera, merkatu hori martxan da.

#4. Markel irizar flandriako Tourrean eta Twitterren ere bai Armstrongekin

Sustatu ¦ 2010-04-03 ¦ 07:59

Markel Irizar izango da Flandriako Tourrean arituko den euskaldun hori. Eta gainera, Twitterren ere badabil jada.

#5. Markel Irizar

iturri ¦ 2010-04-03 ¦ 10:26

Hara! Markel Olano orain txirrindularia al da? Markel Irizar oņatiarra da Flandriako Tourrean arituko den euskalduna.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Aktan Jasoa

Kultura, politika eta gizarte alorrekin zerikusia duten aipuak han-hemendik hartzen ditu atal honek.

Notaritza berezi honeta aktan jasoa gordetzea merezi duen aipu edo adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com.

 

 Nabigatu euskaraz