|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Hezkuntza.net eta irakasle.net e-posta helbide guztiak Outlook-eko aukera ez-estandar eta itxiekin murriztuko dituzte© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-04-12 ¦ 08:12 ¦ irakaskuntzaEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxeetan erabiltzen diren e-posta kontu guztien sistema migratuko ditu datozen egunetan, Microsoft-en menpeko azpiegitura itxi batera. Estandarrak errespetatzen ez dituen sistema izateaz gain, irakasle eta ikastetxeek orain erabiltzen dituzten aukera batzuk murriztuko dira. Migratuko dituzten e-postak, Hezkuntza Saleko guztiak dira.
Hezkuntza Sailak ikastetxeei jakinarazi dienez, Euskaltelen azpiegitura batetik Eusko Jaurlaritzako sistema propiora migratu behar dute e-posta sistema, eta aurrerantzean, sistema berrian, bakarrik jaitsi ahal izango dira e-postako mezuak Internet Explorer eta Outlook sistema erabilita. Windows sistema eragilea eta kito, noski. Sistema berriak ez du POP3 edo IMAP bidezko konexiorik onartuko. Hauek biak dira e-postak protokolo estandarrak mezuak deskargatzeko zure ordenagailura, zure sistema eragilea edo ingurunea zein dela ere, baina migrazioaren ondoren, akabo horiek. Mezuak deskargatzeko, Outlook 2003 erabili behar da, eta kito. Ikastetxe batzuetan Thunderbird, Eudora edo beste sistemaren bat erabiltzen badute e-posta jaisteko, akabo. Beste batzuetan, Zimbra aplikazioarekin lotuta dituzte mezu elektronikoak, bulego lanerako ingurune bat eskaintzen baitu Zimbrak; baina horientzat ere, itxiko da iturria. POP3 eta Imap estandarrekin dabiltzan sistemak dira Thunderbird, Eudora eta Zimbra, noski. Gainera, Thunderbird eta beste bezero batzuk doakoak dira, libreak eta estandarretara egokituak izateaz gain. Outlook 2003 ordea, ez da librea, eta Hezkuntza Sailak berak argitzen du kontu hau prestaturiko galdetegian: Non lor ditzaket Microsoft OUTLOOK 2003ko posta-bezeroa? Web bidez, Outlook Web Access (OWA) deritzon sistema batetik ere kontsultatu ahal izango da e-posta, eta horrekin, Firefox erabilita irakurri eta bidali egin ahal izango dute erabiltzaileek. Hala ere, sistema hori ere Internet Explorer Microsoften sistemara dago egokitua, eta aukerak eta errendimendua ez da berdina Firefox-ekin. Instrukzio batzuk banatu ditu Hezkuntza Sailak migrazioari buruz. Hemen duzue itsatsita dokumentu horietarik lehena, FAQ edo galdetegi bat. Beste bi dokumentuak ere sarean daude, OWA sistemari buruzko argibide batzuk, eta Outlook 2003 konfiguratzeko instrukzioak. Erantzunak#1. Re: Hezkuntza.net eta irakasle.net e-posta helbide guztiak Outlook-eko aukera ez-estandar eta itxiekin murriztuko dituzteJulen ¦ 2010-04-12 ¦ 11:02Alde batetik Open Officeren alde egiten dute eta bestalde hezkuntzarako Outlook erabiltzen behartzen dituzte.... Nahiz eta euskalteleko plataforma hobetu behar beste aukera batzuk ere badaude, nola justifikatuko dute atzera pausu hau? #2. Re: Hezkuntza.net eta irakasle.net e-posta helbide guztiak Outlook-eko aukera ez-estandar eta itxiekin murriztuko dituztetolon (Pedro Arreitunandia) ¦ 2010-04-12 ¦ 11:32Ba egia esan, ez det ulertzen nola egin duen hau behin eta berriro @irekia dela dioen administrazioak. #3. Re: Hezkuntza.net eta irakasle.net e-posta helbide guztiak Outlook-eko aukera ez-estandar eta itxiekin murriztuko dituzteurrutia ¦ 2010-04-12 ¦ 12:00Ikastetxeetan email hau ari dira banatzen Hezkuntza sailetik: #4. Outlook ezartzen ikastetxeetanLuistxo ¦ 2010-04-12 ¦ 12:38eskerrik asko, ikusi dut hori sartu duzula. #5. AtzerakaAlex ¦ 2010-04-12 ¦ 19:25Irakaskuntza publikoan software librearen alde urratsak ematen ari garenok administrazioarengandik laguntza jaso beharrean oztopoak besterik ez dugu topatzen, lehen eta orain. Microsoften besarkada itogarritik askatzeko asmorik ez da ikusten. #6. Re: Hezkuntza.net eta irakasle.net e-posta helbide guztiak Outlook-eko aukera ez-estandar eta itxiekin murriztuko dituztegorkaazk ¦ 2010-06-04 ¦ 05:13irakasle.net kontu bat genuenok, eta dugunok, aspaldian konturatu ginen alferrik daukagula. Nik horrelako kontu bat urtetan zabalik izan dut, banatzen hasi ziren unetik ziur aski. Aspaldiko urteotan, urtean behin-edo zabaltzen dut hezkuntza kontseilariaren zorion agurrak irakurri gabe ezabatzeko, egun batzuetan zerbitzurik gabe egongo garela iragartzen dizkiguten oharrak ezabatzeko, eta horrelako bestelako spam batzuk ezabatzeko. Berritzeguneetan informatikaz badakien norbaitek ondo aholkatuta urtetan ibili ziren squirrelmail batekin irakasle.net posta zerbitzuari izkin eginez. "Goitik" agindua ailegatu zitzaien, squirrelmail uzteko agindua eta irakasle.net horretara lerratzeko kontsigna. Berritzegune askotan gmail eta enparauetara igaro dira, jakina, irakasle gehienak bezala. Irakasle.net erabiltzeko Outlook behar dela? Nori axola? Nork erabiltzen du oraindik irakasle.net? (Berria zaharra denean enteratu naiz, nola ez). Gehiago kezkatzen nau, haserretzen nau hobeto esateko, askotan ezin izaten ditudala hezkuntza administrazioak banatzen dituen hainbat informazioetara iritsi, web ofizialean esaterako. Software librea erabiltzen dudalako izango da? Informatika kontuez gutxi dakit baina hala iruditzen zait. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoirakaskuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|