Teknologia albisteak
3

Chatroulette pianoarekin, zuzeneko kontzertuan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-03-23 : 16:03

Modako webgunea da Chatroulette: onanismorako tresna bat, serendipiarako, fenomeno sozial asozial bat... Ideia jenialetarako ere balio du. Ikusi hemen, nola erabili duten kontzertu batean, zuzeneko benetako konexioekin, eta pianista inprobisatzaile batekin.

Izatez, goiko kontzertu hori Ben Folds izeneko artista batek eman zuen, baina ideia ez da izan berea, eta Merton delako baten omenez grabatu zuela esan du.

Piano-inprobisazioaren saio orijinalak Merton horrenak izan dira, baina ematen du kendu egin dituztela Youtubetik, eta lastima da, oso onak baitziren.

Chatroulette zer den bideoa ikusita jabetuko zarete: Bideo-txat ausazkoa. Konektatzen zara, eta webcam bidez, aldi berean konektatua dagoen beste batekin egiten duzu topo. Elkarri begira gustora bazaudete, ondo; bestela, klik egiten duzu zuk (edo besteak), agur ben-hur eta beste kamera batekin berrezartzen da konexioa. Aldi berean, testu bidezko txata ere egin dezakete erabiltzaileek.

Erantzunak

loveof74
2010-03-23 : 17:35

merton eta kontzertu horretako abeslaria, ben folds five taldekoa, pertsona berbera direla diote interneten...antza badute, bai...beno, berto romerorekin ere badute antza:D

Sustatu
2010-03-24 : 09:27

Ba Merton delakoak elkarrizketa bat ere eskaini zuen atzo (bideoz), eta bertan dio bera ez dela Ben Folds.


Atzo Mertonen bideoak ez genituen ikusten Youtuben, baina gaur bai. Hor duzue bat konparatzeko, ea tipo bera den.



Zergatik ez zegoen bideo hau atzo eta gaur bai? Bideoko txat-zale anonimoetako batzuek protesta egin omen zuten. Editaturik, horiek ez omen dira agertzen oraingo bertsioan.


Sustatu
2010-03-26 : 11:05

Javier Candeirak artikulu interesgarria idatzi du honetaz. Nork esan zuen Internetek musika likidatuko zuela?


Erantzun

Sartu